www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Laugarren Ikasbidia

 

Jainkuaren laugarren agindu edo Mandamentuba

 

        I: Zein da laugarren Mandamentuba?

        E: Geure gurasuai biar dan lotsia ekartia, edo onretia.

        I. Zer aginduten jaku Mandamentu onetan?

        E: Geure gurasoai lotsia gordetia, maite, edo laztan izatia; euren esan, ta agindu, deungak eztirianak, egitia; ta euren premia; edo biar ordubetan lagundutia.

        I: Zeintzuk utsegin darue Gurasuai lotsia ez gordiaz?

        E: Dira euren gurasuak oneregi (sic), edo desprezietan dituben Seme-Alaba lotsabagakuak, siñu, ta koko egin daruakenak, ta euren utseginak salatu, ta agertuten dabiltzanak.

        I: Zer pekatu da Guraso bati erremuskada egitia?

        E: Izango da pekatu mortala, egiten bajako erremuskada astun, ta asko estutu daikiana. Baña egiten bajako gitxitan, ta gogortasun baga, ezta pekatu mortala izango. Alanbere beti da soberbiaren azuzki, ta señalia.

        I: Zer juzgu egingo da Konfesoren oñetan onetara akusau oi dirianak gaiti. Jauna, abrigu txar bat egin deutsat gurasuari; eranzun deutsat, ta begirakune illuna eginda mormosietan aldegin neban bere aurretik?

        E: Egin biar dan juzguba da, egin daruela pekatu mortal, baldin igarten badabe, irme, edo asko estutuko diriala gurasuak: baña abrigu, eranzute ta mustur astinketak arinak, otzak, edo gogortasun bagaak badira, eztira pekatu benialeti igongo.

        I: Zer egin biar dabe Umiak Gurasuen zernai, diadar, ta agirakaz (sic) danzubezanian?

        E: Badazaube erruba daukela, gauzaren baten utsegin dabelako, buruba beratu, ta autortu edolabere euren artian, ondo irabazirik daukela zemaia, agirakia ta zurria. Eta errurik euki ez arren, esan umiltasunaz: Aita, edo Ama onetara, edo bestera izan zan gauzia, ez neukan errurik; ta badirautse orregaitiño diadarrari, eruan Jainkuaren izenian, ta pekatuben orderako jazoten jakena, ta asko irabaziko dabe onetara.

        I: Zeintzuk utsegin darue gurasuak ez laztan izanaz?

        E: Dira, euren gurasuak iguindu, edo gorretan ditubenak, eurakaz bizitzarik egin gura eztabenak, edo bizitza gaisto emon daruakenak.

        I: Nortzuk utsegin darue euren gurasuei obediu ezaz?

        E: Dira gurasuen agindubak egin gura ez, edo gogo gaistuaz, ta urrumuskadaka egiten ditubenak.

        I: Beraz txito deungaro egin darue euren gurasuen borondate bagako ezkontzak egiten ditubenak?

        E: Geienetan bai: zerren eztaruake, ondo begiratu etorkizunai, ta etxeko gauza guztiai, ezpada euren gurari txar, ta bidebagiai, zeintzuk daukezan itxuturik. Obeto dakie gurasuak, zein dan onena beretzat, ta etxerako. Alanbere bere arteko iguin, edo atzerapenen bat baleutsa gurasuak gura leuken ezkongeiari, eztabe umiak pekaturik egingo, onetan atsegin emon ezaz; bada borondatezko ezkontzetan bere badago zer egin. Onena, itandu Konfesore bati.

        I: Noz egiten dabe pekatu mortal obediu ezaz?

        E: Gurasuak agindurik ondo dan gauzaren bat etxerako, edo arimarako, egin gura eztabenak: onelakuak dira belu, edo berandu etxera duazanak, lagun deungakaz batu oi dirianak, sarritu (sic) agindu arren batu eztitezala, langintza, biar modu, edo ofizioren bat ikasi gura eztabenak.

        I: Eta gurasuak aginduten badabe zerbait Jainkuaren borondatiaren kontra, ete dauke Umiak egiteko obligazinoerik?

        E: Ez; zerren zerubetan daukagun Aita geuriaren borondatia lenago da gordetia, lurrekuena baño. Eta alan ezteutsa, ume batek obediu biar gurasuari aginduten badeutsa Jaiegun katigatubetan biar egiteko, urliaren basotik egurrak ostuteko, ibillera txarretara juateko, ta onelango beste edozein gauza.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren Jesu Kristok dinuan, alako Gurasuak moduren baten gorrotau biar diriala: bada gorputzeko izatian lagundu beeben bere, kendu gura leuke arimakua, pekatu eragiñaz. A Guraso gogor zori deungan jaio zinianak!

        I: Eta badauke gurasuak eskubiderik euren Seme-Alaben estadubaren gañian?

        E: Ez, eta gura ezpadabe, ezin agindu leikio gurasuak ezkondu dedilla; ezta eragotzi bere Fraile, Abade, edo Monja izan gura badabe itxi egin daiela onduen euren arimarako jagokena.

        I: Zeintzuk dira utsegin daruenak gurasoai ez lagundubaz?

        E: Dira, gurasuak isten ditubenak euren premia, biar ordu, eukiez, ta zartzan; gaisorik dakusezanian aleginaz lagunduten ezteutsenak, atan arimako, nolan gorputzeko biar gauzetan; illonduan guztiz aztuten dirianak, ta euren erregubetan gomuta eztitubenak.

        I: Zer erakutsi biar jake euren gurasuak onrau gura eztituben ume gaistuai?

        E: Erakutsi biar jake, eurak bere noz edo noz neurri agaz beragaz neurtubak izango diriala ta eztabela zer uste izan zartza onik.

        2. Jainkuak ebagi, edo laburtuko deutsela euren bizitzako arilla, edo eztitubela egun luze, ta gozatsubak ikusiko lurgañian.

        Jainkuaren aserre, ta madarikazinoiak euren gañera dakarrezala, ta berari emontzat legez artu daruazala, guraso zar gaisuei emoten jakezan esturasun, ta naigabiak.

        I: Zer merezi dau, gurasuari eskuba jasoten deutsanak?

        E: Bere beriala bizitzia kentzeia, antxinako Legian Jainkuak aginduteban legez.

        I: Zer besterik aginduteban?

        E: Salatu eizala euren Umiak agintarien aurrera, ta esan egiela: Jauna, lotsa gaistoko Seme bat daukagu: ezin beragaz bururik egin dogu, eztau gure agindurik egin gura; denporia juako jan edanetan, ta andrakumekaz.

        I: Zer aginduteben Agintariak salazinoe oneek enzunda?

        E: Agindutebena zan, erriko guztien artian ill egiela arrika, gatx andi bat legez kentzeko lurraren gañeti.

        I: Eta zeintzuk gana zuzenduten da oraindino laugarren Mandamentuba?

        E: Gurasuak eurak gana, zeintzuk dauken geienetan erruba, Umiak ain deungaak urtetiaz.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren emon ez daruaken Jainkuaren bildurreko aziera bat.

        I: Zeintzuk egiten dabe pekatu onetan?

        E: Arako guraso gogor euren umiai dotrina santuba erakusten ezteutsenak, amabigarren urtian konfesau, ta komulgau ezin diriala.

        2. Deungaro eginda zematu, ta biar orduban zigorra eztarabillenak.

        3. Gura daben guztiaz urtetan itxiten deutsenak.

        4. Ejenplu, edo jarraigarri txarra emon daruakenak.

        I: Zeintzuk dira oneek?

        E: Dira umiak dakusezala orditurik jarten dirianak lera gogor, atralaka, diadarka, iskibidu ta erroiduban dabiltzanak; edo umiak danzubezala maldizinoe, biraotzar asko, ta berba loi, edo berdiak esan daruezanak.

        I: Zer izen merezi dabe onelango Guraso gaiztuak?

        E: Eurai egozteko txikinak dira Lupu, ta Otso amurratuben izenak. Jesu Kristok zinuan, umeren bati ejenplu deungia emoteban edozeñegaiti, merezi dabela errotarritzar bat samatik lotuta itxas barrura botatia. Zer esango eban aitatu izan balitu esan ditugun gisako guraso gaistuak?

        I: Zeinbat pekatu egin daruez gurasuak euren umeen aziera deungia gaiti?

        E: Asko, baña enzunenak dira, ez pausubak gordetiaz, edo nundik nora dabiltzan, ta ze lagunakaz batu oi dirian ez kontu eukiaz, ta biar dirian neurriak ori eragozteko ez artubaz. Euren oian eratzuaz ito ditezen peligruaz ta deungago dana, sei, ta zazpigarren urtian bere, milla gaistakeria irakasteko bidian ifinten ditubela. Bardin Neba arrebatxubak alkarregaz, emoten dabela atxakiatzat, eztaukela oerik, nun eratzo alde baneetan.

        I: Igaroko ete dira atxakia oneek Jainkuaren aurrian?

        E: Ez: zerren lenago da arimia gorputza baño. Zeinek artuko eztitu oraingo neke batzuk eternide (sic) edo betiraune guztian ez igarotiarren askoz andiaguak? Konfesoriak dazaube ondo zer igaroten (sic) dan onen gañian. Baña noren lepora loko dabe umiak ikusiaz ikasi, ta egiten dituben txarkeriak? O zeinbat kalte datozan oe nastu, ta alkarren ondokuetati!

        I: Eta zer pekatu izango da señen sorreria eragotzia (sic) edo sen sortubai jaiotzia galerazotia, ta onegaz bautismua?

        E: Au da Zerura diadarren daguan pekatu eskerga bat. Arima gaiso Zerura biarrian Linbora juan zana, egongo da bengai eske onelako madarikatuben kontra: zerren galerazo jakeen Jainkua ikustia. Onez osterunzian geratuten dira eskomulgauta (sic) eurak, ta orretako laguntasunen bat emoten deutsen guztiak.

        I: Zer egin biar dabe gurasuak umiak ganuntz?

        E: Azi txikinetati Jainkuaren bildurrian, erakutsiaz, zeñ ona da (sic), zer sariak daukazan gordeta bera amau, ta serbietan dabenentzat, ta zer kastiguba Infernuban deungentzat.

        2. Erakutsi zelan egin biar dituben txito sarri akto fede, esperanza ta amodiozkuak, ta oneek egin leitekezala txito erraz biotzetik, ta kontuz esaten badira. Kredua, ta neure Jesu Kristo Jauna, ta oera orduban, ta goisetik jagitian esan eragin.

        3. Erakutsi zeinbat kalte dakarzan arimara pekatubak, ta esan nosbait euren aurrian San Luis Franziako Erregiaren Amak Seme Santu oni txikina zan artian esa eruakona: Neure Seme laztana naiago zendukedaz ementxe anda baten illik ikusi, pekatu mortal bat inoz egin dozula enzun baño. Alakuak urteban Semiak, zeinek ezin aztu izan zituban bizitza guztian bere Ama onaren berba Santubak. Ez esan pekatu mortala dala eztana. Orregaitik Ume askok daukez pekatu anditzat Barrabasa, Diabruba, Demoniua, ta Añenari dei egitiak, eurenez ez izanik pekatu benialak baño, ta gero egin darue pekatu mortal uste txarraz. Erakutsi zelan konfesau biar dan, ta zein garbiro egon komuninoe Santuban Jesu Kristo artu gura dabeenak.

 

aurrekoa hurrengoa