www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amaikagarren ikasbidia

 

Eleisiaren bigarren, ta irugarren agindubaren gañian

 

        I: Zein da Eleisako bigarren aginduba?

        E: Konfesetia edolabere urtian bein, edo lenago eriotzako zorian badago, ta komulgau gura badau.

        I: Zer esan biar da urtian bein, edo birritan baño konfesetan ez diran Kristinaubak gaitik?

        E: Esan biar da dabiltzala kondenazinoeko arrisku andietan.

        I: Pekatu mortalian daguanak ondo egiten dau konfesinoia luzatutiaz?

        E: Eztau ondo egiten, ezpada txito deungaro. Zauriren bat artu dabena ezta egoten egun askotan sendagille, edo Barberubari ots egin baga: zerren ezta ain erraz gerora osatuten. Lokatza baten jausi, ta loitu dana, laster dua uraren billa garbietako. Eztago zauri andiagorik pekatu mortalak gure ariman egin dabena baño. Bada zelan ez guaz arimako Sendagille, edo Konfesoriaren billa? Sartu, ta loitu gara pekatuko lokatza, ta zingiratzarrian. Zelan ez guaz penitenziako iturriko uretan geure arimia garbitutera?

        I: Nogaz egin biar da konfesinoia?

        E: Gaurko egunian edozein konfesoregaz.

        I: Baña zer izango da onduen?

        E: Billatutia konfesore jakitun, zinzo ta birtutetsu bat.

        I: Zegaitik ainbeste ardura, baldin guztiak badauke eskubide bat?

        E: Zerren obeto zuzenduko gaituban Zeruko bidian. Auzi bat erabilli, edo gaiso danak ezteutsa begia ezarten edozein Letradu, ta Medikuri, ezpada obetuen zuzendu, ta osatuko dabenari. Guztiok darabilgu salbazinoeko auzia Diabrubaz; guztiok gagoz gatxen bategaz arima barruban; bada zelan aututen eztogu onduen zuzendu, ta osatuko gaituban arimako Letrau, edo Medikuba, zein dan Konfesore jakitun, ta ona?

        I: Zetako da sarri konfesetia, baldin ezpadago zer esan?

        E: Onela berba egiten dabenak, eztazaube ondo euren arimako barri. Gizonik santubenak beti aurkietan dabe, zer konfesau, gauza astunik ez arren. Soñoko zatar, ta baltz baten eztira ondo ikusten mantxa edo loitasunak; barriz sofoko garbi, zuri, ta eder baten edozein loitasun, dan txikinena bada bere agiri izaten da; beste onenbeste jazoten jake arima zatar, ta garbiei. Garbia daukenak edozein mantxa dakuse; baña ez loia, edo zantarra daukenak. Eta zer esan barririk ezpadago, autortu lengo pekatu bat, ta geituten da ariman grazia, konfesinoiak geitubaz duazan ereduban.

        I: Zer edade, edo adiñian asi biar da konfesetan?

        E: Ezaguerara eltzen garianian.

        I. Zetan utsegiten dabe gauza onetan Gurasuak?

        E: Adiuntzaz, edo denporaz ez erakutsiaz euren umiai zer dan konfesinoia, ta zelan konfesau biar dan.

        I: Eta zer jazoten da gero?

        E: Jazoten dana da, amar, ta amaikagarren urtera elduta bere, ez jakitia, zeinbat gauza biar diran konfesetako, ta milla zorakeria, edo barregarritasun esan, ta egitia Konfesoriaren oñetan.

        I: Zein da Eleisako irugarren aginduba?

        E: Pazkua Jesu Kristo biztu zanekuetan komulgetia, ta gaurko egunian Errialde onetan Erramu egunetik asi ta amostgarren egunen barruban.

        I: Nun egiten da, ta egin biar da Komuninoe au?

        E: Bakotxak bere Parrokian, baldin Kura Jaunak isten ezpadeutsa errazoe pisutsuren bategaitik, beste Eleisaren baten egiten.

        I: Eta Pazkuako egun aetan komulgau ezin izan dana, komulgau biar ete dau amabost egun aek igarota?

        E: Bai, ta luzatuten badau, ez komulgetia nagitasunez, bizi da pekatu mortalian.

        I: Eta zer egin biar dau Penitente batek, ukatuten badeutsa Konfesoriak absoluzinoia Pazkuako egunetan?

        E: Ezagutu umiltasun andiaz, beria dala erru guztia, ta ezin egieukiala konfesoriak beste gauzarik, betiko beragaz batera galdu nai ezpeban. Artu gero neurri obiak, ta egin arreta andiaz, Konfesoriak agindu eutsan guztia, ta biurtu beragana esa eutsan denporan. Baldin ukatu beutsan absoluzinoia, lenago penitenziak kunpliu etzitubalako, etxian galbidia eukalako, obasunik ezerualako konfesinoe batetik ta bestera, konpliu penitenziak, urten okasinoetik, ta artu neurri senduagua, ez biurtuteko lengo pekabetara (sic), ta onek eginda, juan konfesinoe, ta komuninoe on bat egitera.

        I: Eta deungaro konfesau, ta komulgetan danak kunplietan dau Pazkuakua?

        E: Ez, ta egiten ditu lau pekatu mortal, bi sakrilejiozkuak, konfesinoe ta komuninoe deungak gaitik, ta beste bi, Eleisiaskua egin eztabelako.

        I: Zer kastigugaz zematuten ditu Eleisa Ama Santiak Pazkuakua egin gura eztabenak

        E: Zematuten ditu, Eleisan sartzen itxiko ezteutsela, ta eriotziak artzen baditu eginbide, edo obligazinoe andi au kunpliu baga, ezteutsela emongo Eleis-lurrik.

        I: Zer juzgu egin biar da, urtian bein baño komulgetan eztiranak gaiti?

        E: Ezin bestez komulgetan diriala, ta egiten dituben komuninoiak izaten dirala borondate bagakuak, ta Jainkuari atsegin gitxi emoten deutsenak.

        I: Zeinbat bider komulgetia ondo izango da?

        E: Ezta erraz emotia guztientzat zuzenbide, edo erregla bardinik. Konfesore jakintsubak begiratuko deutse bakotxaren biotz, ta eginalai. Donzella bat sarriago komulga leite ezkondu bat baño. Edozeni itxi biar jako, eria dabela, zortzian bein komulgetan, dino San Franzisko Sales Maisu andiak, baldin ardura artzen badau, pekatu benialetan ez jausteko. Au berau da San Agustinen iritxi, ta borondatia. O zeinbat postuten nasan, esaten eban san Basilio erakukusle miragarriak, ikustia neure Eleistarrak astian iru, ta lau bider komulgetan. Alanbere otsegin, ta serbitzariak eztabe euren burueraz ibilli biar, ezpada itundu Konfesoriaz, ta egin alegiña erriertarik etxian ez ifinteko.

 

aurrekoa hurrengoa