www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Seigarren Ikasbidia

 

Iru Komuninoe mueta, edo suerte

 

        I: Zeinbat Komuninoe mueta dira?

        E: Dira iru: deungia, epela ta ona.

        I: Zer da Komuninoe deungia?

        E: Da pekatu mortalian egina.

        I: Deungaro egiten dabe pekatu mortalian komulgetan diranak?

        E: Da asmau, ta egin al daitian pekatu andienetatik bat.

        I: Bildur andia euki biar deutsagu sakrilejiozko pekatu oni?

        E: Bai, orrentzat bildurrago izan biar gara, gogoratu al daikeguzan gaistakeria guztientzat baño.

        I: Zegaitik izan biar deutsagu ainbeste ikara, ta bildur?

        E: Zerren egiten jakon Jesu Kristori injuria gogor, ta ikaragarria bere gorputz, ta odol bedeinkatuba deungaro erabilliaz.

        I: Nun legoke obeto Jesu Kristoren gorputza, txakur, edo zapo baten eztarrian, edo pekatu mortalian komulgetan danen biotz barruban?

        E: Obeto legoke txakur, edo zapo baten eztarrian; zerren eztagoan leku ezainagorik pekatubaz loituta daguana baño.

        I: Zegaitik bildurtu biar gaitu pekatu onek geiago?

        E: Bere ondoringo negargarriak gaiti.

        I: Zein da guztien artian andiena?

        E: Andik sortu oi dan biotzeko gogortasuna, ta kondenazinoia.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren sakrilejio au egiten dabenaren biotza asko gogortuten dan jaramonik egiten ezteutsela graziaren dei, ta mobimentubai; eta gitxitan egin daruen egiazko penitenzia.

        I: Zegaitik alan?

        E: Zerren San Pablok dinuanaz, zorigaisto (sic) onek jan daruen euren galduera, edo kondenazinoia.

        I: Bada orren jazoera, edo ejenplurik?

        E: Bai, Judasen buruban, zein geratu zan komuninoe onduan dana gogorturik, ta sentimentu baga; ez eutsen enzuterik emon Jesu Kristoren amodiozko deiai, ta andik laster juan zan bere buruba urkatutera ernegazinoez inguraturik.

        I: Nortzuk dira komuninoe deunga bat egitera azartuten diranak?

        E: Lenengo konfesinoe on bat egiteko biar dan beste billakuntza, azterri, edo esamina egiten eztabenak.

        2. Bigarren, konfesinoian lotsaz, edo bildurrez pekatu mortalen bat gitxitu, edo estalduden (sic) dabenak.

        3. Irugarren, damu egiazko baga duazanak, edo artu gura eztitubenak biar dirian neurri, ta bidiak, bizitzia obatuteko.

        I: Zer da komuninoe epela?

        E: Da gitxi prestaurik, edo debozinoe baga egiten dana.

        I: Nortzuk dira geienez komuninoe epela egin daruenak?

        E: Onek dira, pekatu benialentzat iguinik, ta ikararik eztaukenak.

        2. Mundu onetako ondasun, ta bizitza onetako atseginetara itxasten dirianak.

        3. Gauza onetan jarduteko gogorik, ta arretarik artu ez daruenak.

        I: Asko bildurtu biar gaitu komuninoe epelak?

        E: Txito asko, ta iru errazoe gaiti.

        I: Zein da lenengua?

        E: Zerren komuninoe epelak naigabe andia emon daruaka Jesu Kristo geure Jaunari, nola Jaun andi bati emongo litxakion bere etxian artuko balitz otz otzik, bekoki illunaz, ta kendu baga berari arpegi emoten deutsen gauzaren batzuk.

        I: Zein da bigarrena?

        E: Zerren kalte andiak darakartz beregana epeltasuneko estadu, edo egoeran jarten danak mai santuban.

        I: Zetan dagoz kalte orrek?

        E: Zerren biotz bero, ta ondo prestaubetara ugari zabaldu daruazan Jesu Kristok milla ondasun, ta grazia, ta galtzen ditubalako geienak epelik komulgetan danak.

        I: Zein da irugarrena?

        E: Zerren askotari isten ditu ondoringo gaistuak.

        I: Zeintzuk dira?

        E: Isten dau arimia argaltasun negargarri baten, ta geratuten da adore, edo indar gitxigaz, tentazinoiak goituteko.

        2. Gitxika gitxika prestau darua komuninoe deunga, ta sakrilejiozko batera.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren pekatu txikar, edo benialentzat ardurarik eztabenak, ustetzaka legez jausi oi dira pekatu mortaletan, ta gero onetatik urteteko gogorik artzen ezta.

        I: Zer bitarteko dago komuninoe epelik ez egiteko?

        E: Iru, gure animia garbitutia penitenzia egiñaz pekatu benialak gaiti bere.

        2. Arreta geiagogaz bakartutia, ta gomutetia astiro komuninoe aurreko egunian, zer egitera goiazan.

        3. Komuninoe bakotxian geure borondatez nekagarri, edo mortifikazinoeren bat egitia.

        I: Zer da komuninoe ona?

        E: Da gauza ain santu batek esketan daben berotasun, ta debozinoe osuaz egiten doguna.

        I: Zeinbat ondasun dakaz komuninoe amodiotsu, ta onak?

        E: Geituten dau Jainkuaren grazia, ta amodiua.

        2. Kentzen deutsaz Diabrubari indarrak.

        3. Gitxituten dau deungaro (sic) leia, ta makurtasuna.

        4. Ebaten deutsaz aragiari bere egotzarrak.

        5. Argituten dau adimentuba Jainkuaren gauzak ezagututeko.

        6. Da geure salbazinoeko bairik, edo prendarik segurubena.

        I: Zetan igarriko deutsagu egiten ditugun edo ez komuninoe onak?

        E: Bost gauzatan: barristau, ta aurreratuten bagara humildade, ta Jainkuaren amodiuan.

        2. Oneregi, edo desprezietan baditugu lurreko arrotasun, ta banidadiak.

        3. Bildurtuten bagara pekatu txikarrakaz.

        4. Gogotik egiten baditugu karidadeko, ta penitenziako ekiñak, edo obrak.

        5. Gogua geitubaz bajuaku Jainkuaren gauzetarako, nola diran, bere berbak enzutia, liburu onak irakurtia, orazinoian inardutia, jente onakaz batzeia, ta komuninoe sarriagorako gurari, ta gose andia.

        I: Komuninoe on bat egiteko, zegaz baliauko gara?

        E: Iru gauzagaz: komuninoe batetik besterako bitartian jardun usadio, edo ekandu txarrak kentzen.

        2. Komuninoe bakotxian asmo barri bat artu, nola dan humiltasuneko, errukizko, edo penitenziako gauzaren bat egitia.

        3. Komuninoe egunian nekagarriren bat artu, edo itxi atsegin emon daikegun ibilkuntza, egoera, edo jateren bat.

        I: Noz daukagu obligazinoia komulgetako?

        E: Ezaguera osora eltzen garianian.

        I: Ardura andi euki biar dabe Kura Jaun ta Gurasuak umiak ondo komulgau ditezen?

        E: Txito andia: zerren bera dan zorioneko iturria, ondo egiten bada, ta zorigaistoko iturria deungaro egiten bada.

        I: Zer egin biar da ondo komulga ditezen?

        E: Prestetan asi biar dira mugonez, edo ordu onian, lau gauza eginaz.

        1. Usadio, edo oitura gaistuak itxi, ta len baño bizitza obago bat eruan. Sarri ta utsik egin baga juan, edo bialdu dotrinara. Erregubakaz Jainkuari grazia esketia, ta biotza pekatu guztietatik garbitutia penitenziako iturrian.

        I: Zeintzui itxi biar ez jake komulgetan?

        E: Dotrina eztakienai; gauza onetarako gogorik eztaukenei; usadio txarrak larga gura eztitubenai; lagun deungakaz batzen diranai; euren gurasuetarako obedienziarik artu gura eztabenai; eta ondo eztazaubenai zer duazan artzera.

        I: Nun egin biar da lenengo komuninoia?

        E: Eleisa nagusian Kura Jaunaren lakez, ta aginduz.

        I: Zer egiten dau Diabrubak ondo komulgau garianian?

        E: Topau milla asmo, artu ditugun grazia, ta ondasunak galerazoteko.

        I: Zelan iraun eragingo deutsegu grazia onei?

        E: Sarri komulgaubaz, astirik emoten ezteutsagula Diabrubari lakiuak ezarri, ta gu kastigetako.

        I: Beraz ondo da sarri komulgetia?

        E: Da txito ona, Santu guztiak esan, ta egitekaz erakutsi daben legez.

        I: Eta deungaro egiten dabe esan daruenak, obiago dala bakan, ta ondo komulgetia, sarri, ta deungaro baño?

        E: Txito deungaro: zerren errazago dan sarri egiten dan gauzia ondo egitia, bakan, edo gitxitan egiten dana baño. Baña onetan Konfesore zurrak jakingo ditu zer neurriak artu, edo zer mugarriak ifini.

        I: Zeinbat ondasun ateraten dira sarri komulgaubaz?

        E: Iru dira jakinenak: An artzen da indarra aragiaren, ta Diabrubaren gurari, edo asmuen kontra

        2. Bizitza onetako neke, ta naigaben arinbidia, edo pazienziazko igarotia.

        3. Jainkuaren grazian egoteko, ta gauza onetan azkeneraño irauteko bitarteko, edo laguntasun andi bat.

        I: Zeinbat bider komulgetan ziran lenengo Kristinaubak?

        E: Egunoro, ta orregaitik ziran alakuak: Mai Santu onetatik urten eruen Leotzarren indarrakaz edozein martirio Jesu Kristo kurutzetubaren amodioz igaroteko.

        I: Nostik ona etorri da oraingo nasaitasun, ta aldantza negargarrizko dakuskun au?

        E: Sarri komulgetiari isten asi ziranetik.

        I: Eta ezpagara diña ain sarri komulgetako?

        E: Egin San Anbrosiok dinuana, au da, bizi egunoro artzeko dina garian moduban. Au da eguniango Ogia. Alanbere biurtuten naz esatera, Konfesoriari jagokela zetaraño eldu.

 

aurrekoa hurrengoa