www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amalaugarren Ikasbidia

 

Pekatuben gainian

 

        I: Zer da pekatuba?

        E: Da esatia, gogoratutia, gura izatia, edo egitia zerbait Jangoikuaren aginduren baten kontra; edo Jainkuaren legiari ez obedietia.

        I: Zeinbat pekatu mueta dira?

        E: Dira bi, Jatorrizkua, ta geurezkua, edo bakotxarena.

        I: Zer da pekatu jatorrizkua, edo orijinala?

        E: Da pekatu bat, zeiñegaz sortuten garian, geure lenengo guraso Adanek, ta Ebak eginda, Amaren sabeletik jatorkuna.

        I: Zer da pekatu geurezkua, edo bakotxarena?

        E: Da geure naiz, ta borondatez egiten dogun pekatuba adimentu, ta ezaguerako denporara eldu ezkero.

        I: Zeinbat erara egiten da pekatu mueta au?

        E: Lautara, gogoz, berbaz, pensamentuz, ta eginez, edo obraz.

        I: Zeri esaten jako eginezko, edo komisinoezko pekatuba?

        E: Esaten jako debekauriko gauzaren baten egitiari, nola dan zerbait ostutia.

        I: Zer da utseginezko, edo omisinoezko pekatuba?

        E: Da egin biar gendubana, ta egin geinkiana ez egitia: nola dan Jaiegunen baten Meza ez enzutia.

        I: Pekatu bakotxaren artian, zeinbat mueta dazauguz?

        E: Bi: batari deritxo mortala, ta bestiari beniala.

        I: Zer da pekatu mortala?

        E: Da pekatu bat, zeinek galerazoten deusku Jangoikuaren grazia beragaz adiskidetuten genduzana, Zerurako eskubidia, ta ifinten gaitubana Infernuko bidian.

        I: Noz da mortala pekatuba?

        E: Ezaguera, ta borondate osuaz austen dogunian Jangoikuaren aginduba gei astun, edo gauza pisutsuren baten.

        I: Zegaitik emoten jako mortalaren izena?

        E: Lenengo: zerren jatorkun infernuba, zein dan betiko eriotzia, ta zerren illten daben gure arimia.

        I: Edozein pekatu mortalek merezi dau Infernuba?

        E: Bai, ta ezta pekatu mortal bat baño biar Infernuban jausteko.

        I: Zelan emon leikio eriotzia gure arimiari illkorra ezpada?

        E: Galerazoten deutsalako Jangoikuaren grazia, zein da arimako bizitzia.

        I: Zeinbat ondoringo datoz arimiaren eriotza orretatik?

        E: Asko: baña iru dira ezagunenak.

        Lenengua, arimia egitia Jainkuaren arerio, ta bere aserria ekarerazoten dau bere gañera.

        Bigarrena, Diabrubaren katigera, menpetasun, ta eskubetan jartia.

        Irugarrena, len eginik eukazan gauza on guztiak alperrik galtzeia, ta egin al daikezanak Zerurako utsat (sic) izatia.

        I: Zelan adierazoko da esan au?

        E: Irudin, edo bardintza onegaz. Egizu kontu aretx landara, baña sustrai bagako bat, ifinten dozula Baso ederrian. Ezarri eiozuz bazterretan dirian simaur, edo sats guztiak; atxurtu eizu baderitxatxu egunian bein, edo birritan. Zeinbat Zaku ikatz artu uste dituzu Arbola agaz? Alperrak diriala, esango duzu, beragaz artzen dirian neke izerdi guztiak. Eta zegaitik ori? Zerren sustrairik eztaukan. Au berau jazoten jako gure arimiari: alperrik nekatuko zara atxurtu, ta simaurtuten egite onakaz. Ezpadauka sustrairik, au da, graziarik, eztau frutu onik emongo Zerurako.

        I: Beraz obeto egingo dau pekatu mortalian daguanak gauza onetan ez inardutia?

        E: Ez orrelakorik, bada gauza onakaz bigundu leike Jangoikua emotera penitenzia egiteko grazia.

        I: Zer egin biar dau pekatu mortalian daguan gaisuak?

        E: Eskatu Jangoikuari estadu negargarrizko atatik urteteko grazia; gomutau, zer peligruban daguan, ta artu neurriak, ainbat lasterren konfesinoe egiazko bat egiteko.

        I: Zelan igarriko deutsagu pekatubari bere deungatasuna, edo malizia?

        E: Gomutaubaz, zeinbat aserraerasoten deutsan Jangoiko errukiz betiari; zelan zerubetatik jaurtigi zituban infernuko ondarrera pekatu egieben Aingerubak, ta guri etorri jakuzan atsakabiak, Adanen pekatuba zala bitarte.

        I: Baña zelan geien?

        E: Jesu Kristori iñoren pekatubak ekarri eutsen eriotza gogorrian: eta alan biar dira Jangoiko-gizon onen odol, ta meritubak, emoteko Aita eternuari gure pekatuben ordetasuna.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren pekatubaren deungatasuna dan neurribagia, ta ezin baketu daikian gizon gaisuak eginal guztiakaz bere, Jangoikuak bere kontra artu daruan aserria, pekatu mortalen bat egiten dabenian. Orregatik dino San Gregoriok: Begira eizu Gizona, zein andiak diran pekatubaren gatxak, ta zauriak: bada eurak osetako, busti biar dira Jesu Kristoren odolaz.

        I: Beraz ezta pekatu mortalik egin biar geure bizitzia emon biar bagendu bere?

        E: Ez: ta Zorionekuak gu, geure zanetako odol guztia aterako baleuskegube, pekatu egin baño lenago; alanbere ez genduke, Jesus Maitiak gugaitik egin dabenen laurenik bere egingo.

        I: Zer atera biar dogu Ikasbide onetatik?

        E: Sartu geure biotzian pekatubaren iguin, ta gorroto bizi bat, ta ikaratu bere izenaz bere. Eskatu Jangoikuari grazia, itxi eztaigun jausten bere ofensatan, ta orretarako iges egin lagun, leku, ibillera, ta gauza deunga usaina dauken guztietatik.

        I: Zer da pekatu beniala, edo arina?

        E: Da pekatu bat, zeinek, galeraso ez arren Jainkuaren adiskidetasuna, alanbere oztuten daben guganuntz, ta merezi eragiten deuskuz denporazko nekaldi, ta penak.

        I: Noz izango (sic) pekatu beniala, edo arina?

        E: Gauza txikinen baten gañian dan denporan.

        I: Emoizuz gauza onen jazoera, ta ejenplubak.

        E: Guzur bat esatia iñoren kalte baga, aserrakuntza labur bat izatia, lamarairen, edo zortzimarairen baliua ostzeia, ta onelan gauzaren batzubetan.

        I: Eta gauzia berez astuna bada izan leite noz edo noz pekatu ariña, edo beniala?

        E: Bai, ezaguera, edo borondate osorik eztaguan denporan: eta alan ezta pekatu mortala izango gogorazinoe, ta irudi loietan zerbait atseretia, gorputzeko igimentu, ta berotasunak eukitia, baldin ezaguera osorik ezpeguan, ta ezagutu onduan egiten bada alegina ainbat lasterren kendu, ta amatetako.

        I: Ikara andia artu biar deutsagu pekatu benialari?

        E: Bai, ta obe da, Mundu guztia galdu dedin, pekatu benial bakar bat ezaguera osoaz egin baño.

        I: Zegaitik izan biar jako ainbeste ikara, ta gorroto?

        E: Zerren edozein pekatatugaz ofendietan dan geure Jangoikua, ta Jangoikuaren ofensia dan gatx guztien artian andiena.

        I: Zelan bada Kristinau askok pekatu benialetako ardurarik artu ez darue gitxitzat eukita?

        E: Zerren eztaben ondo begiratuten, zer dan bere izatez ta benialaren izenian geratuten diran.

        I: Zer jazoko jake ardurarik artu gura eztabenai pekatu benialik ez egiteko?

        E: Espiritu Santubak dinuana, gauza txikietan begiratuba ez dana, gitxika gitxika jausiko dala andietan. Itusuretik datorren ura ezta gauza andia, eta asko da Etxe bat usteldu, ta galtzeko, ardura baga isten bajako.

        I: Zegaitik jausiko da pekatu mortalen baten?

        E: Zerren biotza gitxika ekanduten dan pekatubaz, ta Jangoikuak ukatu daruazalako grazia sendo, ta indartsubak geure arduragabetasunaren kastiguban.

        I: Beraz etorri leikio Kristinaubari betiko galduba izatia pekatu benialak zirala bitarte?

        E: Bai.

        I: Zelan ori?

        E: Ez pekatu milla balira bere jatorkelako Infernuba, ezpada zerren pekatu benialak garuazen mortaletara, ta genian onek Infernura.

        I: Ze pekatu beniali bildur andia izan biar jako?

        E: Ez nozbait beinguan, ta ezaguera laburraz egin daruaguzanai: zerren dan onena jausten da onelakuetan; ezpada arduratzaka, sarri, ezaguera osuaz, ta usadioz egiten diranai.

        I: Asko aserraerazoten deutse Jainkuari onelako pekatu benialak?

        E: Bai, ta egin izan ditu Mundu onetan bere kastigu txito andiak Moises, Loten Emazte, ta Betsamitarretan dakigun legez.

        I: Zer atera biar dogu Ikasbide onetatik?

        E: Ifini ardura benetako bat pekatu benialik aleginaz ez egiteko.

        2. Gomutau, zelan galdu geindezan onetan ardurarik artuezaz, ta zelan kastigetan dituban Purgatorioko su gogor, ta portitzakaz, ezertan eztaukaguzan gauza, ta utsegite asko.

 

aurrekoa hurrengoa