www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amabigarren ikasbidia

 

Zeruba

 

        I: Zer da Zeruba?

        E: Da atseren andiz, ta atsegintasunez beteriko leku zoragarri bat, nun grazian illzirianak, ta guztiz garbiturik egozanak, egongo dirian Jainkua ikusten, ta gozeetan betiraune, edo eternidade osuan.

        I: Nortzuben arimak juango dira Zeru onetara illda beriala?

        E: Pekaturik inoz egin eztabenen arimak, ta pekatu egin dabenenak, baldin eranzun badeutse osoro pekatu guztien zorrak gaiti Jainkuaren Justiziari, negar, egite on, induljenzia, edo penitenzia pekatuben eredukuaz.

        I: Zer egin darue Santubak Zeruban?

        E: Dagoz gozaldi zoragarri baten, ta zoriontasun osuan.

        I: Zer da gozaldi, edo zoriontasun au?

        E: Da Jangoikua arpegiz arpegi ikustia bere amodiuan zurtuba legez geratutia, ta naigabe baga beti egotia, bedeinkazinoiak kantetan Aingerubakaz batera.

        I: Zelakuak izango dira kanta oneek?

        E: Bedeinkatuba izan dedilla gure Jangoiko ona, zerren ezarri eutskuzan bere miserikordia, edo errukitasuneko begiak. Bedeinkatuba izan dedilla geure Redentore maite Jesu Kristo: zerren bere odolaz erosi ginduzan, ta irabazi euskuzan ainbeste grazia, ta gloria andi au. Zuri milla esker Birjina maitagarria: zerren zure bitartetasunak atera euskun geure utsegin guztien parkazinoia.

        Santu ta Santa, Aingeru zorionekuak guztiok gara alkarren senide, ta adiskide.

        I: Beraz andia da Santuben gloria au?

        E: Ain da andia, zein da ez begiz ikusi, ez belarriz enzun, ta ez gizonaren adimentuban sartu leitez, dino San Pablok, Jangoikuak bere serbitzari, ta adiskidentzat prestaurik daukazan atsegin, ta ondasunak.

        I: Zegaiti eztuaz Santuben gorputzak illda laster, arimak legez, Jangoikuaren arpegia ikustera?

        E: Zerren ezagutu eragin gura deuskun Jainkuak, zelan garian illkorrak gorputzez, ta ez arimaz: edo zerren Adanen pekatuba zala bitarte, madarikatu eban esanaz: lurra zara, ta lurrera biurtu biarko dozu.

        I: Noz igongo dabe Zerura onen gorputzak?

        E: Juizioko eguna amaituta beriala, euren arimakaz ostera batu ditezanian.

        I: Zetako sartuko dira orduban santuben gorputzak atsegin leku onetan?

        E: Euren arimakaz lagun izateko glorian, len penitenzia, nekagarri, naigabe, ta egite onetan lagun izan zirian legez.

        I: Zegaz aziko dira euren gorputzak?

        E: Eztabe jakiren biar, ta premiarik eukiko: zerren amaitu iakezan lurreko azi biar, gatx, ta argaltasun guztiak.

        I: Ezagutuko dabe an alkar senide, adiskide ta ezagunak?

        E: Bai, ta ziur; eta orduban geituko da euren senidetasuna, adiskidetasuna, ta ezagueria.

        I: Eta Zerutik ikusiko ditube infernuban dagozanak?

        E: Bai, ta eztabe artuko atsakaberik euren guraso, ta adiskiderik andienak sutan erreten ikusiarren; bada artez dazaube, atan dala Jangoikuaren borondatia.

        I: Zeinbat denpora iraungo dau Zeruko egoera onek?

        E: Jainkuak dirauban artian, edo beti.

        I: Zeintzuk dira Kristinau batek euki biar dituban gurariak?

        E: Zerura juateko Jainkuaren arpegia ikustera pekatu egiteko peligru baga.

        I: Zer egin biar da orretako?

        E: Sarri goguan erabilli, San Gregoriok dinuana. Poztuten gara enzunaz, zein andia, ta zoragarria dan Zeruko atsegintasuna: baña ezin elduko gara euren gozamentura neke andi baga.

        Gorde Jainkuaren agindubak osoz, ta ez ikaratu penitenziaren izenaz.

        I: Eta zer atera biar dogu irakurte onetatik?

        E: Esan Jangoikuari noisian beñ Betor gugana zure Erreinuba; baña eginaz bere borondatia. Eta Dabid Erregiaz, Jauna aseko naz edolabere zure gloriara noian denporan.

        2. Geure gatx, ta naigabe guztietan gomutau, Zeruban gozatuko gariala guztiz, ta amaituko jakuzala nekagarri, edo pena guztiak.

        3. Ez inozbere aztu San Pabloren esanaz. Eztaukagu emen egontoki iraunkorra, ezpada gabiltz obago baten billa.

        4. Eta alan artu edozein neke, ta ukatu geure burubari gozagarri ta gurari txar guztiak gerokuak galdu eztaiguzan.

 

aurrekoa hurrengoa