www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amabostgarren ikasbidia

 

Gauza onen gañian

 

        I: Esaizu Kreduaren laugarren artikuluba.

        E: Padeziu eban Ponzio Pilatos Agintari zala. Izan zan Kurutzian josia, illa, ta lurpetuba.

        I: Zer esan nai dabe berba oneek: Padeziu eban Ponzio Pilatos Agintari zala?

        E: Esan nai dabe, Jesu Kristo gure Jauna izan zala lotsariz, injuriaz, edo apaldiz betia, kurutze bati lotuba Judatarren (sic) Agintari, edo Gobernadore zala Ponzio Pilatos eritxon gizon bat.

        I: Zer esan gura dau berba onek, ill zan?

        E: Esan gura dau, bere arimiak aldegi ebala gorputzetik.

        I: Eta beti egon zan Jangoikotasuna gorputz, ta arimiaz?

        E: Bai: etxakon inoz gorputzari, ez arimiari Jainkotasuna falta

        izan.

        I: Zelan Jesu Kristo gure Jaunak igaro eikian eriotzia, bazan Jangoiko egiazkua, ta Jainkua illkorra ezpada?

        E: Ez eban igaro Jangoikua legez; baña bai gizona zan aldetik.

        I: Bada zelan esaten da, Jangoikua ill zala abe baten?

        E: Zerren ill zan Jesu Kristo, ta Jesu Kristo zalako Jangoiko, ta gizon.

        I: Nundik dauke ainbeste goxotasun, ta merezimentu Jesu Kristoren eriotza, ta pasinoiak?

        E: Zerren Jainkua zan aldetik emon eutsen balio ezin andiagua, gizona zanez igaro zituban neke, izerdi, ta egindura guztiai. Orregaiti dino ederto San Agustinek. Gizona izan ezpalitz ezin igaro eikian naigabe, ta tormenturik: eta Jangoiko izan ezpalitz ez eben eukiko orain dauken beste balio bere eriotza, ta pasinoiak.

        I: Zer esan gura dabe berba oneek eta lurpetuba edo sepultauba?

        E: Esan gura dabe, Jesu Kristo ill zanian, Kurutzeti eratsita, sartu ebela bere gorputza izara baten inguraurik Arripe garbi, ta barri baten enterru onetan lagun zitubala bere Ama maitia, San Juan Ebanjelistia, Magdalena, Andra on batzuk ta bere eskolari leial Josef, ta Nikodemus.

        I: Ezaizu (sic) Kreduaren bostgarren artikuluba.

        E: Jatsi zan infernubetara, irugarren egunian Biztu zan illen arterik.

        I: Zer esan nai dabe berba orreek?

        E: Jesu Kristoren arimiak aldegi ebanian bere gorputzetik, jatsi zala infernubetara; esan gura dau, ez zori deungakuen lekura, ezpada beste batera, nun egozan itxaraten Kristoren etorreriari Munduba zanetik Jangoikuaren grazian ill zirian arimak, bere eriotziaz, pekatubaz itxirik egozan Zeruko atiak edegita, beragaz batera igoteko betiko gloriara.

        I: Zer izen emoten jako egozan leku oni?

        E: Abranen Lezia, au da lurpian eguan Toki modu bat.

        I: Beuken neke, ta naigaberik leku onetan egozan arimak?

        E: Ez; zerren zirian Jangoikuaren adiskide pekatubaren erlikia, edo azuzkirik ez eukenak, garbitu zirialako, edo emen penitenziakaz, edo beste munduban Purgatorioko su artian.

        I: Zegaiti ara jatsi zan Jesu Kristo gure Jauna?

        E: Arima santubak andik atarata Zerura beragaz eruateko.

        I: Eta jatsi ete zan Purgatorioko Lezara?

        E: Jakitun askoren ustia da, ara bere jatsi zala, an egozan arima guztiei euren zorrak parkatu ta Zerura eruatera.

        I: Zer esan gura dabe berba oneek, irugarren egunian biztu zan illen arterik?

        E: Jesu Kristoren arimiak ill zanetik irugarren egunian barriro bere gorputza arturik, urtebala bizirik Sepultura edo obipeti gloriaz beteta.

        I: Zegaiti igaro gura izan zituban onenbeste lotsari ta neke, baldin bere arpegiko izerdi tanta bat asko bazan munduba erredimiu, edo erosteko?

        E: Guri erakusteko, zetaraño maite ginduzan, ta gomuta onegaz guk bere bera amau gengian.

        I: Zer egin biar dogu ainbeste amodiotasun ikusita?

        E: Gogoz, ta bake andiaz artu naigaberik latzenak, ta garratzenak.

        2. Ez egunik igaro Kristoren Pasinoeko ibillera, edo pausuren bat astirotxu gomutau baga.

        3. Pekatu mortalian bagagoz (Jaingoikuari nai eztakiola) beriala urten Sepultura, edo leza illun orretati; baña ostera ez biurtuteko gogo bizi, ta senduaz.

        I: Zein da seigarren artikuluba?

        E: Igo eban Zerubetara, an dago jarririk Aita Jangoiko guztia daikianaren aldeskumatati.

        I: Zer esan gura dabe berba orreek?

        E: Jesu Kristo gure Jaunak igo ebala Zerubetako lekurik altu, edo gorenera berez, ta inoren laguntasun baga.

        I: Adierazo eizuz berba oneek: an dago jarririk etc.

        E: Esan gura dabe, Jesu Kristo Jainkua danez, dala bardina Jangoikotasunari dagokazan gauza guztietan bere Aitagaz, ta eztaukala batak baño bestiak gloria geiago; eta gizona danez, Santu, Santa, ta Aingeru guztien gaineti daukala bere tronu, edo egonlekuba.

        I: Zer egiten dau guretzat Zeruban?

        E: Dago gure bitarteko izateko, ta guri mesediak egiteko prest.

        I: Zein da Kredoko zazpigarren artikuluba?

        E: Andik etorriko da biziak, ta illak juzgetara

        I: Zer esan gura dozu orregaz?

        E: Esan gura dot mundubaren azkenian jatsiko dala agirian Jesu Kristo Adanen Seme guztiak batutera leku baten.

        I: Zegaiti esaten da biziak ta illak?

        E: Zerren juzgauko dituban graziazko bizitziaz, ta pekatuko eriotziaz aurkituko dirianak.

        I: Orduban bizi (sic) dagozanak illgo dira?

        E: Bai, ill biarko dabe, barriro bizturik agertuteko Jesu Kristoren aurrian.

        I: Eta iges egin lei iñok Juizio onetati?

        E: Ez; guztiok juan biarko dogu, kontu emotera, ta eztira ara baga geratuko Linbuan dagozan Sein batiatu bagiak bere.

        I: Zein da Kreduaren zortzigarren artikuluba?

        E: Sinisetan dot Espiritu Santubagan.

        I: Zer erakusten jaku artikulu onetan?

        E: Erakusten jaku Trinidade, edo Irutasun Santuban badala irugarren Persona bat Espiritu Santuba deritxona.

        I: Zer sinistu biar dogu Espiritu Santubaren gainian?

        E: Sinistu biar dogu, bere izatea dakarrela Aita, ta Semeaganik, ta irurak eztaukela izate, ta Jainkotasun bat baño.

        I: Ezaizu (sic) Kreduaren bederatzigarren Artikuluba.

        E: Eleisa, Ama Santa guztientzakua, edo Katolikia.

        I: Zer esan gura dabe berba orreek?

        E: Len astiro azaldurik itxi ditugun (sic) Eleisako Ikasbidian.

        I: Zer esan gura dau Santuben komuninoe, edo partiltasunak?

        E: Esan gura dau, Eleisiak dituban arimako ondasun guztietan daukela parte, edo zer artu Fededun guztiak, gorputz baten zati, ta alkarren Anaiak legez.

        I: Zeintzuk dira arimako ondasun orreek?

        E: Dira Jesu Kristo gure Jaunaren meritu, edo irabaziak, ta munduban dagozan, ta izan dirian on ta Santu guztienak.

        I: Zetako emoten da jai egunetan Eleisan ogi bedeinkatuba?

        E: Antxinakua da oitura, edo usadio au, ta da kristinaubak alkarren artian dauken batasun, edo uninoiaren ezagugarria, jaten dogula guztiok ogi batetik, etxe bateko umiak legez.

        I: Zegaiti emon jaruako komuninoe, edo partiltasunaren izena, Kristinaubak dauken batasun orri?

        E: Zerren guztiok garian Santu izatera deitubak, geurez deungautu arren, edo garialako Jangoikuari opetsi, edo konsagraubak Batio Santubaren bitartez.

        I: Badaukagu partiltasunik Zeruban dagozan santubakaz?

        E: Bai.

        I: Zetan dago partiltasun ori?

        E: Geure eskari, edo erregubak aei guk zuzendutian, ta eurak guriak enzunik bitarteko jartian geure premia ordu, edo biar ditugun gauzeetan.

        I: Zer izen emoten jako zeruban dagozan Santuben laguntasunari?

        E: Eleisa triunfante edo Goilariena.

        I: Zegaiti ori?

        E: Zerren Jesu Kristogaz batian, dagoz pozkariaz, edo atsegiñez, munduko ta infernuko arerio guztiak goitu ta azpiratu ezkero.

        I: Badaukagu Purgatorioko Arimakaz artu emon, edo partiltasunik?

        E: Bai, bada erregutu geinke batzuk bestiak gaiti.

        I: Zelan deituten jako Purgatorioko Arimen laguntasunari?

        E: Eleisa Nekatubena, zerren neke, ta tormentu gogorrakaz dagoz pagetan, edo eranzuten euren zor guztiai.

        I: Zelan izentetan da lurreko Kristinauben batune, edo laguntasuna?

        E: Eleisa burrukaria, edo soldadubena; Zerren ibilli biar dogu burruka bizi ta gerra betiko baten geure arimako arerio guztiakaz, zeintzu eragotzi gura leuskeguben Zeruko sarreria.

        I: Eta zeinbat Eleisa dira?

        E: Ezta orregaiti bat baño, bada iru parte, edo zati onek batuten dira euren artian karidadez, edo Jesu Kristoren irabazi, ta merezimentubetan dauken partiltasunian.

        I: Badauke zer ikusirik Santuben egite onetan pekatu mortalian dagozanak?

        E: Bai; zerren Eleisiaren bitartez artu daruez pekatutik urteteko biar dirian laguntasunak, alan barruko nola agirikuak.

        I: Zeintzuk dira barruko grazia, edo laguntasunak?

        E: Dira Pekatariak daukazan biotzeko kezka, naigabe ta garraztasunak, adimentuko argibidiak pekatubaren ezaintasun, ta kaltiak ezagututeko, ta barruko ikualdi, edo golpe batzuk Jainkuagana biurtuteko.

        I: Zeintzuk dira azaleko, edo agiriko laguntasunak?

        E: Dira sermoiak, ta Sakramentu Santubak.

        I: Pekatuban dagozanak zelan artu leikez laguntasun orrek, ezpadira Jesu Kristoren, ta Eleisiaren alderuntz arbola bateko adar igartubak legez baño?

        E: Eztira parte biziak, egia da; baña badira parte gorputz Eleisakuan, ta pekatubaz illik egonarren, beti dagoz batubak Jesu Kristo, ta bere Eleisiaz.

        I: Zelan izan leite ori?

        E: Fediaren, ta Esperanziaren bitartez, ta onek galdu ez daruaz pekatubak.

        2. Ekarten deutselako obedienzia agiriko bat Eleisiako Buru, ta beste Arzainai.

        3. Daukelako eskubidia Eleisako Sakramentubetara.

        I: Zein da amargarren Artikuluba?

        E: Pekatuben parkazinoia.

        I: Zer esan gura zenduke berba orreekaz?

        E: Esan gura dot, Jesu Kristo gure Jaun maitiak emon deutsala Eleisiari eskubide, ta indarra pekatu mueta guztiak parketako.

        I: Zelan parketan ditu Eleisiak pekatubak?

        E: Sakramentuben bitartez.

        I: Eta badago pekatu ain ezainik, zein da parkatu ezin leikian Eleisa Ama Santa onek?

        E: Ez, bada guztiak parkatu leikez, baldin juaten bajako Pekataria biar dirian prestaera, edo disposizinoiakaz.

        I: Eta zer prestaera esketan deutsa?

        E: Eldu dakiola biotzeko damuari bategaz, ezaguturik izan dala Seme gaisto bere Etxetik aldendu, ta iges eginda bide okerretan ibilli dana. Jarri dedilla gero bere Ministruaren oñetan miserikordiaren eske, ta bere utseginak artez autorturik, artu dagiala asmo barri, ta sendo bat aurreranzian seme ona legez egoteko bere guraso Eleisa, ta Jesu Kristoren aginpetik aldegin baga.

        I: Zein da amaikagarren artikuluba?

        E: Aragiaren Biztuera edo Erresurrezinoia.

        I: Zer adierazo gura zenduke berba orreetan?

        E: Munduba danetik, ta azkeneraño izan, ta izango dirian gizakume guztiak egun baten biztuko diriala; au da, urtengo dabela dagozan tokitik euren arimakaz batuta, juateko Jesu Kristo bizi, ta illen Agintariaren aurrera.

        I: Zetako biztuko dira illak?

        E: Euren egite on, edo deungen sari, edo kastiguba gorputz, ta arimetan artuteko.

        I: Zelakuak izango dira orduban artuko ditugun gorputzak?

        E: Geure bizitzan euki genduzanak eurak.

        I: Mundu onetan gorputzeko okertasun edo utsen bat eukenak, biztuko dira Zerurako lengo okertasunakaz?

        E: Ez, gorputz zorionekuak euko ditube perfekzinoe, edo edergarri asko, ta lengo guztiak. Eta alan itxubak, ta begi bakotxak biztuko dira begi eder ta argitsu bigaz, errenak oin zuzenakaz.

        I: Bada zelan dino Jesu Kristok, obago dala Zeruban begi bategaz, edo errenik sartutia, Infernuban begi, ta oin biakaz baño?

        E: Eztau Jesu Kristok esan gura, alan jazoko dala, ezpada alan jazoko balitz bere, obago dala Zerura juatia; zerren izango lituke emen nork begiak, ta oiñak emon.

        I: Gorputz guztiak biztuko dira era, edo modu baten?

        E: Ez; egia da, dirianak biztuko diriala ez geiago illteko; baña gaistuen gorputzak biztuko dira infernuko suzko lezan erre, tximindu, ta gardostuteko, ta justuben gorputzak beti zorionekuak izateko.

        I: Zein da Kredoko azkenengo artikuluba?

        E: Beti iraungo daben bizitzia.

        I: Zer esan gura dozu orregaz?

        E: Esan gura dot, biztuta beriala, izango dogula inoz amaituko eztan bizitza bat.

        I: Zelakua izango da bizitza au?

        E: Atsegiñez, ta gozamentuz betia onentzat, ta nekez ingurauba deungaro bizi izan dirianentzat.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetati?

        E: Sarri konfesau; baña ondo prestauta, egiazko penitenzia bategaz parkatu deiguzan Eleisiak Kristoren ordez geure utsegin, edo pekatubak.

 

aurrekoa hurrengoa