Seigarren ikasbidia
Adanen pekatu jatorrizkua deritxona
I: Zer egoaldi, edo estadutan egin zituban Jainkuak Adan eta Eba?
E: Graziazko, edo santutasunekuan.
I: Eta zor eutsen estadu graziazko au?
E: Ez: Zerren egi eukezan Jainkuak grazia, ta pekatubagako estaduban, zeini dei egin daruake Jakitunak estadu naturala.
I: Zeinbat denporan irau eben grazia galdutzaka?
E: Gitxi: bada laster egi eben pekatu, janik Jainkuak debekau eutsen sagarra, edo frutu mueta bat.
I: Nork eragi eutsen pekatu?
E: Diabrubak, zeinek ezin ikusi zituban zorionez beterik.
I: Zeintzuk izan zirian pekatu onen kalte, ta ondoringuak?
E: Egin zituban zori deungakuak, alan eurak nolan euren seme
Alaba guztiak, Jesu Kristo, ta bere Ama maitia alderaturik.
I: Zer da zori deungatasun au?
E: Pekatuau dala bitarte, dirianok jaiotia Diabruaren menpian, Jangoikuaren aserrian, Zerurako eskubide baga, ta osterunzian dakuskuzan miseria guztiak.
I: Eta illgo zan gizona pekatu onegaiti ezpalitz?
E: Etzan illgo, ta alan ez ginian gu bere illkorrak izango. Zerren pekatubaz sartu zan eriotzia lurrian.
I: Zelan ekarri daikeguz guri ainbeste kalte inoren pekatubak?
E: Zerren Adan, ta Eba zirian gure Buru, ta Asabak, ta sortuten garialako guztiok pekatu agaz beragaz.
I: Beraz mundura gatozanian urten daruagu amaren sabeletik pekatuban?
E: Bai, ta pekatu oni deituten iako jatorrizkua, edo orijinala: zerren jatorkun jaiotzatik.
I. Zeinbat dira gure ganuntzko pekatu onen ondoringo, ta kaltiak?
E: Dira lau ezagunenak.
I: Jainkuaren, ta bere gauzeen jakineza. 2. Deungarako daukagun makurtasuna, ta guraria, ta gauza onetarako atzerapena, ta nagitasuna. 3. Illkorrak izatia. 4. ta betiko galdu biarra, edo Jangoikuaren arpegirik ikusi ezina, Jesu Kristoren eriotza baga.
I: Zer atera biar da ikasbide onetati?
E: Penitenzia ordetzat artu pekatu onetati iatorkuzan otz, bero, gose, egarri, naigabe, ta nekagarri guztiak.
2. Goitu egite onakaz deungarako daukagun makurtasuna. 4. Jakineza kendu, liburubak irakurriaz edo Sermoiak enzunaz.
|