Bigarren ikasbidia
I: Zeinbat Jangoiko dira?
E: Bat bakarrik, ta ezin inalabere izan leitez Jangoiko asko.
I: Eta zeinbat Persona dira Jainkotasun bakar orretan?
E: Iru, Aita, Semia, ta Espiritu Santuba.
I: Zelan eztira bada iru Persona oneek Jangoiko bakar bat baño?
E: Zerren bakarrik dabeen Jangoikotasun, ta izate bat.
I: Nogandik dakar bere izatia Aita Eternuak, edo Betikuak?
E: Inogandik bere ez.
I: Eta Semiak?
E: Aitaganik.
I: Eta Espiritu Santubak?
E: Aita, ta Semiaganik.
I: Eta badago iru Personen artian bata baño bestia zarragorik, indartsubagorik, edo andiagorik?
E: Ez; irurak dira bardiñak gauza guzti onetan, eztabelako izate bat baño.
I: Zelan inzentetan da Misterio, edo ezkutapen miragarrizko au?
E: Trinidade, edo Irutasun txito Santuba.
I: Zer da Trinidade txito Santuba?
E: Da Jangoiko bakar bat iru Personetan, zeintzuk dirian Aita, Semia, ta Espiritu Santuba.
I: Zelan egiten da onen gañeko egikai, edo akto bat?
E: Neure Jangoikua, sinisetan dot sendo, zu zariala Jangoiko bakar bat iru Personetan, zeintzuk dirian Aita, Semia, ta Espiritu Santuba.
I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?
E: Adorau biotz osuaz iru Personak, eskini geure egite on guztiak, ta eskerrak emon erakutsi deuskulako Misterio au.
|