Bederatzigarren Ikasbidia
Sakramentu Santu Konfesinoekuaren gainian
I: Zer da Penitenziako Sakramentuba, edo konfesinoia?
E: Da Sakramentu bat, zeinek parketan dituban, batiatu ezkero egin ditugun pekatubak.
I: Zeinbat Parte daukaz sakramentu onek?
E: Iru: Damuba, Konfesinoia, Ordetasuna, edo Satisfazinoia.
I: Zer egiten dau Sakramentu onek?
E: Parketan deuskuz geure deungaro eginak, ta baketu, edo adiskidetuten gaitu Jainkuaz, emonaz grazia Santuten gaitubana.
I: Zer pekatu mueta parketan dau Sakramentu onek?
E: Eztago pekatu parkatu ezin daikianik biar dan legez artzen badogu; baña onek dauka ultzia.
I: Eta parketan dau pekatubari zor jakon kastigu edo penia?
E: Bai betikua, edo infernukua, baña ez guztiz denporazkua, edo Purgatoriokua.
I: Zelan jaretsiten da Purgatorioko neken parkazinoia?
E: Jainkuaren amodioko berotasunaz, penitenziako egitekaz, ta Induljenzien bitartez.
I: Pekatubak parkatuta, zer ateraten dogu Sakramentu onetatik?
E: Iru grazia: biurtuten deusku pekatubaz galdu genduban Zerurako Eskubidia.
3. Emoten deuskuz indarrak Diabruba goituteko, zeinek nai leuskegu ostera jausi eragin pekatuban.
4. Biztuten dau barriro lenagoko egite onen meritu, edo irabazimentuba, zein galdurik eguan pekatubaren bitartez.
I: Zelan biztuten ditu lenagoko egiten (sic) onen meritubak?
E: Gu Jainkuaren grazian ifiniaz, ta grazia onen bitartez bizitzia emonaz illik egozan egite onai.
I: Eta konfesetan diran guztiak atera daruez onenbeste ondasun?
E: Ez eltzen ezpadira biar diran disposizinoe, edo prestamentubakaz.
I: Zer esan daikegu biar diran pretaketa baga konfesetan diranak gaiti?
E: Esan daikegu, egiten dabela pekatu eskerga, ta ikaragarri bat, zeini deituten jako sakrilejiua, ta oraindino ikaragarriagua, azartuten badira juaten komulgetara.
|