www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amasei garren Ikasbidia

 

Aita Guriaren, ta Abe Mariaren Azaldamentuba

 

        I: Zein da Eskari, edo Orazinoe guztien artian onena?

        E: Aita guria, edo Jainkuaren eskaria, esan gura dau, Jesu Kristok erakutsi euskuna.

        I: Nogaz berba egiten dogu Aita guria esatian?

        E: Geure Jainkuaz.

        I: Zegaitik emoten deutsagu Aitaren izena?

        E: Zerren berak emo euskun geure izate, ta bizitzia, ta berak gordeten deuskun. Eta Jainkuagan geure itxarapen, edo uste guztiak ezarri daiguzan bere Umiak, ta Zeruko Jaubegai, edo herederubak legez.

        I: Zegaitik esaten eztozu Aita neuria, ta esaten dozu Aita geuria?

        E: Zerren guztiok garian alkarren anaiak, ta alkargaitik erregutu biar dogulako.

        I: Zegaiti dinozu Zerubetan zagozana?

        E: Zerren egon arren Jangoikua arkuntza, ta bazter guztieten, alanbere Zeruban dago bere jauregi, edo Palaziuan legez. Eta guri erakusteko, Orazinoeko orduban geure biotzak jaso biar ditugula Zerura, nundik jatorkuzan ondasun guztiak.

        I: Zeinbat eskabide dagoz sartuta Aita geurian?

        E: Zazpi.

        I: Zein da lenengua?

        E: Santifikau bedi zure izena.

        I: Zer eske egiten jako berba orretan?

        E: Izan dedilla ezagutuba, onrauba, ta maitetuba Mundu guztiagandik.

        I: Zelan ori?

        E: Eskatubaz, Fedebagiak biurtu ditezala bere izen Santuba ezagututa gure Kristinautasunera. Juramentu guzurrezko egillak, ta blasfematzalliak itxi daiuela, bere izen Santuba deungaro erabiltiari. Kristinau guztiak onrau dagiela bizitza santubaz.

        I: Zer esan gura dau eskari onek: Betor gugana zure Erreinuba?

        E: Esan gura dau: agindu daiala gure biotzetan bere graziaz ta gero bete gaizala bere gloriaz.

        I: Zer esan gura dau eskari onek: Egin bedi zure borondatia nolan Zeruban, alan lurrian?

        E: Esan gura dau: ekarri daigula lurrekuak geure Jainkuari Zerukuak ekarri daruaken obedienzia, bere agindu guztiak gordiaz.

        I: Zer esan gura dau laugarren eskari onek: Egun iguzu geure eguneko ogia?

        E: Esan gura dau, emon daigula gorputz, ta arimako bizitziarentzat egunoro biar dogun janari, edo ogia; onek dira, bere grazia, Jesu Kristoren gorputz Santuba, ta bere berbia.

        I: Zein da gorputzeko ogia?

        E: Da gure bizitziari iraun eragiteko biar ditugun gauza guztiak.

        I: Zer esan gura dau bostgarren eskari onek: Parkatu iguzuz geure zorrak, guk geure zordunai parketan deutsegun legez?

        E: Beti eskatu biar deutsagula geure pekatuben parkazinoia; ta parkatu daiuezala geure gaiskinik, ta Areriorik andienai, esanaz geuk bere parketan deutsegula.

        I: Beraz bere kontra esketan dau, Areriuari amodiori (sic) ezteutsanak?

        E: Bai: esango baleutsa legez: Ez egidazuz, Jauna, parkatu neure pekatubak, baldin neuk areriuai parketan ezpadeutset; ta artu egidazu gorroto andi bat, nik gorrotorik badeutset.

        I: Zer esan gura dau Seigarren eskari onek: Ez itxi jausten tentazinoian?

        E: Esan gura da, kendu daiguzala Diabrubaren tentazinoiak, edo emon daigula grazia goitu (sic) ta galdu ez gagizan, pekatu eragiñaz.

        I: Zer esan gura dau zazpigarren eskari onek: baña bai librau gatxerik?

        E: Esan gura dau, atera gaizala bizitza onetako miseria, ta negar bidetatik; baña geien betiko eriotzatik, zein dan gatx guztien artian andiena.

        I: Zein da Ama Birjinia onrretako, ta bere bitartetasuna topetako erreguba, edo Orazinoia?

        E: Da Aingerubaren Agurra, edo Abe Maria.

        I: Zeinbat berba esa eutsazan San Gabriel Aingerubak Ama Birjiniari Jainkuaren partez barri onak emoten juan jakonian?

        E: Onek: Agur Maria, graziaz betia, Jauna da zugaz.

        I: Zer esan gura eutsan onegaz?

        E: Barri onak zuretzat Maria, bada zure Sabel garbian erabilliko dozu Jainkuaren Semia Gizon eginda; graziaz betia zara, ta Jauna benetan dago zugaz.

        I: Zeintzuk dira Santa Isabel bere lenkusiniak esaeutsazanak?

        E: Bedeinkatua zara Andra guztien artian, ta bedeinkatuba da zure sabeleko frutuba Jesus.

        I: Noz esaeutsazan berba onek?

        E: Ikustera juan jakonian Ama Birjinia, igarririk, zer erabillen bere Sabel garbian; eta adierazo eutsan, zala Jainkuaren Ama, ta zorionekuagua beste munduko guztiak baño.

        I: Zeintzuk dira, Eleisiak geitu, ta beretzat artu dituban berbak?

        E: Santa Maria, Jainkuaren Ama, erregutu eizu gu bekatariok gaiti, orain, ta geure eriotzako orduban. Alan izan dedilla.

        I: Zertako geitu ditu berba onek?

        E: Bere bitartetasuna topetako, adierazuaz guztia daikiala, izanik Jainkuaren Ama.

        I: Beraz euki biar deutsagu debozinoe txito andi bat Ama guztiz zorioneko oni?

        E: Bai, ta iru errazoe gaiti.

        I: Lenengua daukazan anditasunak gaitik: bada da Aita Jainkuaren Alaba maitatuba, Semiaren Ama, ta Espiritu Santubaren Egoleku, edo tenpluba.

        2. Da Ama, ta Donzellia aldabatera.

        3. Da Aingeruben, ta Gizonen Erregiña.

        Bigarrena; zerren Aingeru, ta Gizon guztiak baño grazia geiago eban bere ariman lenengo egunetatik.

        Bere egite miragarriak gaiti umiltasuna, garbitasuna, obedienzia, Jainkuaganako bardinik izan eztaben amodiua, Gizonen errukia, ta pekatuari eutsan gorroto besterik ez legezkua.

        I: Beraz ezteutsa egiazko debozinoerik bere Mats, ta egite onetatik jarraitu gura ezteutsanak?

        E: Ez: zerren ezin maite izan leikez, bere Semiak ezin ikusi ditubanak; eta alan izan biar dogu umildiak, garbiak, errukiorrak, ta artu Jainkuari maitetasuna, ta pekatubari gorroto, ta iguin bizi bat.

        I: Zeintzuk uts egin darue onetan?

        E: Bere debozinoe itxura bategaz deungaro bizi dirianak. Uste dabenak salbetako asko dala, Errosariua egunoro esatia, bere Kofradian sartzeia, Eskapulariua erabiltia, bitartian bizi diriala euren gurarira.

        I: Alanbere zein da, Ama Birjinia onrretako debozinoerik enzunena, ta onena?

        E: Errosariua.

        I: Zer da Errosariua?

        E: Da Aita gure, ta Abe Mariazko larrosa ederrakaz egiten deutsagun Koroe zori (sic) garri bat.

        I: Zelan esan biar dogu Errosariua?

        E: Jainkuaren aurrian jarri, zeiñatu, esan neure Jesu Kristo Jauna, biotza garbituteko geure utsegite guztietatik, ta Koroia deritxona bada, zazpi Aita geuria, ta irurogeta amabi Abe Maria, ta gero Aita gure ta Abe Maria Aita Santubaren intenzinoera.

        I: Zegaitik esaten dira zazpi Aita geuria?

        E: Birjina guztiz Santiaren bizitzako zazpi misterio enzunenak gaiti ta dira: Sorrera, edo konzepzinoe garbia, Jaiotzia, Presentazinoia, edo Eleisan agertu zanekua, Aingerubaren barri onekua, edo Anunziazinoia, Santa Isabelen ikustia, Garbiegun, edo Purifikazinoekua, ta Zerura eruana izan zanekua.

        I: Zegaitik irurogeta amabi Abe Maria?

        E: Zerren gizon jakitun askoren ustia dan, bizi izan zala onenbeste urtian.

        I: Ondasun asko aterako ditu, Errosariua egunoro, ta debozinoez esaten dabenak?

        E: Bai, ta sarri erakutsi izan dau Birjiniak bere poza mirari askoren bitartez.

        I: Nun esan leike Baserritarrak gabaz astirik ezpadauke?

        E: Soluan euren biarrian: ta ezta frutu gitxiago artuko.

 

aurrekoa hurrengoa