www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amabostgarren Ikasbidia

 

Orazinoia, edo Eskaria

 

        I: Zer da Orazinoia?

        E: Da geure biotza Jangoikuagana jasotia, biar ditugun gauzaren batzuk esketako.

        I: Zeinbat erara egin daikegu Orazinoia?

        E: Bitara, biotzez, ta aoz; ta alan Orazinok batari deritxo barrukua, ta bestiari aozkua, edo bokala.

        I: Asko da auaz Orazinok egitia?

        E: Ez biotzak lagundu ezpadeutsa: ezpan utsetako eskabidiak eztitu artzen gure Jangoikuak.

        I: Badaukagu Orazinoe egiteko obligazinoerik?

        E: Bai; eta da Kristinauben eginbide estubenetik bat iñolabere itxi ezin leikiana.

        I: Zegaitik ori?

        E: Iru errazoe gaitik: Jainkuak aginetan dabelako txito leku askotan.

        Zerren gagozan biarturik ezagubide, ta honria emotera geure Jaunari; ta Orazinoia dalako, bera honretako bitarteko guztiz ona.

        Zerren izanik Jainkua txito aberatsa, ta ondasun guztien iturria, ta gu Erromes gaiso ezer eztaukagun batzuk, berak emon biar deusku guztia, ta artzeko eskatu biar da.

        I: Zelan egin biar da Orazinoia?

        E: Umiltasun andiaz, itxarapen, edo enzungo gaitubalako uste osuaz, ta iraunaz, edo barriro eskinaz (sic) bein edo beste jaretsi ez arren esketan doguna.

        I: Zelan egin leike biotzeko Orazinoia edozein Kristinauk?

        E: Egunian edolabere orretarako ordu lauren bat artubaz, dala goisaldian, dala gaberuntz.

        I: Zer gauzatzuk meditau biar ditugu?

        E: Geure azkenkiak, edo etorkizunak, nola dirian Eriotzia, Juiziua, Infernuba, ta Zeruba. Jainkuaren eskubetatik artu ditugun mesede guztiak, ta zein ona, ta errukiorra izan dan guretzat. Eta geien Jesu Kristo geure Jaunaren Pasinoe, ta Eriotzia.

        I: Zer ordenaz aztertu, edo meditau geinke bere Pasinoia?

        E: Astelenian, zelan garbitu eutsezan Apostolubai euren oñak, ta zelan itxi euskun Sakramentu Santu Altarakuan bere gorputz beneragarria.

        Martitzenian, zelan ifinirik Judasek Judeguben eskubetan, lotueben gaistagin andi bat legez, ta Jetsemaniko Ortuban igaro zituban larritasun, naigabe, ta izerdi odolezkuak.

        Egubaztenian, zelan eruanik Pilatosgana gau guztian izan zan Soldautzar gogorren siñugarri; an emoeutsezan ukabilkada, belarondoko, ostikada, ta botaka negargarriak.

        Egubenian: Zelan Erodesgana eruanik euki eban zorotzak (sic); gero ostera biurturik Pilatosgana, azotau eragieban azurretaraño, Borreru madarikatu gogortzarrak adikatu, ta aspertu artian.

        Bariekuban: zelan buruban sartu eutsen elorrizko Koroe aranzaduna, ezarri eutsen Kurutze astun bat bere soñian, ta erueban Kalbarioko Mendiraño jausi, ta jagi ebillela.

        Zapatuban: zelan Kurutzian ultze gogorrakaz josirik, jaso eben gora lotsari andian ifintebela, bere Ama Kurutzepian eukala. Emen erregutu eban bere Arerio, ta Borrerubak gaitik; emo eutsen bere egarrian Infernuko Botikario aek eginiko edari min bat; ta begiak Zeruruntz jasorik itxi eban bere Espirituba Aitaren eskubetan, ta ill zan.

        Domekan, zelan Obipetik urten da biztu zan illen artetik, ez geiago illteko.

        I: Zeinbat ondasun aterako ditugu Pasinoe santuko azterri, edo meditazinoetik?

        E: Asko: baña jakiñenak, ta biarrenak iru. Humiltasun andia; Amodio bizi bat Jesu Kristoganuntz; ta Penitenzia gura andi bat.

        I: Zelan humiltasuna?

        E: Ikusirik zetaraño beratu, ta umillau zan Jainkuaren Semia.

        I: Zelan Amodiua?

        E: Ezaguturik, zetaraño amau ginduzan.

        I: Zelan Penitenzia guria?

        E: Aterarik kontu au: baldin nire pekatubak gaitik ainbeste nekaldi artu, ta penitenzia egin badau, zer egin biar eztot nik?

        I: Zeinbat gauza, zirkunstanzia, edo zerzilidade aztertu ginaiz Kristoren Pasinoian?

        E: Oneek: Zeinek daruan ainbeste neke? Zegaitik daruazan? Zeiñegaiti? Zer era, edo modutara? Eta zetaraño?

        I: Eta Orazinoe denporan ezin biotza batu badogu, itxi biar ete jako lan balioso oni?

        E: Ez leuke Diabrubak beste gauzarik nai; bada badazau geure Arerio onek, dino Santa Teresak, galduta daukala orazinoian iraun, ta jarduten daben arimia.

        I: Zegaitik dago munduba ain galduba?

        E: Euren artian astiro gomutetan eztitubelako Etorkizunak, ta Kristoren tormentu, edo nekaldiak.

        I: Zer esaten deusku onen gañian Jesu Kristo geure Maisubak?

        E: Egin daigula beti orazinoe; esan gura dau geure lan guztiak egin daiguzala bere gloriarako.

 

aurrekoa hurrengoa