www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amaikagarren Ikasbidia

 

Aozko Konfesinoia

 

        I: Zer da Konfesinoia?

        E: Da Sazerdote aprobau, edo ontzat emonda daguan bati egiten jakon pekatuben agertamena, edo deklarazinoia, absoluzinoia artzeko ustiaz.

        I: Zeinbat gauza, ta zerzilidade biar dira ondo konfesetako?

        E: Biar dira bost: lenengua bakotxak aleginaz bere pekatubak aztertu, edo burura ekartia.

        2. Bigarrena artzeia damuari sendo bat: zerren ofendiu dogun geure Jangoikua.

        3. Irugarrena eukitia asmo bizi, ta zinzo bat, ez geiago pekaturik egiteko, ta pekatu bide guztietatik aldegiteko.

        4. Laugarrena, esatia artez, ta osoro pekatu mortal guztiak geure artian dazauguzan legez.

        5. Bostgarrena Konfesoriak emoten deutsan penitenzia atxakian, ta atzerapen andi baga egitia.

        I: Konfesore ontzat emonda dagozanen artian, zein autu biar dogu?

        E: Jakituria, ta birtuterik geien daukana, ta arduratzaka egia, ta onduen jagokuna, esango dabena.

        I: Obe ete da beti Konfesore bategaz konfesau?

        E: Bai: zerren obeto, beste guztiak bardin diriala, osatuko dau gaisua Mediku artu, te ezagun batek, eztazaubanak baño. Alanbere ondo izango da noisian bein arduratzaka besteren bategana juatia, batez bere lotsa andi, edo lotutasunen bat badaukagu Konfesore artubaz. Au ez eginagaiti jazoten dira ainbeste konfesinoe sakrilejiozko pekatubak lotsaz konfesau baga itxita.

        I: Zeintzuk merezi eztabe absoluzinoerik obetu artian?

        E: Dotrina eztakienak.

        2. Bere lagunaz baketu gura eztabenak.

        3. Jaubiari ostuba biurtu nai ezteutsanak, ta lenago sarritan eskinita luzamentubetan dabiltzanak.

        4. Bekatuko ekandu, edo usadio txarrak kentzeko alegiña egiten eztabenak.

        5. Pekatu bide, edo okasinoetik urte gura eztabenak.

        I: Zeinbat beste leta, edo kondizinoe euki biar ditu konfesinoiak onak (sic) izateko?

        E: Dira iru ezagunenak: izan biar da humildiak, zinzuak, ta osuak.

        I: Zer esan gura dau Konfesinoe humildiak?

        E: Esan gura dau, geure utsegiñak agertu biar ditugula lotsa moduren bategaz: zerren Jainkua ofendiu dogun; ta ez esan ipuinak balira legez.

        I: Zer esan gura dau Konfesinoe zinzuak?

        E: Esan gura dau, konfesa orduban eztitugula ez gitxitu, ez geitu biar pekatubak, ezpada esan zinzotasun andiaz dirian legez.

        I: Zer esan gura dau Konfesinoe osuak?

        E: Esan gura dau osoz konfesau biar ditugula pekatu mortal guztiak, batpere itxi baga.

        I: Pekatu benialak konfesetako bago obligazinoerik?

        E: Ondo da; baña ezta gauza biarra: eta alan berariaz, ta lotsaz itxiko balitz bere pekatu benial ziertu, edo jakina, ez legoke konfesinoe deungarik.

        I: Asko da agertutia egin ditugun pekatu mortalen mueta, edo espezie alkarri ez jagokazanak

        E: Ez, esan biar da, zeinbat ziran al badau, baita (beintzat zinzoro ebilli gura dabenak) kuren juaetorri, zirkunstanzia, edo zerzilidade pekatuba azi edo asko geituten dabenak. Orregaitik esan biar da, ez bakarrik ostu dogula, ezpada zeinbat alditan, baita zeinbat bere, askora igoten badau. Bestela zelan jakingo dau Konfesoriak zer penitenzia emon, ta zer erantsi? Aragizko pekatuben bat egin dabenak, pensamentuz baño egin ezpada bere, esan biar dau zan ezkondubaz, Persona konsagraubaz, libriaz.

        I: Zer esan biar dogu lotsaz, edo bildurrez pekatu mortalen bat, edo esan biar zan zirkunstanziaren bat isildu daruenak gaiti?

        E: Esan biar da Diabrubak samia katigatu, ta estututen deutsela, ez agertuteko Konfesoriari.

        2. Egiten ditubela sakrilejio pillo asko, atara konfesau, ta komulgetan dirian artian.

        3. Salbauko ezin diriala, isiltzen egon dirian denpora guztiko Konfesinoe oso, edo jeneral bat egiten ezpadabe.

        I: Zelan puztu, ta animau biar dira errukarri onek euren pekaturik ezainenak, ta ikaragarrienak agertutera?

        E: Sinistu eragiñaz, ezin esan leikela Konfesoriak konfesinoian enzuniko pekaturik, laba gori baten sartuko balebe bere; ezteutsala mukertasunik, ta arpegi len baño illlunagorik erakutsiko.

        2. Eginda dagozala Konfesoriak pekatu andiaguak enzutera, ta beretzat izango dala gozamentu andia, estadu negargarrizko atatik ateratia.

        3. Urten biarko dabela Juizioko egunian, ta mundu guztiaren aurrian, orain gizon bati bere belarrira esan gura eztituban pekatubak.

        4. Konfesau eraingo deutsazala Infernuban Luziferrek, Demonio guztiak danzubezala.

        I: Zeinbatek dakiez isilduten dirian, ta ezkutuban egin zirian pekatubak?

        E: Edolabere bai iruk: Jainko juzgauko gaitubanak; Diabru salatu, edo akusauko gaitubanak, ta Aingeru Jaola edo Guardako negarrez daukagunak.

        I: Zer modutan konfesauko dau erraztuen isildu daben pekatuba?

        E: Juanik ardurarik gitxienaz esango deutsan Konfesore jakitun bati (erbestekua bada bere) ta esanaz: Jauna lotsa andi bat daukat, neure pekatubak agertuteko, ta lagundu begit bedorrek. Berba onek enzunda, itanduko deutsu Konfesoriak amodio andiaz, zer pekatu dirian; zeinbat denpora isilletan dituban, ta bere laguntasunaz errebesauko dituzu dirianak, ta geratuko zara kezka baga, ta baketasun andiaz. O zeinbat arima errukarri doiazan infernura lotsaz itxiriko pekatubak gaiti! Zeinbati gomutetan jakez umetan eginiko zirimonia, ta ibilketa txarrak, ta dagoz esatera azartu ezin da, ezta baida, ta kezka andienetan; kendu nairik buruti esanaz bere artian etziriala pekatu mortalak izango; baña ezin arantzia guztik (sic) kendurik! Eta deungena da, geitubaz juakela lotsia, ta eriotzako konfesinoietan bere iruntsi oi diriala.

        I: Pekatu mortal dudakuak konfesau biar dira?

        E: Bai, konfesoriak juzgau daizan, ta jarri ez gaitezan Konfesinoe deunga bat egiteko arriskuban.

        I: Zer egin biar da gauzak zuzen konfesetako?

        E: Ondo, ta astiro ingurau konzienziako jira bira, ta bazterrak.

        I: Zeren gainian egingo dogu billakuntza,azterri, edo esamina au?

        E: Jainkuaren, ta Eleisako aginduben gainian.

        2. Geure estaduko eginbide, edo obligazinoien gainian

        3. Izaten garian lekuben gañian

        I: Eleisan sartuta zer egin biar dogu Konfesoriaren oñetara eldu baño len?

        E: Iru gauza: Jainkuari eskatu ondo konfesetako grazia.

        2. Aztu eztakiguzan, pekatubak barriro gogoratu.

        3. Biztu biotza damu andi bat artzera.

        I: Zer egin biar dogu Konfesoriaren oinetan garianian?

        E: Iru gauza: egon biar dogu modestia andiaz, Konfesoriari begiak ezarri baga.

        2. Gomutau Fede bizi bategaz, an gagozala Jesu Kristoren oinetan legez, zeinen lekuban daguan Konfesoria.

        3. Zeiñatu arreta andiaz, ta gorputza makurturik, esan biotz osotik, ta damu andiaz, Ni Pekataria; eta gero berak akusau gura badau, esan: onenbeste edo ainbeste egun dira, ni konfesau nintzala, konpliu neban penitenzia, ta egin nituban, edo ez, dana dan legez, Konfesoriaren agindubak. Badakart damuba, neure Jainkua ofendiu dodalako. Akusetan naz; emen esaten dira bere utsegiñak.

        I: Eta lenagoko Konfesinoietan azturiko pekatubak, esan biar ete dira urrengo gomutau jakuzanian?

        E: Bai, ta esan biar dira aztubak ziriala.

        I: Eta pekatu mortal, edo dudakoren bat konfesauta laster gomutetan bajaku, konfesau biar ete da komulgau baño lenago?

        E: Alan egin darue Kristinau onak, ta eztago eskandalurik, Konfesoriaren oiñetara atzera biurtu arren; zerren au egin darue dirian onenak, ta geien esan daikena da, dala konzienzia begiratukua.

        I: Zer egin biar dogu geure Konfesinoia amaituta?

        E: Enzun gogo, ta borondate osuaz Konfesoriaren agindu, ta konsejubak. Artu poz andiaz emon deuskun penitenzia. Barristau pekatu guztien damuba, ta esan absolbietan gaituban artian Neure Jesu Kristo Jauna. etc.

        I: Zer egin biar dogu Konfesoriaren oiñetatik urtenda?

        E: Lau gauza: emon Jainkuari eskerrak artu dogun mesediagatik.

        2. Ainbat lasterren egin emon jakun penitenzia.

        3. Goguan erabilli Konfesoriaren enkargubak.

        4. Baldin errazoeren bategaitik beste aldi bateraño luzatu badeusku absoluzinoia, biurtu beragana agindu euskun denporan.

        I: Zein da ondo konfesetako bitartekorik onena?

        E: Aldi bakotxian konfesetia, konfesauta beriala ill biar bagendu legez.

 

aurrekoa hurrengoa