www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lenengo Ikasbidia

 

        I: Zein da Jangoikua?

        E: Da esan, edo asmau al daitekian Izaterik andiena, ta miragarriea. Jaun bat txito ona, gauza guztien Jaubia, Jakintsuba, zuzena, ta guztien asaieria, ta azkena.

        I: Zegaitik esaten da Jangoikua dela Espirituba?

        E: Zerren eztaukan gorputzik, ez itxurarik, ta gure gorputzeko zenzunakaz ikusi, ta ezagutu ezin daikegulako.

        I: Zegaitik esaten da, dala osua edo perfektua?

        E: Zerren beregan daukazan edergarri, edo perfekzinoe guztiak, ta oneek mugarririk, ta neurririk eztaben.

        I: Zeintzuk dira perfekzinoerik enzunenak?

        E: Dira inoren aginduko ez izatea, edo Agintaritzia, Ontasuna, Arteztasuna, Errukitasuna, Probidenzia, Anditasuna, ta Bitiraune (sic) edo Eternidadea.

        I: Zer adietan dotzu (sic) Agintaritziaz?

        E: Adietan dot, daukala Jangoikuak ainbeste Nagusitasun, edo Jaubetasun, zein da ezin jarri leitian inoren aginpe, edo biarrian.

        I: Zer esan gura dau bere Ontasunak?

        E: Esan gura dau, dala txito ongillia, edo inori onegiten baño eztakiana, ta ontasun guztien iturria.

        I: Zer esan gura dau bere ziurtasunak, edo Justiziak?

        E: Esan gura dau, bakotxari ziatz, ta artez emongo deutsala bere egiten ereduban, onai Zeruko gloria, ta deungai betiko nekaldi, edo tormentubak.

        I: Zetan erakusten dau bere Errukitasuna?

        E: Gizon guztiak salbau gura izatian, berez danez deituten ditubala Pekatariak penitenziako bidera, ta arturik bere adiskidetasunian, biotz osuaz beragana biurtuten dirianak.

        I: Zer adietan dozu bere Probidenziaz?

        E: Jainkuak kontu, ta arreta daukala Kriatura guztiak jaon, edo gordetiaz; jakin, ta dakusazala igaroten dirianak, ta eztala orri bat igitu, edo ezer jazoten bere borondate baga.

        I: Zetan agiri da bere anditasuna?

        E: Jakitian berak betetan ditubala Zeru lurrak, ta aurkietan dala edozein arkuntza, leku, ta gauzatan.

        I: Bada zelan eztakusku gere (sic) aurrian badaukagu?

        E: Zerren dan Espiritu uts bat, edo gorputz itxurarik eztaukana.

        I: Baña berak ikusten ete gaitu?

        E: Bai, ta txito arguro: bada berak dakuzaz gauza guztiak, ta dazauz gere barruko gogo, asmo, ta pensamenturik arinenak, ta ezkutubenak,

        I: Zegaitik dinozu Jangoikua dala Betiraunekua, edo Eternua?

        E: Zerren eztan gundano izan, Jainkua bagako ordurik: edo obeto esateko: Zerren eztaben asierarik, ta ez amairik.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Gomatau sarri Jaingoiko bakar baino eztala, ta ezteutsagula beste gauzari gere biotza opa biar.

        2. Jarri gogotik bere aginpian, edo serbiziuan, ta Maite izan beste gauza guztiak baño geiago.

        3. Bildur geiago euki bere aurrian gauza deunga bat egiten, gizon guztienian baño.

        4. Izan nolabere bait bere irudikua on izanaz, ta mundu guztiari onegiñaz.

 

aurrekoa hurrengoa