www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ikasbide aurrekua

 

Nun erakusten dirian Kristaubak
jakin biar dituban gauzaren batzuk,
itaune, ta eranzunakaz

 

        I: Zer da Jesu Kristoren ikasbide, ta legia?

        E: Da gere Maisu andi onek lurrera jatsita erakutsi ebana, ta bere ordez Eleisa Ama Santiak guri darakuskuna.

        I: Egin biar andi, ta premiazkua da bere erakutsi onek ikastia?

        E: Bai, eta bestela eztago salbazinoerik.

        I: Zeintzuk erakutsi biar dabe Kristoren ikasbide edo doktrina au?

        E: Eleizako Arzain, Guraso, Ugazaba, edo etxeko Andrak.

        I: Zer dino San Pablok onetan ardurarik artu ez daruen etxeko Nagusi, edo Burubak gaitik?

        E: Dino diriala Fedebagiak baño bere deungaguak, ta sinistze guztia galdu dabela

        I: Zer gautzatzuk erakutsi biar jakez umiai?

        E: Kristinaubak bere adimendu, edo ezaguerara eldu ezkero, jakin biar ditubanak.

        I: Zeintzuk, ta zeinbat dira orrek?

        E: Lau: lenengua jakitea, zer sinistu: bigarrena jakitia zer ezkatu: irugarren jakitia zer egin: laugarrena jakitia zer artu.

        I: Eta zelan erakutsiko jake zer sinistuko daben?

        E: Ikasi eragiñaz Kredua, edo Fedeko artikulubak.

        I: Zelan erakutsiko jake zer ezkatu?

        E: Ikasi eragiñaz Aita guria, Abe Maria ta Eleisako beste eskabideak.

        I: Zelan erakutsiko jake zer egin biar daben?

        E: Ikasi eragiñaz Jainkuaren, ta Eleisiaren agindu edo Mandamentubak, ta errukizko jardunak.

        I: Zelan jakingo dabe zer artu?

        E: Ikasi eragiñaz zazpi Sakramentubak.

        Ara guztiak bein banaan.

 

Aita guria

        Aita geuria, Zerubetan zagozana, santifika bidi zure izena. Betor gugana zure Reinuba.

        Egin bedi zure borondatia, nolan Zeruban, alan lurrian. Egun iguzu eguniango gure ogia.

        Parkatu iguzuz geure zorrak, guk geure zordunai parketan deutsegun legez.

        Ez itxi jausten tentazinoian.

        Baña bai librau gatxerik. Amen.

 

Abe Maria

        Abe Maria graziaz betia, Jauna da zugaz.

        Bedeinkatia zara zu Andra guztien artean; ta bedeinkatuba da zure sabeleko Frutuba Jesus.

        Santa Maria Jainkuaren Ama, erregutu eizu gu bekatariok gaitik, orain, ta geure eriotzako orduban. Amen.

 

Sinisbidia, edo Kredua

        Sinisetan dot guztia leian Aita Jangoikoagan Zerubaren, ta lurraren Egillia.

        Eta aren Seme bakar Jesu Kristo geure Jaunagan,

        Zein sortu zan Ezpiritu Santubaren birtutez, ta graziaz: jaio zan Andra Maria birjiniagandik.

        Padeziu eban Ponzio Pilatos Agintari zala: izan zan Kurutzian josia, ill da lurpetuba.

        Jatsi zan Infernubetara: arik irugarren egunean biztu zan illen artetik.

        Igo eban Zerubetara: an dago jarririk Aita Jangoiko guztia daianaren aldeskumatatik.

        Andik etorriko da biziak, ta illak juzgetara.

        Sinisetan dot Espiritu Santubagan.

        Eleisa Ama Santa guztientzakua

        Santuben egite onetan daukagun partiltasuna.

        Pekatuben parkazinoia.

        Aragiaren bizitze barria.

        Eta beti iraungo daben bizitzia. Amen.

 

Salbia

        Jainkuak gorde zaizala Erregiña, ta erruzkiz (sic) beteriko Ama.

        Bizitza, gozotasun, ta esperanza geuria. Jainkuak gorde zaizala.

        Zuri deiez gagoz Ebaren Ume erbestetubok, Zizpuruz, eta negarrez illetazko erri onetan.

        Ea bada Andria, Bitarteko geuria.

        Geuganuntz biur egizuz zure begi errukitsu orrek. Eta erbeste au iragota, erakuskuzu Jesus,

        Zure sabeleko Frutu bedeinkatuba.

        O guztiz bigun! O errukitsuba! O Maria Birjina gozua! Erregutu eizu gugaitik, Jangoikuaren Ama Santia, izan gaitezan diña Jesu Kristoren eskinsarien.

        Amen Jesus.

 

Jainkuaren Legeko agindubak dira amar.
Lenengo irurak jatorkoz Jainkuaren honreari,
ta beste zazpirak gizonen onari.

        Lenengua, Jainkua maite izatia gauza guztien gañean.

        Bigarrena, ez juramentu alperrik egitia, bere izen santuba deungaro erabilliaz.

        Irugarrena Jaiegunak gauza santubetan iragotia.

        Laugarrena, Gurasuai lotsia ekartia.

        Bostgarrena, ez inor illtia.

        Seigarrena aragiazko (sic) pekaturik ez egitia.

        Zazpigarrena ez ezer ostutia.

        Zorzigarrena egin eztabenik inori ez ezartia, ta guzurrik ez esatia.

        Bederatzigarrena Lagunaren senarrik, edo emazterik ez gura izatia.

        Amargarrena, inoren ondasun bidebagokorik (sic) ez nai izatia.

        Amar mandamentu, edo agindu onek datoz bitara. Lenengua Jangoikua amau, ta serbietara gauza guztiez gainian. Bigarrena lagunak geure buruben ereduban.

 

Eleisa Ama santiaren agindubak dira bost.

        Lenengua Metza (sic) osua enzutia Jaiegun guztietan.

        Bigarrena konfesetia edolabere urtian bein, edo lenago eriotzako peligrurik badago, edo komulgau biar badau.

        Irugarrena komulgetia Pazkua lozatu, (sic) edo Jesu Kristo biztu zanekuetan.

        Laugarrena, barau egitia al daienak, Eleisa Ama Santiak aginduten dabenian.

        Bostgarrena Amarren Primiziak osoro, ta ziatz pagetia.

 

Fedeko Artikulubak dira amalau:
lenengo zazpirak jagokaz jangoikotasunari,
ta beste zazpirak Jesu Kristo
geure Jaunaren Gizatasun Santubari.

 

Jainkotasunari jagokazanak dira onek

        Lenengua sinistu, Jangoiko bakar guztia daian bategan.

        Bigarrena sinistu, dala Aitia.

        Irugarrena sinistu dala Semia.

        Laugarrena, sinistu, dala Espiritu Santuba.

        Bostgarrena, sinistu, dala egille, edo Kriadoria.

        Seigarrena sinistu, dala salbagillia.

        Zazpigarrena sinistu dala Gloria emolia.

 

Gizatasun Santubari jagokazanak dira onek

        Lenengua sinistu, Jesu Kristo gere Jauna Gizona danez, sortu zala Espiritu Santubaren bitartez, ta graziaz.

        Bigarrena sinistu, jaio zala Maria Birjiniaganik, geratuten zala Donzella Semia jaio baño lenago, jaiotzan, ta jaio ezkero. Irugarrena sinistu, artu ebala eriotza, ta Pasinoia gu bekatariok salbetiarren.

        Laugarrena sinistu, jatsi zala Infernubetara, bere etorreriaren zain ego zan arima zorionekoak ateratera.

        Bostgarrena sinistu, irugarren egunian biztu zala illen artetik. Seigarrena sinistu, igo ebala Zerubetara, an dauala jarririk, guztia dakian (sic) Aita Jangoikuaren aldeskumatatik.

        Zazpigarrena sinistu etorriko dala biziak, ta illak juzgetara: esan gura dau, onai emotera betiko gloria, bere agindu Santubak gorde zitubelako; ta deungai inoz amaituko eztan infernuba, zerren gorde etzituben.

 

Obra miserikordiazko, edo errukizko egitiak
dira amalau: zazpi arimeari jagokazanak,
ta beste zazpi gorputzari jatorkazanak.

 

Arimiari jagokazanak dira onek

        Lenengua, estakianari erakustia.

        Bigarrena, biarra daukanari konseju onak emotia. Irugarrena, utsegin dabena zuzendutia.

        Laugarrena, gatx egiñak parketia.

        Bostgarrena, triste daguana konsolau, edo atsegindutia. Seigarrena, besteen argaltasunak, ta emoten deuskubezan atsakabiak pazienziaz igarotia.

        Zazpigarrena, biziak, ta illak gaiti Jainkuari erregututia.

 

Gorputzari jagokazanak dira onek

        Lenengua, gaisuak ikustia.

        Bigarrena, gose danari jaten emotia.

        Irugarrena, egarri danari edaten emotia.

        Laugarrena, Kautibuak erosi, ta ateratia.

        Bostgarrena, Billosak jaztia.

        Seigarrena, erromes, ta erbestearrai hostatuba emotia.

        Zazpigarrena, illak enterrau, edo lurpetutia.

 

Akto Kontrizinoekua

        Neure Jesu Kristo Jauna, Jangoiko ta gizon egiazkoa, neure Kriadore ta Redentoria; zariana zarialako, ta maite zaitudalako gauza guztiez gainian, damu dot Jauna, damu dot biotz guztitik zu ofendiuba, asmo sendo bategaz ez geiago pekaturik egiteko, pekatuben bide guztietatik aldegiteko, neure utsegiñak konfesetako, ta pozik artzeko emoten jatan penitenzia. Opa deutsudaz, jauna, neure bizitza, egite, ta neke guztiak neure pekatuben orderako, ta esketan deutsudan legez, alan uste dot zure erruki, ta ontasun bardin bagian, parkatuko deutstazuzala zere odol beneragarri, Pasinoe, ta eriotziagaiti, ta emongo deustazula grazia, bizitzia obatuteko, ta zure aginpian irauteko eriotzaraño. Amen.

 

Konfesinoia edo Autormena

        Ni bekataria autor natxako guztia daikian Aita Jangoikuari, Andra Mari (sic) beti Birjiniari, Jandone Migel Aingerubari, Jandone Juan Bautistiari, Jandone Pedro, ta Paulori, ta Jandone guztiai; eta aen ordian zuri Aita Espiritukua. Zerren pekatu geige (sic) egin dodan gogoz, berbaz, ta egitez, neure erruz, neure erruz, ta neure erru andiaz. Orregaiti eskatuten deutsat Andra Maria beti Birjiniari, Jandone Migel Angerubari, Jandone Juan Bautistiari, Jandone Pedro, ta Paulori, ta Jandone guztiai, ta zuri, neure Aita erregutu daiozula nigaiti geure Jaun, ta Jainkuari.

 

Jan aurrean egingo dan Mai bedeinkazinoia

        Jesu Kristo gere (sic) Jaunak digula guri, ta artzera goiazan jaki, ta edariari bere bedeinkazinoe Santuba Aitiaren, Semiaren, ta Espiritu Santubaren izenean. amen.

 

Jan ondoko eskerrak

        Guztia daikezun Jangoiko andia, zuri deutsuguz eskerrak, oraindiño egin deuskuzuzan mesede guztiak gaiti, bizi zara, ta aginduten dozu denpora betikuetan. Zorionekua Aita Eternuaren Semia ekarri eban Sabela. Eta zorionekuak Kristo geure Jauna azi eben bularrak.

 

Goiseko erreguba

        Aitiaren, Semiaren, ta Espiritu Santubaren izenian. Jangoiko andi zeure eskubetan guztia daukazuna: ona nun daguan zure aurrian berez lur puska bat baño eztana. Sinisetan dot, zu zariala bakarra, iru Persona izan arren, eztaguala beste Jangoikorik, ta zu zagozala bazter, ta arkuntza guztietan, ta guztiz emen. Adoretan zaitut gogo, ta humiltasun alik andienaz: autor dot, ez nasala diña zure aurrian agertuteko. Indazu arren grazia, eskini au ondo egiteko. Zuri, Jauna, eskerrak, nere Aita onenari legez zure eskubetatik artu ditudan, ta egunoro artu daruadazan mesede andiak gaiti. Zuk ekarri nenduzun lurrera, ta naukazu erosirik zeure Seme maite Jesu Kristoren odolaz. Zuk ekarri nazu zeure Eleisako Ume izatera, ta etzara aspertuten niri on egitez. Zelan, Jauna, eranzungo deutset ainbeste metsederi? Nik egin daikedana da zuri neure biotzau opa egitia. Alan gura dot, zuk bertan erreginau dagizun. Gorde nagizu egun onetan, pekatutan jausi ez nadin. Orain artekoak dira asko, ta geiegi bere. Esketan deutsut dirianen parkazinoia. Zuri opa deutsudaz, Jauna, egun onetako lan, neke, ta naigabe guztiak, ta uste dot, ezarriko deutsezula zeure bedeinkazinoia. Artzen dot asmo bizi bat, zugaiti alegin guztia egiteko. Zerren zuriak dirian guztiak, ta zugana zuzendu gura ditut. Orretako sinistuten ditut Eleisa Ama Santiak sinistu, ta erakusten dituban gauza guztiak: Zerren zuk erakutsiak dirian. Uste dot, egunen baten zure arpegi ederra ikustia zure Seme Jesu Kristoren merezimentu ugariak gaiti, ta orain emongo deutstazula (sic) grazia irauteko zure agindu Santubak gordeten. Maite zaitut biotz osotik: Zerren zarian ona, ta maitagarria. Indazu bada grazia, zuganik aldegin baga bizi izateko, ta gero betiko gloria.

 

        I: Zer da gabeko arimiaren afaria?

        E: Examiña, edo billakuntza ziatz bat oera aurrian egitea.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren dan birtutian aurreratu, ta on izateko bitartekorik errakena.

        I: Zelan egin leite orazinoe goisian, Eguberdian ta arratsian, Abermaritakuak joten ditubenian?

        E: Aingerubak barri onak Ama Birjiniari emon, ta Espiritu Santubaren graziaz semia bere sabelian sortu zan. Abe Maria bat.

        Ara emen Jaunaren Serbitzaria: egin bedi zeuk dinozuna. Beste Abe Maria bat.

        Jainkuaren Semia Gizon eginik bizi izan zan gure artian. Abe Maria.

        Jainkuaren Ama Santia erregutu eizu gugaiti, Kristoren eskinsarien diña izan gaitezan.

 

Eskaria

        Iguzu arren Jauna gere Arimetan grazia, Aingerubak barri onak ekarri, ta Kristo zeure Semiaren gizon egitea ezautu dogunok, eldu gaitezen gloriako bizitzara bere Pasinoe, ta Kurutziaren bitartez.

 

aurrekoa hurrengoa