www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Irugarren Ikasbidia

 

Sakramentuben gainian banaka Batiua

 

        I: Zer da Batista?

        E: Da Sakramentu bat, zeinek parketen deuskun pekatu jatorrizkua, edo jaiotzatik jatorkuna; egiten gaituban Kristinau, ta Jainkuaren, ta Eleisiaren Ume.

        I: Zer pekatu parkatu daruaz Bautismuak?

        E: Pekatu orijinala, edo jatorrizkuaz osterunzian edozein pekatu batiatuten danagan aurkieten dana, ta onez gañeti enparetan jaken zor, edo pena guztia; eta alan batiatu onduan illgo balitz edozein nagustubena izan arren, artez luiake Zerura.

        I: Zer parketan eztau?

        E: Pekatubaren ondoringo batzuk; nola dirian jakineza, aragiaren gerria, deungarako makurtasuna, ta egite onetarako naieza, ta atzerapena.

        I: Zelan emoten deusku Batiuak arimako grazia?

        E: Guri emonaz grazia santututen gaitubana, zein da gure arimiaren bizitzia, kendubaz pekatubak gure arimatik.

        I: Zelan egiten gaitu Kristinau?

        E: Zerren egiten gaituban Jesu Kristoren zati, ta eskolari, jarraituteko beti bere Ebanjelioko erakutsiak.

        I: Zelan egiten gaitu Jainkuaren Ume?

        E: Zerren grazia emoten deuskunaren bitartez, autu edo artzen gaituban bere umetzat, jarten gariala onetara Zeruko ondasunetarako eskubide osuaz.

        I: Zelan egiten gaitu Eleisiaren Ume?

        E: Emonaz guri eskubidia, artzeko Eleisako ondasunak, ta Sakramentubak, ta partil izateko bere orazinoe, edo erregubetan.

        I: Zelan batiatu biar da?

        E: Au da, guztiak jakin biar leuken gauza ardurako bat, ta elitxakio iñori txartelik emon biar arik eta ikasi artian.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren premia orduban edozeinek batiatu leikian, dala Gizakumia, dala Andrakumia. Alanbere Sazerdote, edo beste gizon jakitunen bat aurrian ezpadago, itxi biar jake Andramaistai, batiatu dagien: bada atara egiñak dagoz, ta obeto jakin darue, zelan batiatu biar dan.

        Topau biar da ur garbi ta utsa, dala errekakua, iturrikua, itusurekua, edo dana dala, begiratu baga bedeinkatuba dan edo ez; zerren onelako arazkerietan dabiltzan artian, illeite seña. Botako jako burura esanaz batera berba onek ta ez geiago, ta ez gitxiago. NIK BATIATUTEN ZAITUT AITIAREN, TA SEMIAREN, TA ESPIRITU SANTUBAREN IZENIAN.

        I: Eta baldin ezin bota bajako batiatu biar dabenari buru gañera, zer egin biar da?

        E: Señak agiri daben alde, edo parte nagusi, edo andienian, batiatu biar da, ura botiaz, ta esanaz lengo berbak; baña jaiota laster ostera batiatu buruban, bizi bada esaten dala modu onetan. Ondo batiatuta ezpazagoz, nik batiatuten zaitut Aitiaren, ta Semiaren, ta Espiritu Santubaren izenian.

        I: Eta baldin guztien iritxian seña illik jaioten bada zer egin biar da?

        E: Batiatu ardura baga usteldu modukua ezpadago, esanaz modu onetan: Baldin bizi batzara, nik batiatuten zaitut Aitiaren, ta Semiaren, ta Espiritu Santubaren izenian.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren gure iritxian illak egon arren, eztira beti illak egoten. Gaurko egunian ezin onen kontra iñor jarki leite, bada ikusten da, zelan enplastu ardaozko batzukaz biztuten dituban illak zirudien señak, ta noiz bat jazo arren utsak urtetia bautismua, illik egualako seña, eztau deugatzat emoten gure Jangoiko errukitsubak: eta alan euneti bat baño egiaz batiatuba geratuko ezpaliz bere, asko da dirianai bautismua ezarteko.

        I: Zer esan biar da sein galduben gainian?

        E: Etxakela onei bere bautismorik ukatu biar txikarrak, ta ill irudikuak agertu arren. Orregaitino illa bete edo bi baño ezpadauke bere, egin biar da alegiña, batiatu baga geratu ez ditezan.

        I: Baña zelan batiatu leitez moltso baten irudian urten daruenak?

        E: Artazi batzukaz kontuz gañeko estalkia ebagirik, ura botiaz barruban daguan Seintxubari, esaten diriala berba onek: Bizi batzara, nik batiatuten zaitut Aitiaren, ta Semiaren, Espiritu Santubaren izenian.

        I: Zegaitik alan egin biar da?

        E: Zerren oraindaño eztaben inok aztertu, noz sartu oi dan arimia gorputzian, ta biar bada sortuta egun gitxi barru jazo leite. Barriz guk ez dakigu illik urteten daruen, guri alan iruditu arren, ta eztabaida, edo duda onetan batiatu biar dira. O zeinbat arima geiagok ikusiko eben Jainkuaren arpegia, esan ditugunak egin balira!

        I: Zer intenzinoe, edo asmogaz batiatu biar da?

        E: Eleisa Ama Santiak gura dabena egitekuaz.

        I: Batiatu baga salbau leite iñor?

        E: Ez bautismo moduren bat baga.

        I: Zeinbat bautismo mueta dira?

        E: Iru: Urezkua, esan dogun legez, odolezkua, ta suzkua.

        I: Zer da odolezko bautismua?

        E: Da geure Fediaren bando artzen dan Eriotza, edo Martiriua. Onegaz salbau zirian Herodesek Kristoren gorrotoz illeragin zituban sein guztiak.

        I: Zer da suzko bautismua?

        E: Da Jainkuaren amodio, edo karidade bizi bat, urezko bautismua artzeko gurari, edo goguaz.

        I: Zer obligazinoiak ezarten deuskuz Batiuak?

        E: Jesu Kristoren erakutsi, edo doktrinak osoz sinistutia.

        2. Agur betiko bat egitia Diabrubari, ta bere asmo guztiai.

        I: Zelan uko, ta betiko agur egiten jako Diabrubari?

        E: Ardura, edo lotsabaga adierazuaz ezteutsegula jaramonik egingo bere asmo galgarriei, ta jarraituko deutsagula, bere damuz bada bere, Jesu Kristoren bide, ta Lege santubari.

        I: Zer adietan dozu Diabrubaren asmo, ponpa, ta egitekaz?

        E: Adietan ditut Munduko ibilmodu zoro, anduste, arrotasun, pekatu, ta bide gaisto guztiak.

        I: Zelan izentetan dira egin biar, edo obligazinoe oneek?

        E: Batiako eskini, edo promesak.

        I: Baña zelan obligau geinkez orduko eskini, edo promesak, ezpagenkian zer egiten genduban?

        E: Aita ta Ama besuetakuak egin zitubelako gure ordez, ta ontzat emon genduzalako adimentura eldu ginian orduban.

        I: Zer obligazinoe artu darue Aita ta Ama-besuetakuak?

        E: Gurasuen faltan, edo oneek nagiak badira, erakutsi biar deutse euren besuetakuai Jesu Kristoren Fede, ta legia; ta egiten dira arimako senide, batiatu zirian señakaz, ta oneen gurasuakaz.

        I: Zegaiti egoten da Sein batiatuba Eleis ataian?

        E: Adierazoteko, pekatu orijinal, edo jatorrizkuak bota dabela Paradisuti kanpora, zeinen irudia dan Eleisia.

        2. Eztaguala Eleisan sartzeko Bautismua baño beste biderik, ta aterik.

        I: Zer esan gura dabe Abadiak Señaren gainian egin daruazan arnasa botate, edo esorzismuak?

        E: Esan gura dabe, Bautismuak ateraten gaitubala Diabrubaren mende, edo katigerati, zeñen esku, ta aginpian legez sortu, ta jaioten garian guztiok.

        I: Zer esan gura dabe egiten jakozan kurutze, señale, edo irudi guztiak?

        E: Esan gura dabe Bautismuak bere indar guztia dakarrela Jesu Kristoren Kurutzeti, edo emen artu eban eriotzati.

        2. Kurutziaren bitartez iges egin daruala Diabrubak Señaren arimatik, nun eguan lenago bere etxian legez.

        3. Batiatubak eztabela lotsatu biar Jesu Kristoren kurutziaz; baña bai poztu, ta gozatu.

        4. Maitatu biar dogula kurutzeko, edo nekezko bidia, ta geure itxaropen guztia ezarri Jesus Kurutzetubagan.

        I: Zer esan gura dau señari aora emoten jakon gatzak?

        E: Esan gura dau, Bautismuak kendu daruagula pekatubaren usteltasuna, ta atsa.

        2. Motelak diriala lurreko atseginik zoragarrienak.

        3. Gozuak diriala ezin geiagoraño Zeruban itxaroten duskubenak gordeten baditugu batioko agindubak.

        I: Zer esan gura dabe orio santuben igortzi, edo bustiketak?

        E: Jangoikuaren grazia banatu, edo zabalduten dala batiatu danaren biotzian.

        I: Zer adierazoten dau, eskubetara emoten jakon eun, edo zapi zuriak?

        E: Bautismuan artu daruala arimako sofoko garbi, ta eder bat, zein gorde biar dogun ardura andiaz; ta esaten deusku Jangoikuaren Ministruak, artuko jakula kontu estuba Jesu Kristoren Aditzain, edo tribunalian baltzitu, ezaindu, edo zantartuten badago (sic) pekatubakaz.

        I: Zer esan gura dau eskubetan ifinten jakon argi isiuak?

        E: Jainkuaren amodio bero, ta gartsuba, ta argi egin biar dogula Munduban geure bizitza, ta egite onakaz.

        I: Zegaiti ezarten jako Señari santuren baten izena?

        E: Mundu onetan sartzen dan baisen laster euki daigun begi aurrian Ispillu, edo Jarraigarri on bat, ta Jangoikuaren aurrian bitarteko andia. O gomutauko balituke Kristinaubak, zer obligazinoiak ezarri eutsezan euren burubai batiatu zirianian! O! ta zeinbat bider arpegian emon leiuen askori San Agustinen esanaz! Cristiane, quid tibi cum pompis, quid cum operibus, quibus renunciasti? Uko, ta agur betiko bat egin zeuntsen Munduko ibillera zoro, apainduria ta pekatu bidiai. Zek zaruaz bada euretara? Zu Zara Apostata edo Igesla Fediaren deshonrragarri bat. Obeto egingo zenduban iñoz batiora eldu ezpaziña. Jangoikuak edegi daiguzala arimako begiak, ikusteko geure itxumen nagargarrizkua.

 

aurrekoa hurrengoa