www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amabigarren Ikasbidia

 

Satisfazinoia, edo Ordia

 

        I: Zer da Satisfazinoia?

        E: Da Jainkuari, edo lagunari egiten jakon biurrera, edo barristazinoe bat emon geuntsan naigabe, edo injuriaren bategaiti.

        I: Konfesinoe on bat egiteko biar dogu artu asmo sendo bat, biurtuteko Jainkuari penitenziaren bitartez pekatubakaz kendu geuntsan onria, edo emon geuntsan naigabia?

        E: Bai, ta asmo au baga eztau balio Konfesinoiak.

        I: Zegaitik egin biar da penitenzia, Konfesinoian pekatubak parkatu badira?

        E: Zerren eztan beinguan parketan, pekatubai zor jaken kastigu denporazkua, zein igaro biarko dogun edo Mundu onetan, edo Purgatoriuan.

        I: Zelan emoten jako Jainkuari pekatuben orde, edo satisfazinoia?

        E: Penitenziako egitekok (sic), baturik Jesu Kristoren eriotzako erabazimentu edo meritubakaz.

        I: Ze egite dira orrek?

        E: Konfesoriak emon daruazan penitenziak: nola dirian orazinoiak, barubak, ta limosnak, ta onen izenian adietan dira beste nekaldi, ta gauza on guztiak.

        I: Zelakuak izan biar dau penitenziak?

        E: Pekatuben eredukuak aleginez, diño Konzilio Trentokuak.

        I: Ze penitenzia dira onak murmuragille, biragille (sic) ta lagunaren kontra ernegu, edo maldizinoe deungak botaten ditubenentzat?

        E: Ito dagiela aserria lenengotik.

        2. Arrastau daiela lurra miñagaz egiten daben bakotxian.

        3. Egin daiela akto Kontrizinoekua belauniko, ta besuak zabalik.

        4. Emon daiela limosnaren bat, dirudunak badira.

        5. Gomutau eragin euren miña egiña dala Jainkua alabetako, ta ez gaiski esaka iñarduteko; Jesu Kristo atseretako, ta ez zikinduteko berba loi, ta ernegariakaz.

        I: Zer penitenzia emon biar jake areriotasunian, ta gorrotuan bizi dirianai?

        E: Baketu deitezala areriuakaz; egin daiela eurak gaiti orazinoe, naiez guztiai enzuterik emon baga, astu ditezala artu daben naigabe, edo injuriaz; gomutetan diriala zeinbat geiago parkatu deutsen eurai Jainko sarritan ofendiu dabenak.

        I: Zer jokolari deunga, edo biar eztan beste joketan dabenai?

        E: Irabazten daben erdia emon daiuela premian dagozanai.

        I: Zer ordi, edo edaiai?

        E: Ifini edango daben neurria, nola dan igaro eztitezela arratsalde bakotxian kuartillu batetik.

        2. Eragotzi tabernan sartu ditezala San Karlosek dinuan legez.

        I: Aragitsu, edo deshonestuai, zer penitenzia emongo jake?

        E: Onen zauriak eztira osabide, edo erremedio arinakaz osatuko, eta alan emon biar jake.

        I: Ordu laurengo egunoro Orazinoia Infernuko tormentuben gainian, gomutau ditezen, zer negar garratzak etorriko jakezan beti betiko, beinguan igaro zirian atsegin zikinak gaiti; eriotziaren gainian, gomutau ditezen zelan arren jaki izango da (sic) orain gozatu gura leuken gorputz ustela.

        2. Egin daiezala baruren batzuk al badagie, akto kontrizinoeko asko egun artian, sarri konfesau ta guztien artian biarrena, aldegin lagun, ta ibillera zatar, ta peligruzkuetatik.

        I: Andiak dira oraingo Konfesoriak emon daruezan penitenziak?

        E: Ez, dirian Konfesore begiratubenak emoten ditubenak bere.

        I: Zer penitenziak emon eruazan Eleisiak lengo denporetan?

        E: Ona emen batzuk.

        Juramentu guzurrezkua egitebanari, berrogi (sic) eginian ur ta ogi utseko baruba, ta zazpi urteko penitenzia. Jaiegunian biar egiñagaiti bakotxeko ur ta ogiko iru baru.

        Eleisaurrian edo Jaiegunetan danzan ebiltzazanai iru urteko penitenzia.

        Eleisan barriketan egoten zirianai amar eguneko ur, ta ogiko barubak.

        Eleisako baruren bat austen ebanei, ogei eguneko baru gogorra.

        Gurasoen bati maldizinoia ezarte eutsanari berrogei eguneko ur ta ogiko baruba. Lotsia gogortasunaz galtzen eutsenei, iru urteko penitenzia, ta zazpikua eskuba jasoten eutsenei.

        Bere Kura Jaunaren agindubei barre egiteutsanari, berrogei eguneko ur, ta ogiko baruba.

        Seña borondatez galdu daben Andrakumiari amar urteko penitenzia.

        Bere Emaztiagaz bide okerreko zikinkeriaren bat egin daben Senarrari berrogei eguneko penitenzia.

        Seigarren Mandamentuko pekatuban jausten zan Mutil, edo Neskatilliari, urte osoko penitenzia.

        Andra ezkondu besteren bategaz pekatu egitebanari, amar urteko penitenzia. Onelakuak zirian beste pekatu mueta askoren penitenziak, ta batzubetan ukatuten eutsen komuninoia eriotzako orduraño milla penitenzia egin arren.

        I: Zer aginetan eutsen penitenziako denporan?

        E: Batzubei egon zitezala Eleisa ataian soka bat samatik ebela, eskatuteutsela Eleisara joiazan Kristinaubai erregutu eiuela eurak gaitik Jainkuari, beste batzubei isteutsen Eleisan sartzen sermoiak enzuteko, baña ez Meza orduban.

        I: Zer atera biar dabe Pekatariak penitenzia andi onek enzunda?

        E: Penitenzia laburrak emoten deutsela oraingo Konfesoriak; Jainkuak lenguai beste satisfazinoe eskatuko deuskula guri bere; ta ez gariala baketu, edo kontentau biar Konfesoriak emoten deuskuzan penitenzia laburrakaz, ezpada geure borondatez egin biar ditugula besteren batzuk geure pekatu, ta indarren ereduban; baña beti Konfesoriaz itunduta.

        I: Beraz gauza alperra, ta kaltegarria da konfesore nasai, edo penitenzia arinak baño emon ez daruazenen ondoren ibiltia?

        E: Bai, zerren Purgatorioko nekaldi, edo tormentubak, zeintzubetara garuezan Konfesore onelakuak, dirian txito ikaragarriak, ta mundu onetan egin al daikeguzan penitenzia garratzenak, ta gogorrenak baño, azkoz gogor-garratzaguak.

        I: Zeinbat penitenzia modu emon daruaz Konfesoriak askotan?

        E: Bi: batari deritxo Medizinala, edo osakarria; bestiari satisfatoria, edo ordegarria.

        I: Zer dira penitenzia Medizinalak, edo osakarriak?

        E: Dira pekatuba eragozteko, edo barriro pekatura ez biurtuteko emoten dirianak, nolan dirian urtia neskatilla, edo mutillegaz ez berbarik egiteko, edo ez bakarrian egoteko; alako etxian ez oinik ifinteko, tabernan ez sartzeko, jausten bada onelako, edo alako pekatuban limosnaren bat emoteko, edo biaramonian konfesetako, eta onelako beste asko.

        I: Zeinbat denporaren barruban kunpliu biar dira penitenziak?

        E: Baldin penitenziak luziak badira, nola diran illi bian, edo lauban egunoro akto kontrizinoeko bi esatia, lurrari mun egitia, eta alan beste asko, egon biar da Konfesoriaren esanera, ta intenzinoera; baña estazinoe bat, lau edo bost Abe Maria, edo beste onelako beingo, edo birritako penitenzia bada, ta esan ezpadeutsa Konfesoriak noz, lau edo bost egun luzatutia, ezta ardura andiko gauzia; alanbere onduen izango da ainbat lasterren egitia.

        I: Zer kontu atera biar dau Pekatari batek penitenzia egiteko?

        E: Izan dala gizon dollor bere Zeruko Erregeri jarki jakona; ta ibilli biar leuke buruba beraturik, edo lotsaz legez bere aurrian, batez bere gomutaurik zer pazienzia, ta errukitasun andiaz itxaran deutsan, penitenzia egiteko, beste asko pekatu gitxiagogaz daukazala Infernuban probetxu, ta onera bagako penitenzia garratzak egiten. Goguan erabilli, zer penitenzia latzak egin zituban Jesu Kristo errubagako, edo inozentiak gure pekatubak gaiti, ta atera emendik, zer egin biar dogun guk, erru guztia geuri (sic) izanda.

        Eztala iñor Zeruban sartuko Jesu Kristoren irudira bizi ezpada. Eta zelan bizi izan zan Jesu Kristo? Beti nekepian, orazinoian, baru artian, errukizko, edo miserikordiako eginetan, munduko baralla, ta atsegin bideen igesi.

 

aurrekoa hurrengoa