Bigarren ikasbidia
I: Kristinauba zara?
E: Bai, Jainkuaren graziaz.
I: Zer da Kristinauba?
E: Da batiatu zanetik Jesu Kristo geure Jaunaren aginpian, ta legian bizi izatea.
I: Zetan dago Jesu Kristoren legepian bizi izatea?
E: Iru gauzatan:
I: Berak erakutsi ditubanak sinistutean. 2. Aginduten ditubanak egitian. 3. Eta itxi euskuzan Sakramentubak artzeian.
I: Beraz mesede andia da Kristinau izatea?
E: Bai, eta da Jangoikuak mundu onetan egin daikegun mesede andienetatik bat.
I: Zetan dago mesede ori?
E: Izatian Jainkuaren Ume, Zeruko Jaubeari (sic), edo erederu, (sic) ta Jesu Kristogaz gorputz bat egitian.
I: Zein da Kristinaubaren irudin, edo señalia?
E: Kurutze Santia.
I: Zelan egiten da señale au?
E: Eskumako atz bi eruanaz bekokitik bularrera, eskerreko solbardatik eskumakora, bitartian esanaz, Aitiaren, ta Semiaren, ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.
I: Zer adierazoten dau Kurutziaren señaliak?
E: Gure Fedeko misteriorik andienak
I: Zeintzuk dira?
E: Irutasun, edo Trinidade Santuba, ta Erospen, edo Redenzinoia.
I: Zetan (sic) adierazoten dau Trinidadeko misteriua?
E: Izentaubaz iru Personak, ta esanaz izenian, ta ez izenetan, aituteko Jainkotasun bakar bat.
I: Zelan adierazoten da geure Erospen, edo Redenzinoekua?
E: Gure gorputzian egiñaz Kurutziaren irudia: bada kurutzian illa izan zan, gu erostiarren.
I: Zetan dago Kurutziaren señale, edo irudi onek daukan indarra?
E: Dago Diabruba urristetian, ta Jainkuaren bedeinkazinoiak erastian gure arima, ta ondasun guztietara.
I: Noz egin biar da geien kurutziaren señale au?
E: Egin bear da goisian oetik jagitian, biarrian astian, gabeko lo aurrian, jatorduban, etxetik urteten dogunian, Eleisan sartzeian, ta edozein galbide, edo peligrutan aurkietan garianian.
I: Zeinbat utsegin oi dira zeñatuten?
E: Txito asko: lenengo utsa da aringa, edo berbak ondo ebagi
baga zeñatutia: ta bigarrena arreta ta debozinoe baga.
I: Nozkua da Kristinaubak zeinatuteko dauken oitura, ekanduba, edo usadiua?
E: Tertuliano Jakintsubak, zein bizi izan zan Eleisako lenengo urtetan, dino, bere denporan zeñatuten ziriala Kristinaubak zeregin, edo lan ardurakuetan sartu baño lenago: ta alan uste izateko da, usadioau jatorkula Apostolubetatik.
I: Zer pekatu mueta egiten dau berariaz okertu, ta Eleisiak ifinirik estaukazan nastiakaz zeñatuten danak?
E: Egiten dau superstizinoia deritxan pekatuba, ta da txito andi, ta ikaragarria.
I: Zer atera biar dogu irakurte onetatik?
E: Egin Kurutziaren señalia biar dan arreta, edo arduriaz.
2. Maite izan bizitza nekatuba, zein daguan adierazorik bertan.
3. Orduban gomutau, zelan ill zan Jesus ona gugaiti kurutze gogor baten.
|