www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amargarren ikasbidia

 

Juizioa

 

        I: Zeinbat juizio, edo kontu-artze dira?

        E: Bi: bata da bakotxarena, ta bestia da guztiena.

        I: Zer da Juizio bakotxarena?

        E: Jangoikuak iilda beriala arima bakotxaz egin daruana.

        I: Zeren gainian kontu artuko deutsa?

        E: Bizitza onetako gogarazinoe, asmo, gurari guztiena, berba alper bat bere igaro, edo aztu baga.

        I: Beraz gogorrak (sic) ta garratzak (sic) izan biar dau kontu emote onek?

        E: Bai; ain da gogorra, ta latza zein da Santurik andienak bildurtu, ta ikaratu daruazan.

        I: Zelan bada bildurtuten eztira Pekatariak, ta bizitza alper, ta epela daroienak?

        E: Zerren lotuta daukazan Diabrubak, ez gomutetako benetan, ta astiro etorkizunakaz.

        I: Zer izango da Arimiaz Juizio au antaituta?

        E: Jangoikuak bialduko dau edo infernura, edo Purgatoriora, edo Zerura bakotxaren egite, edo obrak esketan dabeen ereduban.

        I: Zer da Juizio guztiena, edo jenerala?

        E: Da mundubaren azkenian Jangoikuak gizon guztiai artuko deutsen kontuba, bizturik len geunkazan gorputz, ta arimakaz.

        I: Zetarako da guztien azkenengo Juizio au, baldin ill onduan bakotxa juzgauba izaten bada?

        E: Ezta alperra izango: bada an agiriko da nabarmenago Pekatarien arduragabetasuna, Santuben gloria, ta Jesu Kristoren eskubide, edo autoridadia.

        I: Nork egingo dau Juizio au?

        E: Jesu Kristo gere Jaunak, zeini itxi eutsan Aita Eternuak eskubide au, ta zein agertuko dan orduban bere anditasun guztiaz.

        I: Eta zelan agertuko dira gizonak Juizio atan?

        E: Humiltasun andiaz, ta bakotxa bere burubaz arduratan.

        I: Zer gomutauko jakee orduban Pekatariei?

        E: Sartuko dira ikara andi baten dakusenian euren pekatu, ta mausarik isillenak agertu, ta arpekian emoten jakezala mundu guztiaren aurrian.

        I: Zer gomuta, ta gogorazinoe etorriko jakee onai, edo justubei?

        E: Pozez inguraturik asiko dira esaten: igaro zan neguba, ta orain jatorku Udabarria. Igaro zirian artu ginduzan nekiak Jainkuaren serbiziuan, ta gaistoak egiteuskubezan siñu, ta algarak euren atsegin lekubetan ibilli gura ez gendubalako: zerbait kosta jakun irautia gauza onetan, ta ereiten ditugun azien frutubak batuteko orduba.

        I: Eta zer esango dabee Pekatariak ikustian onen, edo justuben gloria, ta poza?

        E: Amurratu, ta ernegaurik, Espiritu Santubak dinuan legez asiko dira esaten. Ai gure zorigaistokuak! Adikatu, ta aspertu ginian bide galdubetan. Lassati sumus in via iniquitatis. Utsegin genduban egiazkua. Orreek dira guk denpora baten zorotzat geunkazanak, ta zeintzubei egiten geuntsen barre, ta ijui; Zerren gure bide alegre, ta gozo irudikuetan sartu gura ez eben. Baña ai! geu ginian zoruak, ta orreek zenzundunak: guri geritxon sinple batzuk ziriala. Nos insensati vitam illorum aestimabamus insaniam, ta orain dazaugu ziur, eurak eukela errazoia.

        Ara zelan dakuskuzan Jangoikuaren Semeen artian, ta betiko zorionekuak izateko.

        I: Zer atera biar dogu irakurte onetatik?

        E: Artu arreta andi bat, jausi ez gaitezan pekatu arin ta benialetan bere, artuten deutsagula geure burubari kontu ziatz, ta estuba, Jainkuak artu eztaigun.

        2. Oera baño lenago aztertu gabero geure konzienziako bazterrak, ta aurkietan badogu utsegiteren bat, eskatu beriala Jainkuari parkazinoia, ta artu neurri onak aurrerunzian kontuzago bizi izateko.

        3. Ez jaramonik egin Mundukuen esames, ta siñubai, Jangoikuak gura dituban gauzak egiteko gagozanian: bada Jesu Kristo izango da gure agintaria, ta ez gizon siñulari orrek.

 

aurrekoa hurrengoa