www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amalaugarren ikasbidia

 

Kredua

 

        I: Zer da Apostoluben sinisgaia, edo Kredua?

        E: Da erakutsi bat, zeñian dagozan sarturik gure Fedeko, edo

        Kristinautasuneko misteriorik nagusi, ta biarrenak; eta da gure

        Errelijinoeko agertamen zinzo Apostolubetati jatorkuna.

        I: Zer asmogaz esan biar da Kredua?

        E: An dagozan gauza guztiak sinistutekuaz geure bizitzia kostako balitxakegu bere, edo prest egonaz lenago geure zan guztietako odola emotera, artikuluren bat ukatu baño.

        I: Zeinbat artikulu dagoz Kreduan?

        E: Amabira joten dabe guztiak, berez amalau izan arren (sic).

        I: Esaizu lenengua.

        I: Sinisetan dot guztia daikian Aita Jangoikuagan Zerubaren, ta Lurraren egillia.

        I: Zer esan gura dau berba onek Sinisetan dot?

        E: Esan gura dau, egia anditzat daukadaz sinisketa oso, ta sendo bategaz Kreduan dagozan gauza guztiak.

        I: Zer adietan dozu berba oneekaz: Sinisetan dot Aita Jangoikuagan?

        E: Adietan dot ziur, ta seguru naguala, badala Jangoiko bakar bat, ta ezin izan leitekezala Jangoiko asko.

        I. Zegaitik esaten dozu Jangoikuagan ta ez bakarrik Jangoikua?

        E: Adierazoteko neure esperanza, ta uste guztia ezarrita daukadala Jangoikuagan.

        I: Zegaiti esaten dozu Aita Jangoikuagan?

        E: Esaten dot, adierazoteko, zelan dagozan Jangoikuagan iru Persona bein banakuak, ta oneetati lenengua dala Aita.

        I: Zegaiti emoten deutsazu Aitaren izena?

        E: Zerren betitik, edo eternidade guztitik sortuten daguan Seme bat, zeini emoten deutsan bere izatia, ta zeñegaz dan bardina gauza guztietan.

        I: Zegaiti dinozu guztia daikiana?

        E: Zerren eztaguan berak ezin daikian gauzarik.

        I: Semiak, ta Espiritu Santubak badauke Aitak beste eskubide, indar, edo poderio?

        E: Bai: iru Personak izanik Jangoiko bakar bat, bardinak dira onetan.

        I: Bada zelan ezarten deutsazu bakarri (sic) legez Aitari?

        E: Zerren dan beste Persona bien asieria, ta emoten deutselako, indar, ta poderio guztia Jangoikotasunaz batera.

        I: Zer esan gura dabe berba oneek: Zerubaren ta Lurraren Egillia?

        E: Esan gura dabe Jangoikuak Zeruban, ta Lurrian ezebere ezetik egin zitubala gauza guztiak, len erakutsi dogun legez.

        I: Zein da Kreduaren bigarren Artikuluba?

        E: Eta aren Seme bakar Jesu Kristo geure Jaunagan.

        I: Zer esan gura dozu berba orreekaz?

        E: Sinisetan dodala, Jesu Kristo dala Jangoikuaren Seme egiña.

        I: Zer adietan dozu esanaz aren Seme bakar?

        E: Jesu Kristo jaio, ta jaioten dala, ta jaioko dala beti Aita Jangoikuaganik, emonaz bere naturalezia, edo izatia, ta bardinak diriala jakiturian, betikuak izatian, eta podere, edo indarrian.

        I: Zegaiti esaten dozu aren Seme bakarra?

        E: Zerren eztaben Aita eternuak beste Semerik.

        I: Zegaitik izentetan dozu geure Jauna?

        E: Zerren berak egin, ta iraun eragiten deuskun, ta erosi ginduzalako bere odol preziosuaz.

        I: Esazu Kreduaren irugarren artikuluba.

        E: Zein sortuba izan zan Espiritu Santubaren mirariz, ta egiñez.

        I: Zer esan gura dozu berba orreekaz?

        E: Esan gura dot, Espiritu Santubak egin, edo formau ebala Jesu Kristoren gorputza Ama Birjiniaren odol, edo beste izateren bateti.

        I: Zer adietan dozu berba oneetan: Jaio zan Maria Birjiniagandik?

        E: Adietan dot, Maria eritxon Donzella guztiz Santa batek sortu, ta mundura emoebala bere garbitasunaren kalte baga.

        I: Zer atera biar dogu irakurte onetatik?

        E: Euki amodio andi, ta bero bat Jesu Kristori, ainbesteraño geu maitetu gaitubalako.

        2. Txapela erantzi Jesusen edo Mariaren izena aitatuten dan bakotxian.

        3. Esan arretaz Abemaritakuak Kanpaiak orretarako ots egin daruanian.

 

aurrekoa hurrengoa