www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bederatzigarren ikasbidia

 

Gizonaren Azkenkiak, edo etorkizunak

 

        I: Zeintzuk dira Gizonaren azkenak, edo etorkizunak?

        E: Dira lau: Eriotzia, Juiziua, Infernuba, ta Zeruba.

        I: Zer da eriotzia?

        E: Da arimiak gorputzetik aldegitia.

        I: Iges egingo dau inork eriotzatik?

        E: Ez; guztiok biar dogu; zerren guztiok zor dogun petxu gogor au, pekatuban sortubak garialako.

        I: Noz illgo gara?

        E: Jainkuak gura dabenian, zeñek daukaz ifinita gure bizitzako mugarriak, ta eztago emendik igaroterik, ta ebanjeliuak dinuanaz, Jainkuaren Semia etorriko iaku Lapur bat legez gabeko isilleran, edo gitxien uste dogunian.

        I: Zer jazoko jaku iilten garian onduan?

        E: Gure gorputza sagu, ta arren jaki izango da, ta geratuko da enparauba auts eginik juizioko eguneraño; baña gure arimia izanik iraunkorra, ta illkortasunik eztabena, juango da Jainkuari bere egin guztien kontu ziatza emotera.

        I: Zeren kontuba emongo deutsa?

        E: Bizitza onetan euki dituban gogorazinoe, asmo, berba, ta egite isil, ta agiriro (sic) guztiena, gauza on, edo deungen ereduban juzgauba izateko.

        I: Ze izen emoten jako gorputzetik urten da laster arimiak euko daben juizio oni?

        E: Juizio bakotxarena.

        I: Zer da eriotza ona?

        E: Da graziazko egoera, edo estaduban daguanari jazo jaruakona, ta deituten jako Justuben eriotzia.

        I: Zer da eriotza deungia?

        E: Da Pekatu mortalian daguanari jazoten jakona, ta deituten da Pekatarien eriotzia. I. Zer egin biar dogu eriotza mueta bi onei begiraturik?

        E: Eriotza on baten ondoren ibilli, ta eriotza deungiaren ikara andi bat artu.

        I: Zeintzuk euki darue eriotza ona?

        E: Oneek dira bizitza on bat eruan dabenak: zerren esana da, nolakua bizitzia, alakua eriotzia.

        I: Zer galbide, edo peligrutan jarri oi dira deungaro ta arduratzaka bizi dirianak?

        E: Jainkuak jaramonik ez egitian ordu estu, ta larri atan, ta penitenziako lekurik, edo gogorik ez aurkietian.

        I: Zelan ill oi dira geienez onak?

        E: Bake, ta atsegin andiaz, ta Jainkuak lagun dabeela, zeñek gorde daruazan Diabrubaren ordu atako asmo, ta ondabide guztietati.

        I: Zer eriotza euki darue pekatubetan nasturik bizi izan dirianak denporaz gomutau ezpazirian?

        E: Txito deungia kezkaz, ta esturasunez inguraturik.

        I: Zelan ikusi izan dira bada sarritan onak, ta Santubak bildurrez ordu atan, ta Pekatari asko ardura baga?

        E: Au da Jainkuak Pekatari bati egin al daikion kastigurik ikaragarriena: kentzeia pekatubaren kezka, ta konzienziaren diadarrak; bada da bere eskubetatik itxita daukan señale ziurra. Gure konzienzia da ortu txakurra legez; lenengo sartuten dirianai zaunka, ta oratu gura andiak; baña sarritan sartu, ta eregetan dabenai zaunka, ta eseste ordez, milla salto ta pozkaria. Au berau jazoten jako askori: lenengo, edo bigarren pekatuban konzienziak milla kezka, arantza, diadar, ta eseste. An da barrutik esatia. Begira zer etorriko jatzun pekatu orretati? Illten batzara orregaz infernura artez. Galdu dozu Jainkuaren grazia ederra, ta bere adiskidetasuna atseren zitai bategaitik; ta onelako beste zaunka asko; bigarrenian gitxiago, ta geroruntz beti gitxitubaz, arik eta guztiz isildu artian. Oni deituten jako Jangoikuaren desanparu, edo jaramonik ez egitia, ta Espiritu Santubak dinuana, istia Pekataria bere gurari gaistuen eskubetan, ibilli, ta bizi ditezan eurai otuten jaken legez. Eta gogortasun au txito sarri eltzen da arimiak urteteraño; orregaiti da Pekatari askoren eriotzia kezka, ta ardura gitxikua. Barriz Santubak, humildiak dirian legez, beti dira euren egiteen bildur; badakie Jainkuaren Juiziuak ziurraguak diriala lurreko gizonenak baño: Badakie, argi bategaz ibilliko dala Jerusalen, aztertu, ta inguratuten, ta emengo egite guztiak pisauko diriala Santuarioko Pisutegian. Atan dakuskuz nosbait bildurrez San Jeronimo, San Agustin, ta San Hilarion legez. Baña laster desegiten jakez ikara aek: artu darue Jainkuaren ontasunen ezaguera andi bat, ta bera ikusteko gurari, edo gose bizi bategaz illten dira pozarren.

        I: Baña zer estutu daruaz beste pekatari asko?

        E: Igaro danaren, orduko, ta etorkizunaren gomutiak.

        I: Zelan igaroriko gauzeen gomutiak?

        E: Gogora pilluan, ta aldabatera etorten jakozalako bere bizitza guztian Jainkuaren kontra egin dituban pekatubak euren ezaintasun andiaz, ta zelan ainbeste bider deiturik penitenzia egitera, ez eutsan enzuterik emon.

        I: Zelan ordukuak?

        E: Zerren gomutetan dan galdu daben zeru ederra, itxi biar ditubala lurreko adiskide, ondasun, ta ibillera guztiak, ta geien itxaraten deutsan kontu emote ziatz, ta estubak.

        I: Zelan etorkizunak?

        E: Gomutaubaz doiala Betiko Etxera; ta eztabela amairik izango infernuko nekagarri, ta tormentubak.

        I: Badago onen gañeko sinisbide, edo ejenplurik Eskritura Santetan?

        E: Txito asko; baña enzunena da Antioko Erregeari jazo jakona.

        I: Zer zan?

        E: Osasuna eukan artian, begitandu jakon ez eguala beretzat bildurgarririk, ta ez jakola inor berba bat esaten azartuko. Ikara baten eukazan lurreko Kapitan, ta Agintari guztiak, ta uste eban zala munduko Erregerik indartsubena. Sartu zan Jerusalenen ospe andiaz; ostu zituban Eleisa Santuko onzi balioso Jainkuari konsagrau, ta opa eginda egozanak; illerazo zituban zazpi mutiltxu gazte, Jainkuaren legia ausi gura ez ebelako: nastu zan gura beste aragiazko (sic) pekatubetan, Donzella gaiso askoren garbitasunaren kostura. Baña begira egokan Jangoiko andia Zerubetatik, ta orra nun Jerusalenen kontra joiala, jausita banatu zan. Etzin zan oera, ustelduten asi jakon gorputza, arrak eriozan inok begiratu ez ieutsan taiuraño. Bere buruba ikusi ebanian miseria oneetan, dei egiten deutse bere menpeko enzun, ta adiskidenei, ta asi jaken esaten. Ai neure Adiskide maitiak! Eta zer larri naguan! Zer esturasunetara erakarri dodan neure buruba! Uste baneban bere aginduko neutsela itxasoko olastarik aserratubenai. Neure barruko sits, edo ar gosesto batek geiago jaten nau gorputzian agiri dirian guztiak baño. Orain gomutetan jataz Jerusalenen egin nituban pekatutzar, ta gaistakeria guztiak. Nunc reminiscor malorum, quae feci in Jerusalem. Orain gomutetan naz ango Eleisan egin nituban sakrilejio, ta lapurretakaz. Neure begien aurrian jarten jataz illeragin nituban mutiltxu errubagiak. Niri kontra diadarrez danzudaz galdu nituban neskatillak. Neure adiskide laztanak, gomuta onek dakart onenbeste kezka, ta larritasun. Ez nintzan len gomuta izaten, bizi zala Zerubetan Errege guztien Jangoiko arteza. Barre egiten neban, zematuten nendubenian bere aserriaz. Orain dazaut ondo, nasala illkorra, ta obediu biar deutsala Kriatura errukarri batek bere Kriadore egiazkuari.

        I: Eta ez eban penitenziarik egin ezaguera andi oneekaz?

        E: Baietz uste eukian: bada asi zan esaten: Jauna, errukitu zaite nizaz. Artzen dot asmo sendo bat gatx onetatik ateretan banazu, biurtuko ditudala ostu nituban baño ondasun askoz geiago; aberastuko dodala Eleisa santuba: zure jentia estimauko dodala orain artian baño geiago: biurtuko nasala zure legera. Eta au asko ezpada, neuk urtengo dot bazterrik bazter prediketan, adorau zagiezala biar dan legez: baña ez eban penitenziako lekurik ediro gaiso onek negar zizpuru, ta illeta andiakaz billatu beeban bere.

        I: Zelan bada ez, eskinita badauka Jangoikuak miserikordia benetan dei egiten deutsan edozeñi?

        E: Zerren ordu onetako eskari, zizpuru, ta asmo barriak izan oi dirian bildur utsak atera daruazanak, ta ez Jangoikuagana benetan biurturiko arimatik urtenak: Bildurtuten ditu infernura juan biarrak, Jainkuari kontu emotiak, ta Munduba betiko itxi biar dabelako: eta ezta kuren biotzetan Jainkuaren amodiuaren apurrik aurkituten.

        I: Eta zetan igarte jako?

        E: Baldin Jainkuak bizitzia luzatuten badeutse on izateko, ta penitenzia egiteko, laster biurtu oi dira lengo bidetara.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Lenengo geure egite guztietan itandu geure burubari, naiko leukian gauza a egitia, eginda laster ill biar baleu.

        2. Ez geigi eregau, edo palagau gorputz zantar, ta arren janari izateko daguana.

        3. Bizi ondo, eriotza baketsu bat eukiteko, ta ez itxi ordurako, penitenzia egitia; bada ezta erraz izango konzienziako matasa nastuba arildutia, ta konfesinoe oso, eta damuzko bat egitia.

 

aurrekoa hurrengoa