www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beste ikasbide bat

 

Gauza onen ganian

 

        I: Jainkuaren laugarren agindu onek, zer besterik eskatuten deusku?

        E: Geure Gurasuaz osterunzian onrau daiguzala, Aitagiñarrabak, Amabigiñarrabak (sic), Ugaz-aita, Ugazama, Osaba, Izekuak, ta beste señidiak, bakotxari jagokan terzio, edo ereduban.

        I: Zeintzuk geiago biar ditugu onrau?

        E: Geure Arimako, ta gorputzeko Agintariak, nola dirian Aita Santuba, Obispo, Kura, Sazerdote, Errege, ta bere ordeko Juezak, edo geure Nagusiak.

        I: Zeintzuk dira Morroe, ta beste otsegiñen egin bide, edo kargubak?

        E: Gorde biar deutse lotsia euren Ugazabai. Begiratu ta zaintu biar ditube etxeko tresna, ta gauzaak. Ezin artu leike ezer soldatiaz gañetik: egin biar ditube arretaz, ta gogoz agindu deungak eztirianak, eztitube kanpoko barriketak etxian esan biar, ezta etxekuak bere kanpuan.

        I: Zegaz gomutauko dira, gauza oneek ondo egiteko?

        E: Jesu Kristo gure Jaunaz, zein etorri zan lurrera geiago serbietako serbiuba izateko baño.

        I: Zeintzuk dira Ugazaba, edo Etxekoandren obligazinoiak, euren mendeko, edo otsegiñak ganuntz?

        E: Emotia adiuntzaz, edo ordu onian zor deutsen biarsaria, edo soldatia.

        2. Arteztu, edo zuzen bidiak emon okertuten asten badira.

        3. Itandu dotrinia euren Umiai legez, ta bialdu ainbat sarrien konfesetara, edo etxeko kalterik eztaguanian.

        4. Eragotzi Jaiegun katigatubetako biarra, baña emon Jai arin, edo astegunetan euren zarrak manietako beste denpora.

        5. Eta eurak gauza onetan aurrerenguak izan.

        I: Zer erabilli biar dabe goguan euren obligazinoe andi onei ondo eranzuteko?

        E: Guztiok gariala alkarren anaiak, Jesu Kristoren odolaz bardin erosiak, batio baten sartubak, ta Jainkuaren aurrian geiago dala otsegin umilde, ta on bat, ugazaba astin, ta deunga bat baño.

        I: Eta otsegiña gaisotuten bada, zer egin biar dau Ugazabak?

        E: Lagundu aleginaz bere gaisotasunian ta gomutau, edo atera kontu au: baldin beste edozeñi premia, edo biar orduban, ta al daigula lagundu biar badeutsagu; zer egin biarko eztogu geure ogiko, ta otsegin gaisuaz?

        I: Eta zor jako egin daben denporako soldatarik urtia amaitu baño lenago urten gura badau?

        E: Bai: zerren euki leike otsegin batek, Ugazabak jakin biar eztaben errazoia etxetik urteteko. Eta baldin Ugazabaren erruz urteten badau, urtia egin baño lenago, emon biarko litxakio urte osoko biarsari, edo soldatia. Au jazo leite, ugazabak pekaturako bideren bat emon gura baleuskio, ta otsegiñak urteten badau bere arimia gordetiarren.

        I: Zeinbat pekatu egin daruez Senar Emaztiak euren etxetan?

        E: Asko: alkar gogortasunaz trataubaz, berba garratzak esanaz, eskubak luzatubaz errazoe andi, ta arreta baga: beti lera bizian, erroiduban, ta atralaka ibilliaz, alkarganako amodiorik eztaukela.

        I: Egin darue pekaturik arako gizon galtzalle, jokuan, edalekubetan, ta alperrik etxerako biar leukena ondatu daruenak?

        E: Bai, ta asko: ta negargarriena da, dauken itxumen gogorra. Gero ibilli oi dira gorrotoz beteta, ezkontzako zorrai eranzun gura ezta, susma txarretan bere lagunaren leialtadiaren gañian, edozein barritxuri sinistzia emoten deutsela, infernu bizi bat dirudiala euren etxiak. Zer ikasiko dabe ume gaisuak?

        I: Beraz askok utsegin darue laugarren Mandamentu onen kontra?

        E: Txito askok: ta au gordeko balitz ondo, beste mandamentuben kontrako pekatu gitxi ikusiko liratez: bada etxe guztiak ondo zuzendu, edo gobernauko balira, erri guztiak zuzen ibilliko liratez.

        I: Zegaiti esaten dau Jangoikuak aginduau gordeta biziko gariala luzaro?

        E: Zerren luzatuko jakun gorputzeko bizitzia, geure arimiaren kaltian ezpada, ta gero izango garian zorionekuak betiko bizitzan.

        I: Zer jazo jaruake Mandamentu au gorde eztaruenai?

        E: Euren gañera dakarrez gurasuen madarikazinoiak, zeintzubei geienian batu jaruake Jangoikuarena.

        I: Zegaz gomutau biar dira gurasuak euren umiak ondo azteko, ta biar danian zematu, ta kastigetako?

        E: Jainkuak Heli eritxon Israelgo agintari enzunaz, ta beste gauzetan txito begiratubaz, egi eban katigubaz.

        I: Zetan egon zan kastigu ori?

        E: Ill jakozan beinguan biar bestian kastigau etzituban seme biak, testamentuko kutxa santuba jausi zan arerieuen eskubetan: berak galdu eban bizitzia, ta adierazo eutsan, ez jakola kastigu gogorra faltako bere ondoringo laugarren oñekuetan, milla sakrifizio, erregu, ta bitarteko infinita bere.

        I: Zer egin biar dabe gurasuak etxia ondo zuzenduteko?

        E: Begiratu nundik nora dabilkozan euren ume, ta otseginak: ez lekurik emon biraurari (sic). Alderagin lagun, ta ibillera txarretatik. Ez igaro egunik Errosariua esan baga, konfesau sarritxu, ta bestia bere agindu. Dotrina Santuba erakutsi kontuz. Onetara Jainkuak ezarriko deutse bere bedenkazinoiak euren arima, ta ondasunai.

 

aurrekoa hurrengoa