www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Irugarren ikasbidia

 

Jainkuaren irugarren Mandamentuba

 

        I: Zein da Jainkuaren irugarren Mandamentuba?

        E: Jaiegunak osoro, ta ziatz gordetia.

        I: Zer aginduten jaku agindu, edo mandamentu onetan?

        E: Igaro daiguzala Jaiegunak gauza onetan.

        I: Zer egunetan gorde eruen antxinako legian, edo Jesu Kristo etorri baño lenago, Jaieguna?

        E: Zapatuban, edo Larunbatian.

        I: Zegaiti alan?

        E: Zerren egun onetan atsereban Jainkuak bere egite, ta lanetatik: bada lenengo sei egunetan egin zituban, bere borondateko esanaz, mundu onetan dagozan gauza guztiak, ta zazpigarren eguna artu eban beretzat, ta onei dei egiten jako Zapatuba, esan gura dau, Atseren eguna: ez Jangoikua adikatu, edo kansau zalako, ezpada zerren itxi eutsan gauzak egitiari. Orra nundik jatorkun asteko egun baten biarrik ezin egiña.

        I: Zegaitik igaro eban Eleisa Ama Santiak jaiegun au Domekara, edo Igandara (sic)?

        E: Zerren egun au dan, zeinian biztu zan Jesu Kristo, igaroteko betiko deskansu, edo atseren lekura.

        I: Zer esan gura dau Domekiaren izenak?

        E: Jainkuaren eguna.

        I: Zegaiti ori?

        E: Igaro biar dogulako, Jainkuari atsegin emongo deutsen gauzetan.

        I: Zer egin biar da egun au ondo igaroteko?

        E: Meza oso bat enzun egiazko eragozbide, edo errazoerik ezpadago. Gero astiro berba egingo da onen gañian.

        I: Zer aginduten jaku ondo igaro, edo santututeko egun au?

        E: Ez biarrik egitia.

        I: Zegaitik biar egingo ezta?

        E: Zerren kenduko leuskegun denporia Jainkuaren, edo arimako gauza, ta lanetan igaroteko.

        I: Zer adietan dozu egun onetan eragozten jakun biarraz?

        E: Adietan dot guztiz, nekezaliak euren bizitzia irabazteko egin daruezan esku lanak; nola dirian jostia, eunetia, gorubetia, atxurketa, ta beste onelako biar modu edozeñek dakizanak.

        I: Zer eranzun biar jake esan daruen Andrakumeai, Jauna, eztot beste biarrik egin zarrak rnaniau, edo adobetia baño.

        E: Eranzun biar jake, bardin dagozala debekauta zarren maniamentu, edo adobaketak, barrienak legez.

        2. Idoro daiela denporia astegunetan luari zerbait kenduta bere. Eta premiaren atxakia, ta asesinoiak geienian guzurrezkuak diriala.

        I: Ondo egina da jaiegun katigatubetan abarkak jostia, esiak istia, edo zarratutia, burdiak maniatutia, egurretara juatia, ta errotara zorruak eruatia?

        E: Ezta ondo egiña: zerren dirian langintza, edo biar debekaubak, edo eragotziak. Alanbere esi edegiren bat istia, ganauren bat sar eztedin, beraziaz Jaiegunerako itxi eztanian, ta errotarako zorrua eruan, edo ekartia, bestela artua, edo ogia faltauko danian, ezta pekatu izango. Baña garbiro ibilli biar da gauza onetan, ta itandu Konfesore jakintsu bati, zer egin daikian, ta zer ez: ta kontu eskandalurik ez emotiaz. Modu onetan, baldin utstezaka (sic) artua, edo ogia faltau bada Domeka, edo Astelen goiserako, ezta pekatu izango, biar dan duin urun eralgitia, artua egin, ta erretia; zerren dirian jan gauza, noz, edo noz aurrez, edo lendik ezin egin daitekezanak. Baña eztira berariaz itxi biar Jaiegunerako.

        I: Eta zer egin leike neskatilla otsegin astegunetan euren zarrak adobetako ugazabak astirik emon ez daruakenak?

        E: Egin biar dabena da, ugazabai lizenzia, edo baiduria eskatu, edo Jaiegun arinetan, edo afal ostian orduren bat edo beste, biar egiteko, da emon gura ezpadeutse, ta beste Ugazaba obago bat erraz idoro ezin badabe, eztabe pekaturik egingo euren tresnak manietan jardunaz. Alanbere obeto izango da Jaiegun askotan isiltxurik gitxitxu biar orrek egitia, Jaiegun gitxitan denpora luziak, edo ordu askuak baño. Baña egingo dabe Ugazabak pekatu ainbeste denpora euren otsegiñai ez emonaz.

        I: Zelan egin darue pekatu Ikazkiñak Jaiegunetan biar egiñaz?

        E: Egiten dabe Jaiegun katigatubetan ikastogijai su emonaz, ikastogiak kargaubaz, egur ebaten jardunaz; baña ez, suba emonda daguana zaintubaz, eraginaz, ta galdu eztedin biar biar dirianak egiñaz. Beste onenbeste esan biar da karobien gañian.

        I: Pekatu izango ete da galebatia Jaiegun debekaubetan?

        E: Ez, baldin galtzeko peligru andi, ta ezagutuba badago, nola jazo leitian noz, edonoz eguraldi gogor, edo deunga batzubetan. Alanbere, eskatu lizenzia Erriko Kura Jaunari, esanaz zinzoro, zelan dan gauzia. Baña geienian ezta orrelako peligrurik egoten, Nekezale konzienzia garbikuak autortuten daben legez, ta eztago oneek lako teolugurik gauzaren batzubetan. Barriz gaztaña batzeian ezta askok gura leuken peligrurik.

        I: Zein da Jaieguneko lanik deungeena?

        E: Da pekatuba, ta pekatura daiekezan edozein ibillera, ta bide. Bada San Agustinek dinuanaz: baldin gure Jangoikuak galerazo, edo debekau bazituban biar, edo neke eurenez onak zirianak, berari egun Santubak opetsi, edo konsagrau gengiozan, zeinbat geiago eragotziko ditu gaistakeria, ta gauza deungak?

        I: Zer esango da, Meza isil, edo errezau bat enzun da, egunik geiena igaro daruenak gaiti alperrerian, jokuan, taberna, edo edalekubetan, ta beste ibillera zoruetan?

        E: Esan leite ardura baga, eztaukela onelakuak Kristinauben azuzkerik (sic) izenian baño; ta Jainkuaren begietan eztiriala ondo gordeten egun santubak.

        I: Nortzuk dira onetan utsegin daruenak?

        E: Dira Metza (sic) Nagusietatik iges egiten dabenak, ta biar bada euren Arzain, edo Kuren Sermoiak ez enzutiarren. Onelakuak eztira Jesu Kristoren ardiak: bada igesi dabiltz bere txistik, ta deietati, ta da galduko dirianen señalia.

        I: Zeintzuk dira Jai arinak?

        E: Dira, Meza enzunda, biarrian igaro daikeguzanak: ta Meza enzun ezin dabenak, egin leike biarra pekatubaga, ta bardin goisian Meza enzun baño lenago. Eleisa Ama Santiak eukitu errazoe asko, jai katigatuta egozanak librau, edo askatuteko: ta egiten dabe txito deungaro, esan darue nekezale askok, ori egin zanetik ona gari, ta arto gitxiago arto oi dala. Ikusteban Aita Santu Erromakuak inoz baño pekatu geiago egiten ziriala jaiegunetan, edo Jainkuaren egunetan; ta obagotzat euki eban, egun santuren batzubetan biar egitia, leku, ta pekatu bidetan ibiltia baño.

        I: Zer jazoko jake Jaiegun katigatubetan biar egin daruenai?

        E: Ara zer dinuen gañian, Parisko Konzilio, edo Batzar Santuko obispo guztiak. Gure arteko askok geure begiakaz ikusi ditugu, ta beste askok enzunaz dakiguz, Jaiegunetan biarrian egozan Kristinaubak onastarriakaz illak izan diriala, beste batzubei besuak igartuta geratu jakezala, ta ez gitxi zerutik jatsiriko su bizi batek kiskildu, ta auts eginda itxi ditubala. Jainko ziurrak adierazo dau sarri, zeinbat aserratu daruen, Jaiegunak ez santututiak. Zetan siniserazoko dogu, gariala Kristinaubak? Gauza negargarria! Itxaroten dagoz asko, deungaro egiteko egun Santuben, ta Jaiegunei. Biar egunetan bizi dira edolabere ainbestian. Betor Domekia, ta orduban dira edate geiegiak, danza zantarrak, bazterretako joko, ta batzar diabruzkuak. Gomuta gaitezan, zer zirautsen Jangoikuak Israelgo Semeai. Odit anima mea Sabbata vestra. Zuben inzenso, erregu, ta belauniko jartiak ezin ikusi ditut: zerren nastuten dituzu deungaro eginakaz.

        I: Zer egin biar da bada egun Santu onetan?

        E: Al dagienak Meza Nagusi, Bispera, ta Errosariora juan; gaisuak ikusi, ta onei lagundu; komulgau euren Konfesoriai baderitxe; irakurri liburu onak; batu lagun garbiakaz; ta soluak ikusiaz alabau euren Jangoikua.

 

aurrekoa hurrengoa