www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beste ikasbide bat

 

Gauza onen gañian

 

        I: Zer beste gauzarik eragozten jaku zortzigarren agindu onetan?

        E: Geure lagunak gaitik deungaro esatia, edo murmuretia.

        I: Zer da lurrian dazaugun gauzarik onena, ta deungena?

        E: Gizonaren miña.

        I: Zegaitik alan?

        E: Zerren asko balietan diran beragaz, Jangoikua bedeinketako, ta lagun askoren arimak irabazteko ta beste asko Jainkua deshonrau, ta arima asko Infernuko bidian ifinteko.

        I: Zer da emen eragozten jakun murmurazinoia?

        E: Da lagunaren utsegin ezkutukoren bat agertutia norbaiti.

        I: Noz izango da pekatu mortal?

        E: Nori bait honria kendu, edo gitxituten jakonian, nola izango, litzatian esatia esku garbiak eztitubala, edo adiskidetasun txar bat darabillela, batez bere iritxi, edo opininoe onian egozan personaren batzuk gaitik.

        I: Zer esan biar jake eranzun daruen Kristinau askori, ez neban nik ezer asmau, lenago neuk bere enzun neban, ta enzun neban legez kontau neban?

        E: Esan biar jake, enzunak ito biar dirala barruban, esan guztiak eztirala egiak, guzur asko esaten dala munduban, edo beintzat bai asko geitu; eta gauza ziertuba izan arren bere, lagunak daukala ezkutau daiuen eskubidia.

        I: Eta izango da pekatu Persona bati, edo besteri iñoren txarkeri ezkutukua esatia, agindurik gorde daiela eurentzat, iñori agertu baga?

        E: Bai konfianza andiko Personak izan arren bere: zerren deshonretan daben aen artian.

        I: Eta gauza guztiz agertu, ta publikuak kontetia izango ete da pekatu mortal?

        E: Ez: zerren galdurik dabillen honria alako denporetan: baña lenago agertuba izan arren aztu bazan, ta jente artian uste onian beguan, egiten jako injuria andi bat, igaroriko, ta azturiko gauza deunga aek barristaubaz, ta gomutau eragiñaz.

        I: Zetan utsegiten dabe askok?

        E: Uste izanaz agertu, edo publikuak dirala, gitxiren artian baño eztabillen denporetan bere.

        I: Noz esan leite egiaz gauzaren bat agertuba, edo publikua dala errian?

        E: Askoz geiagok dakienian, edo berez guztien begien aurrian jarten danian.

        I: Erri baten jakina dan gauza deungaren bat beste erri ezkutau danen baten kontetia, izango da pekatu?

        E: Bai, ta mortala, kalteren bat bajatorko lagunari: nola izango litzatian otseginen baten lapurreria kontetia, onegaitik ugazabarik topau ezin baleu, ta ostera egin daikialako peligru errazoezkorik ezpalego.

        I: Zeintzuk jausten dira sarritan murmurazinoeko pekatuban?

        E: Gorrotuan bizi diranak, kontetan dabiltzala, euren Areriuari dakiuezan utsegite guztiak.

        I: Ugazaba, ta Etxeko-Andra asko, euren otseginen bat gauza deungaren baten artuta, auzuetan kontetan dabiltzanian.

        2. Mutill gaistoren batzuk, galdu daben neskatillaren baten pekatu isillekua lagunen bati agertubaz.

        3. Emazte bat baño geiago euren senarragaitik artu daben susma txarren bat kontetan dabenian.

        4. Berba baten, Andrakume txito asko, iñoren bizitza, ta egitiak aztertu, ta esaminetan denporia igaro daruenak.

        I: Zer esan biar da murmurazinoiari laguntzen deutsenak gaitik enzunaz?

        E: Esan biar da San Bernardok dinuana, au da, enzulak daukela Diabruba belarrietan, ta esalak miñian.

        I: Zer egin biar dau murmurazinoe astuna enzuten dabenak?

        E: Begiratu zein dan murmuragillia; eta baldin bada bere azpikua, edo alde guztietara txikinagua, egin agiraka, edo zemairen bat, esanaz, zein gauza deungia, ta gorrotogarria dan murmurazinoia; bere ida, edo eredukua bada, esan beste ainbeste amodiuaz, edo adiskidetasunez: Nagusiagua bada ebagi ezarian, edo egarritzaka legez izkune guztia, aldegin atxakiaren bategaz: edo besterik ezin badau, erakutsi eragin arpegiko mukertasun, edo illuntasunian, zer atsakabe andia artzen daben deungaro esaten enzunaz.

        I: Nortzuk egiten dabe pekatu murmurazinoiari lagundubaz?

        E: Euren arteko pozkeria, ta atsegintasunen bategaz danzubenak.

        2. Murmurazinoerako geiak emon ditubenak, lenago igarriaz, zer jazoko zan.

        3. Arpegiko argitasun, ta barriakaz euren poza darakusenak.

        I: Zeinbat aldetara murmurau oi da?

        E: Askotara: baña guztiak datoz bitara: lenengua berba zuzen, ta argiakaz; bigarrena berba ebagi, ta erdiakaz.

        I: Zeintzuk murmurau darue berba oso, ta argiakaz?

        E: Jira-bira baga, edo artez inoren utseginak agertuten ditubenak: nola dan esatia, urlia, ta zandia bizi dira deungaro, edo alkarri lagunduten deutse giberri, edo beste gauzaren batzuk ostuteko; neuk ikusi, edo leku onetik jakin nituban.

        I: Zeintzuk murmurau darue berba erdi, ta ebagiakaz?

        E: Azartuten ez diranak artez esaten lagunaren utsegina; baña jira bira batzukaz geiegi adierazo oi dabenak. Orregaitiño egin daruez kalte asko honran, esaten dabenak: Urlia neskatilla, edo Andra, edo ain etxetakuak ondo jan, ta ondo janzirik bizi dira: nik eztakit nundik urten daruen ainbeste ondasunek; nik ezin buruba jaso dot, ta deritxat eztodala alperriko denporarik galtzen. Nundik, edo nundik urtengo dabe. Berba erdi onekaz ezin esan lei, zeinbat pensamentu, edo gogorazinoe deunga jatorkezan enzula guztiai.

        I: Eta zer uste izan biar da askoren esakera onegaz? Dinue Urlia neskatilla seindun daguala, edo iñok eztakiola (sic) seiña egin dabela; zandia otseginek etxeko gari, ta artuak saltzera eruan ditubala; baña ezin nik sinistu dot.

        E: Uste izan biar da, berba txito kaltetsubak diriala: bada bigarren ao, ta izkunerako beste arpegi bat artuko dau esakera ak; eztabe andi laster esango, dinue, ezpada alan da; eztabe esango, siniseta eztabela, ezpada guztia guzurra izango ezta, ta onelan galdurik geretan da lagunaren honria, ezarten jakola biar bada etzan gauzia.

        I: Zer juzgu egin biar dogu batari, eta bestiari kontetan dabiltzazanak, Urliak zer esan daben eurak gaitik?

        E: Egin biar dogun juzguba da daukela Diabruben zeregiña, gorroto, ta ikusi naiez gogorrian ifinten ditubela asko alkarren artian euren barriketa zitalak gaitik.

        I: Eta pekatu da illak gaitik murmuretia?

        E: Bai, biziak gaitik pekatu danian. Au da, illen azur ustelai eragitia. Juzgau zituban gizon guztien Agintariak. Zegaitik bada bakian isten ezteutsegu, onik egiteko asmorik ezpadaukagu bere?

        I: Zer esan biar jake onai siñu, koko ta ijui egiten deutsenai, eurak legez sartu nai eztabelako lurreko baralla, naste, ta atsegin bidetan?

        E: Esan biar jake, Jainkuak bere kontura artuko dabela bere adiskide, ta serbitzariai egiten jakezan siñubak kastigetia.

        I: Zeinbat kalte egiten dabe onelako burlari, edo siñulariak?

        E: Asko: bada arima geiago atzeratu oi dira Jainkuaren bideti Mundukuen esames, ta siñuben bildurrez, infernukuen alegin, ta zirika guztiakaz baño. Azeriak jan daruez mastietako lenengo morgota, edo panpanubak, ta kristinau askok, azeri galtzalle onen irudira, jan edo ondatu daruez Jesu Kristoren mastiko lenengo asiera onak, dino San Bernardok.

        I: Zeri esaten jako kontumelia?

        E: Norbaiti arpegian lotsagabekeria, edo berba astunen bat esatiari.

        I: Zeinbati eriotzia emoten deutsa min geistuak?

        E: Iruri: onek dira, deshonrau daben laguna, enzuten daguana, ta bere arimia.

        I: Zer eriotza emoten deutsa lagunari?

        E: Mundukua, edo gizartekua: bada isten dau honra baga.

        I: Zer eriotza enzula ta bere arimiari?

        E: Espiritukua, pekatu egiñaz, ta eragiñaz.

        I: Zer dino Espiritu Santubak murmuratzalliagaitik?

        E: Dino, euren ao barruban daukela eden, edo beneno sugetzarren irudikua, askori eriotzia emoteko.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Ez iñogaitik deungarorik esan, ta alegiñaz guztiak ontzat euki, edo besterik ezin dogunian errukitu lagunen argaltasunakaz. 2. Ez inoz lagundu murmurazinoeko izkunetan, ezpada sartu geure barruban gogorazinoia, ta arpegia atera lagunagaiti, dazaugunian isilerazoteko izango dala bitarteko ona.

 

aurrekoa hurrengoa