Bigarren Ikasbidia
Sakramentuben gainian
I: Zer da Sakramentuba?
E: Da ezin ikusi daitekian grazia baten irudi, edo ezagugarri agirikua, Jesu Kristo geure Jaunak itxia gure arimak garbitu, ta graziaz beteteko.
I: Zegaitik dinozu Sakramentuba dala irudi, edo señale bat?
E: Zerren ezagueragiten deuskun eztakuskun grazia, berak gure arimetara dakarrena.
I: Zegaiti dinozu irudi, edo señale onek agiriak dirala?
E: Zerren geure begiakaz dakuskuzan: nola dan batiuan ura, oliazinoian orio Santuba, ta añbeste Sakramentubetan.
I: Zegaitik dinozu ezin ikusi daitianaren irudia, edo señalia?
E: Zerren berenez eztazaugu grazia geure zenzunakaz, dalako gauza itxurarik, ta gorputz gabia.
I: Nundik dakarre Sakramentubak gure arimak garbitu, ta graziaz betetako indarra?
E: Jesu Kristo geure Jaunaren pasinoe, ta eriotzatik.
I: Zelan jazoten (sic) au?
E: Sakramentu batzuk emoten deuskube len ez geunkan grazia santututen gaitubana; onek dira Batiua, ta Konfesinoia, ta deituten dira illen Sakramentubak, zerren artu daikez pekatubaz illda dagozanak.
Bestiak geituten deuskube grazia au, ta emoten jake sakramentu bizien izena: zerren egon biar dogun geienez graziaz bizirik, eurak artzeko.
I: Zelan emoten, edo geituten deuskube grazia Sakramentubak?
E: Jesu Kristo geure Jaunaren eriotzako irabazi, edo meritubak geure arimai ezarriaz.
I: Sakramentubetara eltzen dirian guztiak artu darue grazia?
E: Ez: zerren eztira guztiak eltzen biar diran disposizinoe, edo prestamentubakaz.
I: Ondo prestau baga, Sakramentubak artzeia, pekatu andia da?
E: Bai: da pekatu eskerga, ta ikaragarri bat, zein izentetan dan sakrilejiua.
I: Eztabe Sakramentubak beste gauzarik emoten grazia baño?
E: Bai: badira iru Sakramentu Karaktera, edo silluba ariman ezarten deuskubezanak; onek dira Batiua, Konfirmazinoia, ta Ordia; eta orregaitiño ezin artu leitez Sakramentu onek bein baño.
I: Zer da arimako karakter au?
E: Da sillu espiritual bat gure ariman ezarria, ta inoz desegin, edo kenduko ez dana, ta iraungo dabena Infernuban, ta Zeruban bere.
I: Zenbat dira Sakramentubak?
E: Zazpi bakarrik, eta dira: Batiua, Konfirmazinoia, Konfesinoia, Komuninoia, Oriazinoia, Ordia, Ezkontzia.
I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?
E: Esker andiak emon Jainkuari, itxi deuskuzalako Eleisan ainbeste ondasun, ta osabide.
Euki errespeto andi bat Eleisiak Sakramentubai urreratu dituban gauza guztiai: nola diran ur, ta ogi bedeinkatuba, onzi, ta soñoko santubak, ta guztiz Sazerdote Jaunak.
|