www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zortzigarren Ikasbidia

 

Meza enzuteko bitarteko erraza

 

        I: Zeinbat parte daukaz Meza Santubak?

        E: Daukaz iru: Ofrendaraño bat; Komuninoeraño beste bat, ta azkeneraño bestia. Bata da sakrifizioko prestaeria; bestia ofreziu,

        konsagrau, ta komulgetia; ta irugarrena eskerrak emotia.

        I: Zelan da ondo Meza enzutia?

        E: Ara emen modu erraza: Jarri belauniko, zeinatu, ta esan erregu au: Neure Jaun andia: ez naz ni diña zure altara ondora urreratuteko; baña zure ontasunak nakar. Zure etxe, edo Eleisan sartuko naz, ta adorauko zaitut neure biotz guztitik. Ona zuri jartorzun Sakrifizio, edo ofrenda bat, nun aginetan, edo eskintzen deutsudan zure begietan dan ederrena, ta zure gloriarik andienerako.

        I: Zer esango da, Sazerdotiak Mezia asten dabenian?

        E: Aitiaren, Semiaren, ta Espiritu Santubaren izenian. Ni Pekataria etc al dan damurik andienaz.

        I: Zer esango da Kirieleisonetan?

        E: Jauna, errukitasuna, edo miserikordia nizaz; eta au bederatzi bider.

        I: Zer esango da Glorian?

        E: Aingerubak alabau dagiela Jauna zure ontasuna, zu jaio ziñanian legez. Nai dozu orain jaio gure arimetan graziaren bitartez. Alabetan zaitugu, bedeinketan, adoretan, ta gloriatuten zaitugu; opa deutsuguz esker milla zeure gloria andiagaiti; geure erru, ta deungaro egiñen parkazinoia esketan deutsugu. Jauna, miserikordia; bada zu zara Aitagaz, ta Espiritu Santubaz batian, gure Jesu Kristo, Jangoiko bakarra. Amen.

        I: Orazinoiak Sazerdotiak esatian, zer esango da?

        E: Jauna, zure Ministro onek esketan deutsuna, nagotzu ni bere eske.

        I: Zer esango da Epistolia esan, edo kantetan danian?

        E: Geure Jaun ta Maisu bakarraren aurrian isildu bitez guztiak. Erdu, Jauna, zu, ta egidazu berba. Indazu neure ariman zeure Igarla, edo Profeta Santuben amodiua, zure eskini ederrak kunpli, edo bete ditezan.

        I: Zer Ebanjelioko denporan?

        E: Lurreko bide errukarri onetan nabillen artian, Jauna, gauza biren biarra daukat. Argitasuna, ta janaria. Ez arren onek niri ukatu. Zure Ebanjelioko erakuste ederrak zuzendu begiez niri oñats, ta ibillerak; ta zure gorputz Jangoikozkua izan bedi nire arimiaren jaki osasuntsuba, utsegi eztaidan Zeruko bidian, edo argaltasunaz geratu ez nadin biderik ezin eginda.

        I: Zer esango da Kredoko denporan?

        E: Sinisetan dot Aita Jangoiko etc edo Kredua.

        I: Zer ostia, ta kaliza eskini, edo ofrezietan dirianian?

        E: Egin biotzaz zuk bere beste ainbeste, ta esan. Zeru goietan zagozan Jangoiko andia: opa deutsut zeure Seme Maitiaren Sakrifizio au Sazerdotiaz batera zure gloriarik andienerako; niri, ta mundu guztiari eginiko mesediak gaiti eskerrak, ta ordia emoteko, neure, ta lurreko guztien pekatuben eranzute, edo satisfazinoerako; neuretzat, ta neure obligazinoeko guztientzat eskatu gura, edo biar ditudan mesede, ta grazia guztiak zugandik erakarteko zeure Seme, ta gure Jaunagaiti. Amen.

        I: Zer Orate Fratres, edo jirabira bategaz gure Erregubak Sazerdotiak esketan ditubanian?

        E: Zure Semiaren Sakrifizio au Sazerdotiaren bitartez, edo eskubetatik aregizu, Jauna, zure alabanza, gloria, ta gure onerako, ta Elisa Ama Santiaren probetxurako.

        I: Zetako esaten da Prefaziua?

        E: Biotzak zerura jasoteko, ta Aingerubakaz Jangoikua alabetako.

        I: Zer esango da orduban?

        E: Sazerdotiak dinuan legez, nik bere alabetan zaitut, Jauna, Aingeru guztiakaz; ta bada gugana etorri gura dozu biotzeko ondo etorri, ta bedeinkazinoe guztiak emon nai deutsudaz. Santuba, Santuba, Santuba, ta gloriaz betia zara guretzat, Jauna zuria da Gloria.

        I: Mementuetan, edo Sazerdotiak eskubak batuta isillik geretan danian, zer esango da?

        E: Zure Seme Jesu Kristo gaiti esketan deutsut, Iauna, Eleisa Santiagaiti, Aita Santu, gure Obispo, ta Errege ta Kristinau guztiak gaiti; neure guraso, senide, ongille, arerio, ta pekatu mortalian dagozanak gaiti, zure graziara biurtu, ta zure lege, ta amodio Santuban guztiok beti bizi gaitian.

        I: Konsagrazinoeko berbak esanda, ta ostia Santuba Sazerdotiak jasoten dabenian, zer esango da?

        E: Adoretan zaitut, nere Jesus maitia, ta Ostia Santu orretan dazaut zure gorputz beneragarria, Kurutzeko Altaran Mundu guztia erosteko diña izan zana, Sinisetan dot or zagozala.

        I: Zer kalizia goratutian?

        E: Adoretan dot, Jauna, zure odol miragarri gure amodioz Kurutzian bota zendubana, ta gure arimak garbituteko zuk emona; odol prezioz beteriko orretan itxaraten dot Jauna neure erru, ta deungaro egin guztien parkazinoia.

        I: Zer gero Pater noster artian?

        E: Zuk nai dozun legez, Jauna, eskinetan deutsut Sazerdotiaz batera Sakrifizio au zure Semiaren Pasinoe, Eriotza, bizte, ta Zeruko igoera gloriaz betiaren izenian. Ostia garbia, Ostia Santuba, Ostia mantxa bagia. Begira, Jauna, ez guri, ezpada zure Seme Maite oni, zure bedeinkazinoiaz onegaz bat egin gaitian. Gomutau zaite, Jauna, Purgatorioko arima gaisuakaz, ta atera egizuz Sakrifizio Santu onen bitartez dagozan leza suzko atatik, ta eruan eizuz zeure gloriara.

        I: Zer esango da Pater nosterra, edo Aita guria esatian?

        E: Geuk esan beste ainbeste astiro.

        I: Zer esango da Agnus Deian?

        E: Jainkuaren bildots garbi, munduko pekatubak kendu daruazuzan Jesus ona, erruki zaite guzaz; au iru bider, ta irugarrenian geituten da, iguzu zure bakia.

        I: Komuninoerako Sazerdotia prestetan dan artian, zer esango da?

        E: Zu zara Jauna gure bakia; iguzu bada guri, ta Eleisa Santa guztiari Apostolubei emon zeuntsen legez; atera gaizuz geure gatx, ta galbide guztietatik; zure borondatia beti egiteko, ta zugandik inoz alderik ez egiteko grazia iguzu. Alan izan dedilla.

        I: Zer esan leite Domine non sum dignusian?

        E: Jauna, eztot nik merezi, zu neure biotzeko etxian sartzeia; baña esaizu berba bakar bat, ta osatuko da nire arimia. Au esango da iru bider, ta Jainkuaren grazian bazagoz (Jaunari nai eztakiola besterik) egizu espirituko komuninoia, artzeko gurari bizi bategaz.

        I: Zer egingo da Komuninoe ostian azkenengo Ebanjelioraño?

        E: Emon Jainkuari esker andiak Sakrifizio atan parte euki dogulako, artu bedeinkazinoia, ta azkeneko Ebanjelioraño esan: Jauna, zu artzen zaitubana zeure Seme, edo Alaba egiteraño jasoten dozu. Arren egidazu niri bere mesede au, eta aragiaren kate, ta makurtasun guztietatik atera nagizu, zure graziaz konfesinoeko Sakramentubaz barriro jaio nadin zuretzat, ta zure komuninoe gogozkua Fede bizi, ta amodioz beti artu dagidan. Orra emen, Irakurle maitia, Mezako, ta Eleisako orazinoiak zuk gura, ta biar dituzun modu laburrian, ta Jainkuak erakusten dituban legez.

        I: Egite andia da Meza enzutia?

        E: Bai ondo enzuten daba; baña pekatu mortalian enzutia, batez bere ezpadago pekatutik urteteko gogorik, da Jesu Kristori siñu, ta koko egitera eltzeia; jarri belauniko, Judegu madarikatubak legez, jagita laster belarondokuak emoteko.

        I: Zer egin biar dabe baserriko jente, Mezarik astegunian enzun ezin dabenak?

        E: Euren lan, ta biarrak goisian Jainkuari eskini; artu gogua, ta asmo santu bat esaten diran Meza guztiak enzuteko, Meza bakotxa ikusten balegoz legez.

 

aurrekoa hurrengoa