www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amargarren Ikasbidia

 

Kontrizinoia, edo Damuba

 

        I: Zer da kontrizinoia, edo Damuba?

        E: Da pekatuben garbai, edo naigabe sendo bat, geiago ez egiteko asmo, eta gogo egiazko bategaz.

        I: Zer da asmo edo gogo egiazkua?

        E: Da benetako gurari, edo borondate bat aldegiteko pekatutik, ta pekatuben bide guztietatik.

        I: Onelako gogo edo propositu baga izan leite egiazko konfesinoia?

        E: Ez: ta orregaitik egiten dira ainbeste konfesinoe deunga.

        I: Zetan igarriko jako propositu, edo asmo egiazkua daguala?

        E: Iru gauzatan: iges egiten bada pekatuben bide, edo okasinoietatik, nola diran lagun gaistuak, Neska Mutillen arteko batzar, ta bigira infernukuak, ta beste asko.

        I: Zer da pekatuko bide, edo okasinoia?

        E: Da egite, egoera, edo ibilleraren bat, zeinetan jarririk gauza txito gatxa dan pekatu ez egitia, dala berez, edo gizon zenzudunen iritxian, dala bakotxak bere argaltasunari begiratuta.

        I: Eta aldegiten ezpada onelako borondatezko pekatu bide, edo okasinoetatik, ondo konfesau leite?

        E: Ez, ta egingo dabe pekatu ikaragarri bat onelakuak absolbietan ditubezan Konfesoriak.

        I: Zer agindu biar deutse bada absolbiu baño lenago?

        E: Urten dagiela alako etxetik; iges egin dagiela bestelako lagun, ta ibillera txarretik, ta ez sinistu emon daruezan berbai, ta bota daruezan negarmalkuai, ta zizpuru larritasunak aterai.

        I: Zer egin biar dau Otsegin, edo Serbitzari Andrakume batek dakusanian bere Ugazaba, etxeko Seme, edo Morroeren batek pekaturako tentetan dabela, edo modu txarrian erabilli daruela?

        E: Eztago bildots bat ondo, ta seguru toki baten Otso gosesto bategaz, ezta alako neskatilla gaisuak bere infernuko otso onen atzamar artian; eta alan eskatu laster konsejuba Konfesore jakintsu bati, ta egin aginduten deutsana.

        I: Eta balioko dau askok emon daruen atxakia onek: Jauna, zer susmau, ta esango da Errian, urtia amaitu baño lenago urteten badot? jasoko dira esames, ta murmurazinoe andiak?

        E: Ezin igaroko da Jesu Kristoren Aditzain, edo tribunale zuzenian, zeinek aginetan deuskun oiñak ebateko, ta begiak aterateko; esan gura dau, ez gauzarik maite, ta biarrenari bere parketako, pekatu bidian bagaukez. Deungaro jaten emon, edo gogortasun andiaz Ugazabak tratauko balituke, laster litzatez etxetik kanpora, zer esanai begiratu baga. Baña arimiaz ardurarik eztago, ta orregaitik dagoz ainbeste atzerapen gauza on, ta biarretarako.

        I: Zer egin biar da onez gainetik ondo konfesetako?

        E: Itxi, edo kendu usadio, edo oitura txar guztiak; nola dirian pensamentu loietan borondatez gozatutia, eskuka zikinak bere burubaz, edo besteren bategaz eukitia, ta onelako beste gauza asko.

        2. Bizitza on bat eruateko bitarteko, ta neurri senduak artu.

        I: Nortzuk adierazo darue eztaukela egiazko gogo, edo borondate sendorik bizitzia obetuteko?

        E: Konfesau onduan lengo pekatubetara, ta ekandu deungetara biurtuten dirianak, batez bere laster bada.

        I: Zer izen emoten jako pekatu mueta oni?

        E: Bir jausteko pekatuba, edo pekatura ostera biurtutia.

        I: Pekatu andiagua da au bestiak baño?

        E: Bai, zerren dan eskergabetasun txito andi bat, ezaguera, edo maliazko (sic) pekatuba, ta Jainkuaren desprezio andiagua.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren artu ezkero Jainkuaren grazia, ostera lengora biurtuten bada, adierazoten daben, obato juakola pekatubaren aginte, ta gozotasunaz, Jainkuaren adiskidetasunaz baño.

        I: Zer dino San Pedro Apostolubak pekatura biurtuten dirianak gaiti?

        E: Dino diriala txakurrak, ta belarluziak legez euren janak atera, edo errebesau ezkero barriro jaten ditubelako, ta garbitu onduan biurtuten dirialako etzitera pekatuben zikintzan.

        I: Zegaiti da ain bildur izatekua barriroko pekatu jauste au?

        E: Gauza askogaitik: zerren pekatubakaz gogortuten jaken biotza Jainkuaren deietara.

        2. Zerren prestetan dituban penitenzia bagako eriotzara.

        3. Eta zerren jarten dirian pekatuben neurria beteteko zori, edo peligruban.

        I: Zer da pekatuben neurri au?

        E: Da Jainkuak pekatubai ifini deutsen mugarria, zeinetara eldu ezkero eztago aurrera igaroterik.

        I: Zer jazoten da neurri au bete ezkero?

        E: Lasterko eriotza deunga bat, edo Jainkuaren jaramonik eza onelako Pekatariei, isten ditubala euren gurari gaistuen eskubetan, ez emonaz penitenziako grazia senduak, zeintzuk baga eztan iñolabere salbauko.

        I: Zegaitik bada bizi dira asko ain ardura gitxigaz, ura legez pekatubak edaten ditubela?

        E: Zerren pekatuben gaistakeria, ta illuntasunak itxuturik dabiltzan; orregaitino egin daruez konfesinoe sakrilejioz betiak.

        I: Zeinbat gauza, edo kondizinoe biar ditu bada Kontrizinoe, edo Damubak, onak (sic) izateko?

        E: Biar dira lau: geurez gaiñekua, edo Zerukua, Barrenekua, Guztiena, ta Sendua.

        I: Zer da damu Zerukua, edo geurez gainekua?

        E: Da Espiritu Santubaren mobimentutik, ta Fediak dakuskuzan gauza, edo geietatik, jatorkun pekatuben naigabe, edo garbai zinzo bat.

        I: Mundu onetako gatxen bildurrez artzen dan damuba, asko ete da Konfesinoe on bat egiteko?

        E: Ez, zerren bildur mueta au dan geurez jatorkuna Espiritu Santubaren parte baga, ta eztarua kendu biotzetik pekatubaren gurari guztia. Onelakua da Neskatilla askok euki daruen damuba euren donzellatasuna galduta: zerren munduko oneretsi, edo onria galdu daben, edo ukatu deutselako ezkon berbia.

        I: Zer da barreneko damuba?

        E: Da pekatubaren naigabe, ta iguin ez irudi utsekua, ezpanetakua, ezpada biotzetik datorrena.

        I: Pekatari geienak eriotzako gatxian artu daruen damuba, zelakua izaten da?

        E: Aozkua, azalekua, ta bildur utsekua.

        I: Zegaiti alan?

        E: Zerren deungaro bizi diranak geienez deungaro ill oi diran.

        2. Zerren darakusezan damu seinaliak, nola diran, kurutze munak, zizpurubak, begi jasotiak, geiago sortu oi dira Jainkuaren aurrera agertuteko (sic) biarreko, ta infernuko tormentu, edo nekabidien bildurretik, barruko egiazko damu, ta Jainkuaren amodiotik baño. Orregaitik dino San Agustinek, bildurtuten zaitu infernuko subak, eta ez pekatubak. Times ardere, non peccare.

        I: Zer jazoten jake onelako errukarriei?

        E: Txakur autzian aragi zati ostubaz doianari jazoten jakona, zeinek itxi darua autzetik, ez goguaren faltaz, ezpada makilliaz norbait atzetik dabelako.

        I: Zer da damu guztiena?

        E: Da pekatu mueta guztietara eldu, edo zabalduten dan gorroto benetako bat.

        I: Euki leike batek egiazko damurik pekatu batzubetarako, guztietarako euki baga?

        E: Ez; zerren ez leuke damurik artuko Jainkuaren ofensia, edo naigabiagaiti; bada edozein pekatu mortalek ofendietan dau txito asko gure Jainko ona.

        I: Pekatu benialik baño egin eztabenak, konfesau leite euren damu baga?

        E: Ez, euki biar dau damuba; ezpada ezaguera osuaz bada damurik ez eruatia, izango da Sakrilejiua. Onelakuak egin biar dabena da, nosbait egin daben pekatu mortalen bat damu geitzat konfesinoian ifini; ta inoz pekatu mortalik egin ezpadabe, damutu pekatu benial mueta gorrotorik geiena emoten deutsanaz.

        I: Beraz euki leite pekatu benialen baten damu egiazkua, besteren batzubena euki baga?

        E: Ezta askok uste daben baisen erraz: alanbere bai, pekatu benial damu ditubala deritxazan aek ezaiñaguak badira bestiak baño, edo oituz, ta usadioz egiñak.

        I: Zer da damu sendo, bizi, edo eragillia?

        E: Da damuari bat, zeinek iguinarazo, edo gorrotau eragiten deuskun pekatuba, beste kalte, ta gatx guztiak baño geiago.

        I: Beraz damu, edo atsakabe geiago artu biar dogu, zerren Jangoikua ofendiu dogun, eze ez zerren galdu ditugun gure ondasunak, senidiak ta munduban ditugun gauzarik maiteenak?

        E: Bai: zerren pekatuba dan gatx, edo kalte guztietatik andiena, ta bildurgarriena.

        I: Ze bidetik izango dogu egiazko damuari bat?

        E: Jainkuari biotz osotik, ta humiltasun andiagaz eskatuta.

        2. Geure aldetik egiñaz alegiña pekatuben damuba artzeko.

        I: Zegaz baliauko gara orretako?

        E: Gomutaubaz astiro geure artian, ta leku bakar batera juanaz, zein ona, ta maitagarria dan guk ofendiu dogun Jangoikua.

        2. Zeinbat mesede artu ditugun bere esku errukitsubetatik, ta guk berari erakutsi deutsagun eskergabetasuna.

        3. Jesu Kristoren Pasinoia, ta eriotzia, zein erakarri eutsen gure pekatubak.

        4. Guk galdu dogun Zeruba, ta merezi izan dogun Infernu betikua atsegin zital beinguan igaro zan bategaiti.

        I: Zeinbat kontrizinoe, edo damu modu dira?

        E: Badira bi: damu osua, ta damu ez osua. Lenenguari deritxo Kontrizinoia, edo Ondamuba, ta bigarrenari Atrizinoia, edo Bildur damuba.

        I: Zer da damu osua, edo Kontrizinoia?

        E: Da pekatubaren gorroto andi bat ofendiu dogulako Jangoikua, izanik ain ona, ta maitagarria.

        I: Zeintzuk dira damu onen egikizun ta ondoringuak?

        E: Ifinten dau pekataria Jainkuaren grazian konfesau baño bere len, baldin badau konfesetako gogo, edo borondate zinzo bat.

        I: Zer da atrizinoia, edo Bildur damuba?

        E: Da pekatubaren gorroto andi bat, zerren ofendiu dogun Jainkua, gomutaurik pekatubaren ezaintasuna, galdu dogun Zeruko gloria, ta beti iraungo daben infernuko neke ikaragarriak.

        I: Asko da Infernuko bildurra egiazko damu bat eukiteko?

        E: Ez: zerren Diabrubak bere bildur dira, baña eztauke damu Espiritu Santubaren graziatik jatorkenik.

        I: Zelan bada artu geinke damu osasuntsu bat Infernuko penak gomutauta?

        E: Aterarik kontuba, zein andiak izan diran Jainkuaren errukitasun edo miserikordiak gorde dabelako Pekataria Infernura botatzaka ainbeste bider mereziurik; zelan itxaran deutsan penitenzia egiteko. Onelan Infernutik jaso biar dira Fedeko begiak Jainkuagana, ezpada bildurtuko gaitu subak, damutu baga pekatuba: times ardere, non peccare, dino San Agustinek.

        I: Zegaitik esaten jako damu oni damu ez osua?

        E: Zerren eztaben berez ifiten grazian, pekatuban daguana; bakarrik prestetan dau penitenziako Sakramentuban artzera santututen daben grazia, ta pekatuben parkazinoia.

        I: Zeinbat gauzak lagundu biar deutse damu oni prestetako Sakramentuban artzeko grazia?

        E: Kendu biar dau pekatu egiteko borondate guztia.

        2. Euki biar dau parkazinoiaren uste bizi bat, ta asi biar dau, Jainkua maite izaten, justizia guztiaren iturria legez, dira Trentoko Konziliuaren berbak, ut ilium tamquam omnis iustitiae fontem dilligere incipiant.

        I: Zer amodio, ta maitetasun da ori?

        E: Eleisiak daukaz Erakusle jakitunak eranzun daikenak itaune oni. Guretzat asko da egiazko pekatuben damubaz, ta biotza Jainkuagana benetan birutubaz Konfesinoera urreratutia. Ez gara larritu biar teologu askoren eztabaidak enzunda. Espiritu Santubak dino, Jainkuaren bildurra dala bere amodiuaren asieria. Timor Domini initium dillectionis. Orregaitik uste izateko da, beti daguala amodio muetaren bat, egiazko konbersinoe, edo biurreria daguan biotzian.

 

aurrekoa hurrengoa