www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpigarren Ikasbidia

 

Mezako Sakrifizio Santuba

 

        I: Etzan Jesu Kristo gure Jauna Altarako Mai Santuban geratu gure janari izateko baño?

        E: Bai, an dago oraindino bere Aita Jangoikuari Sakrifiziuan opaegin, edo eskinia izateko biktima bat legez Sazerdotiaren bitartez.

        I: Nun opaegiten jako Jesu Kristo gure Jauna Aitari orretara?

        E: Gure Eleisetako altara gainetan Meza Santuba esatian.

        I: Zer da Mezia?

        E: Da Jesu Kristoren gorputz, ta odolaren Sakrifizio odol jauste bagako bat, Sazerdotiak Jainkuari eskini, edo opa deutsana, ogiardauaren irudien azpian.

        I: Zetako itxi euskun Jesu Kristok Sakrifizio ori?

        E: Sakrifizio agiriko bat bere Eleisan largateko mundubaren azken, edo amairaino.

        2. Berak kurutze gainian eskini eban sakrifiziua gure artian jarraituteko.

        3. Sakrifizio onegaz guri emon, edo egozteko kurutzeko Sakrifiziuaren indarra, ta irabazimentubak.

        I: Jesu Kristo (sic) kurutze gainian ofreziu, edo opa izan dau sakrifizio bat?

        E: Bai, kurutzeko eriotziaz eskini jakon gugaitik bere Aita Jainkuari.

        I: Zer egiten dau Meza Santuban?

        E: Jarraituten dau kurutzeko Sakrifiziua bera; ta eztago beste diferenziarik, ezpada eskini moduban: esan gura dau, Jesu Kristo kurutzian eskini, edo ofreziu jakola odola botiaz, ta Meza Santuban odol botate baga Sazerdotiaren bitartez.

        I: Zelan enzun biar da Meza Santuba?

        E: Debozinoe txito andiaz, jarraituten ditugula Eleisiaren asmo, edo intenzinoiak.

        I: Zeintzuk dira orrek?

        E: Da Jainkuari biurretia zor jakozan adorazinoiak, ta eskumunak. Eregau, ta baketutia gure kontra euki leian aserria, ta geure utseginen parkazinoia erestia. Eskatu Jainkuari biar ditugun mesede, ta graziak, esker andiak emonaz len artu ditugunak gaiti.

        I: Zelan ondo enzungo da Meza Santuba?

        E: Goguan ondo erabilliz Jesu Kristoren eriotza, ta pasinoia; Jaun au gomutaubaz Kalbario gainian balego legez, ta samurturik biotza gogoratubaz, zer, ta zeinbat igaro zituban gure amodioz.

        I: Zeini eskiniten jako Mezako Sakrifiziua?

        E: Jainkuari berari bakarrik.

        I: Ez jake eskini, edo ofrezietan Ama Birjiniari, ta beste Santubei?

        E: Ez: bakarrik egiten da gomuta bat Santubak gaiti, emoteko Jainkuari eskerrak, onei egi eutsezan mesedekaz, ta euren bitartetasuna gure eskabide, ta erregubaz batzeko.

        I: Norentzat eskini daikegu Sakrifizio Santu au?

        E: Mundu onetan bizi diran Kristinauben ontzerako, ta Purgatoriuan dagozanai lagunduteko.

        I: Jakin gura gendukez Mezako Zeremonien adibidiak, edo zer adierazoten daben.

        E: Ara emen. Sazerdotia prestau, ta soñoko Santubak jazteko Sakristian sartzeiak esan gura dau, zelan Jesu Kristo Ama Birjiniaren Sabel garbian sartu zan, ta gure aragizko soñokua janzi eban, ta bere Sakrifiziua Aita Eternuari eskiniteko prestau zan.

        Amituba da burutik bera Sazerdotiak artu daruan estalki zuri bat; ta esan gura dau, zelan areriuak Jesu Kristori siñu egiteko, ta belarondokuak emoteko, arpegia estali eutsen.

        Alba da buruti berako soñoko zuria, ta esan gura dau, zelan Kristo zuriz janzirik Erodesek burlaz Pilatosi bialdu eutsan. Zinguluba edo gerriko lokarriak, zelan soka gogorrakaz lotu eben.

        Manipulu esker besokuak, zelan azotetako eskubak lotu eutsezan. Eskerrian artzen da Jesusen amodiua gugaiti azotak artzeian, ta guk zor deutsagun amodiua erakusteko.

        Estolia lepotik kurutzeturik artu darua, adierazoteko Jesus irugarren [aldian], kurutzia artzeko soka gogorrakaz lepotik lotu ebela.

        Kasulla guztien gainian artzen danak esan gura dau, zelan burla, edo siñu egiteko granazko soiñokua janzi eutsen; edo kurutzian josteko, zelan tunika joskura bagia kendu eutsen.

 

aurrekoa hurrengoa