www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lenengo Ikasbidia

 

Jangoikuaren grazia

 

        I: Zeintzuk dira Kristinautasuneko gauza, ta agindubak, ondo egiteko bitartekuak?

        E: Dira iru: Jainkuaren grazia, Sakramentubak, ta Eskaria, edo Orazinoia.

        I: Zer da Jainkuaren grazia?

        E: Da geurez gainetiko doe bat, jatorkuna Jainko on ta errukiorragandik, ta Jesu Kristoren irabaziz, geure betiko osasuna jaderetsi, edo alkanzetako.

        I: Zegaitik dinozu grazia dala geurez gainetiko doe. bat?

        E: Zerren emon ezin leikegun Jainkuak berak baño bestek.

        I: Zeinek irabazi euskun ainbeste balio daben doe au?

        E: Jesu Kristo geure Jaunak bere eriotziaren bitartez.

        I: Beraz eztogu Jesu Kristoren aldetik ezpada graziarik artzen?

        E: Ez: eztau salbazinoeko bitartekorik Jainkuak emoten bere Semiaren meritu, edo irabazimentuz baño.

        I: Zeinbat grazia mueta dira?

        E: Bi, batari deritxo grazia iraunkorra, edo santututen gaitubana, ta bestiari grazia igarokorra, edo juan etorrian dabillena.

        I: Zer da grazia iraunkorra, edo ariman geretan dana?

        E: Da geurez gainetiko doe bat, zeinek egiten gaituban Jainkuaren adiskide, Seme, ta Zeruko Jaubegai, edo herederu.

        I: Zeintzuk dira grazia onen ondoringuak?

        E: Ondo (sic), edo santututen gaitu; geratuten gara Zerurako eskubide osuaz; ta egiten gaitu Jainkuaren ume aukeraz.

        I: Zegaitik deituten jako iraunkorra, edo abituala?

        E: Zerren geretan dan gure ariman ezertan ez diardugunian bere; eta alan grazia au dago sein batiatubetan, ta lotan dagozan Kristinau on ta nagustubetan.

        I: Galdu daikegu grazia au?

        E: Bai; ta galtzen da edozein pekatu mortalegaz.

        I: Eta topau daikegu barriro bein galdu ezkero?

        E: Bai, topetan da konfesinoe egiazko baten iturrian.

        I: Zelan azi, ta geituko dogu graziau geure ariman?

        E: Sakramentu Santubak sarri, ta ondo prestaurik artubaz; Jainkuaren amodiozko aktuak askotan egiñaz; ta gauza onetan jardunaz.

        I: Zer da grazia igarokorra, edo juan etorrian debillena?

        E: Da Jainkuak emoten deuskun barruko laguntasuna, gauza onetan jarduteko, ta iges egiteko deunga, ta okerbide guztietatik.

        I: Zetako da grazia mueta au?

        E: Argituteko gure adimentuba, ezagutu daigun pekatubaren ezaintasuna, asmo, ta gogorazinoe onak arerasoteko; ta biotzeko keza, ta ikualdi batzuben bitartez jarraituteko Jainkuaren bidiari, itxirik pekatukua.

        I: Zegaitik deituten da igarokorra, edo aktuala?

        E: Zerren dan iraupen gitxiko igiera, edo mobimentu bat zeinen bitartez Jainkuak iratzartuten gaitu on egitera.

        I: Adierazo egizu argiruago.

        E: Baldin emoten badeust niri orain limosna egiteko gogorazinoia, orise da grazia igarokorra, edo esan daruen legez, aktuala.

        I: Ukatuten deutse Jainkuak Pekatariai onelako grazia ta laguntasuna?

        E: Ez: zerren berez danez, gura dau guztien salbazinoia, ta galtzen bagara, izango da geure erruz, ta aukeraz.

        I: Zeinbat modukua da grazia igarokor au?

        E: Bitakua; bata da sendua, indartsuba, edo eragillia; bestia argala, ta adore gitxiagokua.

        I: Zer da grazia sendo, ta indartsuba?

        E: Da grazia bat, zeinegaz egiten dogun berak esketan ebana. Onelakuak izan zirian San Pedrori Jesu Kristok egi eutsan begirakunia, San Pabloren zaldi jaustia, ta beste askoren biurrerako gogorazinoiak.

        I: Zer da grazia argala, edo adore gitxiagokua?

        E: Da grazia bat, zein artu arren, eztan egiten berak esketan ebana. Onelakuak ziran Judasen, ta Judeguben graziak.

        I: Zelan jazoten da gure irudiko grazia mueta bategaz, batzuk biurtutia Iainkuaren bidera, ta bestiak ez nola dan sermoe bat enzunda, liburu bat irakurrita, edo eriotzaren bat ikusita?

        E: Eztira gure adimentu laburrerakuak Jainkuaren jakituria aberatseko juizio adoragarri onek; eta alan bakarrik dakiguan da, eztala iñor galduko, bere guraz ezpada, salbauko dala benetan nai dabena, ta eztabela Jainkuak ukatuko orretako laguntasunik.

        I: Zer da graziari lagundutia?

        E: Da bere eskari, ta mobimentubai jarraitutia: nola dan, sermoetara juan, konfesau, ta penitenzia egitia.

        I: Jarki gaitekez Jainkuaren graziaren kontra?

        E: Bai: Fediak, ta geure egunoroko esperienziak darakusku geregi (sic) jarkiten gatxakozala, ta urristetan (sic) dogula, ez eginaz bere bitartez, Jainkuak esketen euskuna. Ala sarri billatuten ditu Pekatariak, ta egiten deutsez amodiozko txistu, ta dei asko; baña ez enzuna egiten dabe onek.

        I: Zeintzuk dira agiriko, edo kanpoko graziak?

        E: Dira mirariak, Sermoiak, Jarraigarri, edo ejenplu onak, naigabe, ta gaisotaunak; ondasunak galtzeia, ta beste orrelako asko.

        I: Zer atera biar dogu Ikasbide onetatik?

        E: Sakramentubetara sarri, ta ondo prestaurik juateko asmua. Edozein gauza on egiten dogunian ezagutu Jainkuaren graziari zor deutsagula, geurez errukarri, ta argalak gariala, ta bere mesede, ta doiak koroetuko ditubala Jaunak, gure egitiak koroetuko dituban orduban.

        Jainkuak zerbait egin daigula adierazoten deuskunian, egin laster, edo luza bide baga, ta bildur izan enzuterik, emoten ezpadeutsagu.

        Eskatu Jainkuari gogo biziaz, ta sarriro emon daiguzala grazia sendo, ta indartsubak, edo zeintzubekaz dakusan, baliauko gariala.

 

aurrekoa hurrengoa