www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zortzi garren ikasbidia

 

Eleis-Ama Santia

 

        I: Zein da Jesu Kristo gere Jaunak Zerura igonda bere Apostolubei, ta onen buruban bere Esposa Eleisiari egi eutsen grazia, edo mesederik enzunena?

        E: Bialtzia Espiritu Santuba agindu eutsen legez.

        I: Zein egunez bialdu eutsan Espiritu Santuba bere Eleisiari?

        E: Biztu zanetik berrogetamar garrenian, edo Pazkua Maiatzekoz.

        I: Zegaitik egi eutsan mesede ain andia?

        E: Eleisia bera santutu, ta zuzenduteko.

        I: Zer da Eleisia?

        E: Da kristinau sinisle guztien Batuera, edo kongregazinoe, Arzain egiazkuakaz zaintu, ta zuzenduba, Agintari Nagusi bakar baten azpian, zein dan gure Aita Santu Erromakua, lurrean Kristoren ordekua.

        I: Zeintzuk dira Arzain egiazko, ta Zuzentzalle oneek?

        E: Dira Apostoluben ondoringo Obispo Jaunak, Jesu Kristok ifiniak, Eleisia jaon, ta zuzenduteko.

        I: Zeinbat Eleisa dira?

        E: Ezta bat baño, ta ezin aurkitu leite osasunik, edo salbazinoerik beragandik aldendu ezkero.

        I: Zegaiti emon jaruako Katolikiaren izena?

        E: Zerren zabaldurik daguan mundu guztian, edo ezteutsalako sarreria ukatuten, zinzoro ta benetan esketan dabenari.

        I: Zelan izan leite ori, baldin erreinurik geienak badagoz Turkuz, Erejez, ta Jentilez beterik?

        E: Egia da; baña beti aurkietan dira Kristinauren batzuk.

        I: Zegaiti deituten da Apostolubena?

        E: Zerren jaon, ta gordetan daben Aita Santu, ta Obispo Jaunak, Apostoluben ondoringuak legez, inoz utsik egin baga; ta Zerren Eleisiak erakusten ditubanak dirian Apostolubak itxi, ta erakutsi zitubenak.

        I: Zegaiti emoten iako Erromakuaren izena?

        E: Dalako Erromako Eleisia beste Eleisa guztien Ama, ta Buruba.

        I: Zegaiti deituten iako Santiaren izenaz, baldin badaukaz ainbeste Seme-Alaba deunga?

        E: Zerren bere lege, ta erakutsiaz (sic) dirian Santubak, ta gu on izateko egiñak; ta gu deungak bagara da gordeten eztitugulako bere esanak, ta legiak. Barriz bere Sakramentubak dira txito Santubak.

        I: Nor da Eleisa onen Buruba, ta Agintaria?

        E: Agintari ezkutuko, ta eztakuskuna da Jesu Kristo, ta bere ordez ifinita daukan agiriko Buruba da Aita Santu Erromakua.

        I: Zein da Aita Santuba?

        E: Da lurrian Kristoren Bikario, edo ordekua, zeñen agindupian egon biar dabeen Kristinau guztiak.

        I: Zeñek, ta ifini eban Eleisa Santa au?

        E: Lenen Jesu Kristo geure Jaunak, ta bere aginduz Apostolubak.

        I: Zer zirian Apostolubak?

        E: Zirian amabi gizon jakituriarik lenenguak (sic) ez ebenak, arrantzuban, ta beste ofizio, ta lan illunetan inarduebenak, ta Jesu Kristok bere Ebanjeliua adierazoteko autu, edo eskojidu zitubanak.

        I: Zeñen ondoringua da Aita Santuba?

        E: San Pedrorena.

        I: Zetan dago Aita Santubaren Nagusitasun, ta agintaritzia?

        E: Obispo guztien Obispo izatian, ta lurreko Kristinau guztietan eskubide espiritukua eukitian, Erregiak izan arren bere.

        I: Nor artekua da Eleisia?

        E: Eztau amairik, ta alan beti iraungo dau milla persekuzinoe, edo eseste andien artian bere: Zerren Jesu Kristok eskini deutsa bere laguntasuna infernuko ate, edo indar guztien kontra.

        I: Zer jazo jakon Eleisiari bere lenengo asiera, edo urteetan?

        E: Izan zan tint, edo irme persegiduba, ta gorrotauba.

        I. Zer kalte ekarri eutsen eseste, edo persekuzinoe oneek?

        E: Mesede asko: bada Martiri, ta Santubak geitubaz geitu, ta sendotuten zirian Kristinaubak.

        I: Ze bizi modu eroien?

        E: Txito ona, ta gaurko Kristinaubak bario beste modutakua; bada bizi zirian alkarren amodio andian, eguniango komuninoia egiteko prestauta egozan ereduban.

        I: Nortzuk dagoz Eleisa onen barruban, ta nortzuk ez?

        E: Dagoz Jesu Kristoren Fedia, osoz, Eleisiak erakusten daben legez, daukenak. Barriz eztagoz Jentilak, edo Jainko egiazkua eztazaubenak.

        Fede bagak, edo Jainkua ezagutu arren eztazaubenak bere Seme Jesu Kristo.

        Ereje, edo Fedeko gauza batzuk sinistu, ta baten, edo besten ezagueraz utsegin daruenak sinistu naiezaz.

        Zismatiko, edo Aita Santu Erromakua euren Buru ta Arzaintzat ezagutu gura eztabenak, eta zelan bere bait eskomulgaurik dagozanak arbola eze bateko adar ebagi, ta igartubak legez.

        I: Zeintzuk dira Kristinauben obligazinoiak Eleisa Santa oneganuntzko?

        E: Dira berak erakusten ditubanak sinistutia, ta aginduten ditubanak egitia.

        I: Zegaiti sinistu biar ditugu erakusten ditubanak?

        E: Zerren argitu, ta zuzenduten daben Espiritu Santubak, zeñek ezin leikian utsik, ta ez erakutsi guzurrik.

        I: Zegaiti gorde biar ditugu bere agindubak?

        E: Zerren daukan aginduteko Jesu Kristok emoniko eskubidia.

        I: Noren aoz, edo bitartez adierazoten ditu bere erakuste, ta agindubak?

        E: Aita Santu, ta Obispo Jaunen bitartez, batez bere Batuera edo Konzilio Santubetan.

        I: Zelan kastigetan ditu batzubetan bere kontra jarkiten dirian seme uzu, ta lotsabagaak?

        E: Bere gorputzeti kendu, edo alderaginaz, ta oni deituten jako eskomuninoia.

        I: Zeintzuk dira eskomuninoiaren ondoringuak?

        E: Ara batzuk; eskomulgauta daguanak, eztauka artu-emonik, edo partilik Eleisako orazinoe, ta Sakramentubetan.

        Jarten da Diabrubaren mende, edo agindupian.

        Galduten dau Eleisan sartuteko eskubidia, alan bizitzan, nolan eriotzan.

        Madarikatuten dau bere Ama ona zan Eleisiak (sic), zeñek aginduten deutsen beste Kristinaubei ez berbarik egiteko eskomulgaubakaz.

        I: Zer eskomulgau modugaz artu emonik, edo traturik euki biar ezta?

        E: Gaurko egunian bigaz. Lenenguak dira Eleisa-gizon, edo Fraileren bati eskuba agirian esarri deutsenak. Bigarrenak Eleisa ataian eskomulgautzat eskribiuta dagozanak. Barriz jausten dira eskomuninoe nausian Monjen Konbentuban, ta hortubetan, daikianak agindu baga, sartuten dirianak.

        Obispo, edo Probisore Jaunak eskomuninoiaz aginduten dabenian zerbat agertu, ta biurtuteko, egiten eztabenak jakiñaren gainian.

        Eta Obispau onetan, Pazkuaz komulgetan eztirianak euren erruz; baña ez Konfesoriak luzatuten badeutse komuninoia, orretako daukan legez eskubidia.

        Amarren Pagatzalle txarrak.

        I: Zer atara biar dogu emendi?

        E: Eskerrak emon Jainkuari Eleisa barruban ifini, ta irauteko grazia emoten deuskulako, ta egin bere esanak.

        Eskatu, ondu ditezala pekatuban dagozanak, ta ekarri daizala bere ezaguera, ta Kristoren Federa Jentil, Fedebaga ta Erejiak.

        Artu lotsa andi bat Eskomuninoiari, ta bildur izan Eleisa Santiaren aserriaz.

 

aurrekoa hurrengoa