www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpigarren ikasbidia

 

Zazpigarren Madamentubaren gainian

 

        I: Zein da jainkuaren zazpigarren aginduba?

        E: Ez inori ezer ostutia.

        I: Zer eragozten jaku Mandamentu onetan?

        E: Lagunaren ondasun bidebagokori (sic) edo jaubiaren borondatiaren kontrakorik artzeia, estaldutia, edo orretarako bide, edo laguntasun moduren bat emotia.

        I: Zeinbat aldetara egin darue onetan pekatu?

        E: Irutara: gauzaren bat norbaiti bere borontaria (sic) eztala, artubaz, eukiaz, edo kalteren bat egiñaz. Injusta aceptio (sic), retentio, damnificatio.

        I: Zeintzuk egin darue pekatu inori zerbait artubaz?

        E: Askok, ta lenengo etxeko lapurrak.

        I: Zeintzuk dira oneek?

        E: Dira Seme-Alabak, otsegiñak, ta ez gitxitan Senar-Emaztiak eurak.

        I: Zer esan biar da, gurasuen isillik artua, garia, ta beste edozein gauza artu daruen Seme-Alabak gaiti?

        E: Espiritu Santubak artez dirausku, egin daruela pekatu.

        I: Eta balio dau emon daruen atxakia onek: Jauna ez neban alperrik galtzeko artu, ezpada zapata, amantal, ta beste gauzaren bat egiteko, edo lagun artera esku utsian ez urtetiarren.

        E: Eta au asesinoe, ta atxakia ezta utsa baño (sic): bada gurasuak dakie obeto, zer biar daben euren umiak, ta onei jatorkena da eskatutia umiltasun andiaz. Nik dakidana da, ezteutsela Konfesoriai itanduten egin baño lenago, ezpada eurena eginda gero, ta da señale txarra. Zeinbat seme-alabak egin daruez soñoko apainduriazkuak, ta jan edanak euren adiskidekaz? Eta eranzungo leuke, etzala alperrik galtzeko.

        I: Egiten dabe pekaturik otseginak gitxika Ugazabai zerbait artubaz?

        E: Bai, eurak jateko gauza arinen bat ezpada.

        I: Zer atxakia emon daruake Konfesoriai euren deungarako egina iruntsi eragiteko?

        E: Soldata laburra daukela, ta beste etxetan geiago emon daruela.

        I: Atxakia, edo errazoe ona da?

        E: Ez, ezpada lapurreta askoren iturria: bada lenago begiratu biar eben zelan sartuten zirian; ta ala egon biar da orduban egintzan ajustera.

        I: Noz egin darue pekatu senar-emaztiak alkarren barri baga etxeko gauzaren batzuk artu, ta gastaubaz?

        E: Egingo dabe biar eztirian gauzaren batzubetan gastetan badira. Baña ez leuke emaztiak pekaturik egingo, artuko baleu zerbait etxeko gauza biarretan gastetako edo zor egiazkuai eranzuteko, onetan nagia balitz bere Senarra. Zekenegiak dira Senar asko, ta onelakuan itandu konfesore bati zer egin biar dan; badira emazte gastadora, edo ondagarriak bere.

        I: Egiten dau beste pekaturik Mandamentu au ausiaz?

        E: Bai, ta lenengo ikazgiñak kuren ikaz-jaubiaren borondatia eztala, egurrak euren etxerako artu, edo inori emon daruakezanian, ta burdi erdiren bat enparau dalako atxakiaz, Ugazabak eztakiala kurentzat gordeten dabenian; baita denporaz ikatza egosi ezaz kalterik badauka onegaz Ugazabak.

        2. Egin darue pekatu olara neurri txikarra eruanaz edo berariaz autsez, ta iduri loiz zakubetiak daroiezanak.

        3. Egin darue pekatu iñoren basuei bakian isten ezteutsenak, batez bere egur lodi, edo ikatz gaiak artu daruezanak; baita orrigintzan kalte egiten dabenak bere, geienetan jazo oi dan legez.

        4. Egin darue pekatu jokuan tranpak sartu daruezanak, edo jokatu daruenak jokatu ezin leienekaz: nola dirian Familiako Seme-Alaba eurenez ezer eztaukenak, gauza gitxiren ezpada. Egin darue pekatu zerbait erosi, edo jokatuten dabenak ostuta baño euki ezin leienekaz, ta eztabe eurenduten irabazia, ta biurtu biar deutse Jaubeari.

        5. Egiten dabe pekatu Dendari, edo Jostun batan puska bat, bestiari beste zataltxu bat Jaubiaren borondatiaren kontra artu daruenak, batez bere eltzen badira pekatu mortal izateko duin dan geira.

        6. Egiten dabe pekatu mortal bat edo geiago Baso esaminadoriak abesbeluban, edo ondo begiratu baga, egiten badabe euren esaminia, edo azterria; edo batari baño bestiari geiago ezarri, edo kentzen badeutse euren konzienziaren kontra, ta ez gitxiago orretara zirikatu ditubanak.

        7. Egiten dabe pekatu mortal mugarriren batzuk kendu, laburtu, edo luzatuten ditubenak Justiziak, edo Parte biak agindutzaka.

        I: Eztau bestek pekaturik egiten?

        E: Bai: eztago Lantza, edo ofiziorik, zeiñetan egiten eztiran kondenazinoeko bide asko: onelakuak dira tabernariak ura ardauari ezarriaz, edo neurri txikinian emonaz; Denderak, errotariak, ta beste ofizio dun askok.

        I: Zeintzuk egiten dabe pekatu, bidebagako eukiaz, edo geratubaz?

        E: Gauzaren batzuk billatuta euren Jaubiai biurtu baga dagozanak.

        I: Zer egin biar dau gauzaren bat billatu dabenak?

        E: Egin alegiña jakiteko, zein da Jaubia; ta agertuten bada biurtu laster, ta ez eskatu billasaririk: baña borondate osuaz emon nai bau, ezta pekatu artzeia. Agiri ezpada itxi erriko Kura, edo Konfesoriaren eskubetan, ta onek jakingo dau zer egin.

        2. Zorrai eranzuten nagiak dirianak, gitxika baño ezin bada bere, beti pagetako gogo utsetan urtiak juakezala.

        3. Ugazaba euren Otsegiñai itunduriko soldatia, edo biar saria pagau nai ezteutsenak, ta bardin beste edozein biargin, edo langillai (sic).

        4. Kontubetako utsegiñak ezagututa, gordeten dabenak isillik bestiari jatorkona.

        5. Amarren Primiziak osoro, ta garbiro pagetan eztitubenak.

        6. Testamentario, edo herederu Nagiak dirianak, ta geiegi luzatuten dabenak zorren bat pagetia, edo Meza aginduriko batzuk atera eragitia.

        7. Baso zainlak, edo Monteru norbaitek eginiko kaltiak ezkutuban gordeten ditubenak, dala adiskidiak dirialako kaltegiñak, edo eskuba berotu deutselako estaldutiarren.

        8. Nekezale euren idi, bei, edo zaldiren baten tatxa kaltegarriak, ta baliua gitxituten deutsenak, agertu gura eztitubenak.

        9. Jakini zorra, bestiak papela galdu dabelako, ta probau ezin deutsalako, pagau nai eztabenak.

        10. Eta guztien buruban ostuba, edo kaltegiña biurtu nai eztaben guztiak, ta estalgilla infernukuak.

        I: Zeintzuk egiten dabe pekatu kalteren bat egiñaz?

        E: Lenengo testigu guzurrezkuak, ta onek billatu ditubanak, testigantza bidegabia emoteko: bada guzurraren gañeko juramentubaz egiten ditube kalte txito asko.

        2. Kuradore askok ume-zurtzen ondasunei biar lan legez begiratu ezaz.

        3. Euren abere, edo giberriak iñoren solora sartu daruezanak, edo kanpora ateraten ditubenak auntz, edo bei gaisto esirik onenak igaroteko mañia daukenak.

        4. Aserrakuntza, edo jakiñaz, norbait jo, edo banatu dabenak: ta pagau biar ditube etorri jakozan kalte guztiak.

        5. Mutil, edo gizon gaisto milla eskini, ta erreguz, Donzellaren bat galdu dabenak.

        6. Diru deunga, edo falsoren batzuk sartzen ditubenak, atxakiatzat emonda, eurai bere sartu dautsezala.

        7. Otsegiñ ugazabaren gauzaren bat artzen itxi daruenak, biar gitxi baño egiten eztabenak.

        8. Gauza osturen batzuk erosten ditubenak, edo erosita gero, jakinik ostuba zana, biurtu gura eztabenak, bere izatian gauza ostu a badago.

        9. Konsejari txar gauzaren bat ostu, edo kalteren bat egiteko bidia emoten dabenak.

        10. Iñoren aginduz bada bere zerbait ostu dabenak; bada lenago da Jainkuaren aginduba Mundu guztiarena baño. Onen artian sartzen dira Seme-alaba, ta otsegin, guraso, edo Ugazabak esan deutselako, inoren gauzia artzen dabenak.

        I: Balio dau emon daruen atxakiak, au da, zer egingo neban nik agindu beusten?

        E: Eztau balio: zerren esanik dauka Jesu Kristok, ez bildur izateko gorputzian baño kalterik egin ezin daikeguben lurreko agintariei, ta bildur izateko Jangoiko gure arimak infernura bota daikezanari.

        I: Zeinek biurtu biar dau ostuba, edo kalte egiña, bost edo seiren artian egiña bazan?

        E: Lenengo, gauziaz geratu zirianak: guztiak parte izan bazirian bakotxak tokau jakonaren ereduban, ta bestiak biurtu ezin badabe, edo gura ezpadabe, edozeñek guztia.

        I: Zeintzuk dira errietako lapurrik isillenak, ta deungenak?

        E: Dira logrerubak.

        I: Zeintzuk dira logrerubonek?

        E: Irabazi bide bagiak egiten ditubenak.

        I: Zelan jazoten da ori?

        E: Norbaiti diru, edo gauzaren bat prestauta, urtiaren genian emona baño zerbait geiago eskatubaz. O zeinbat onelako daguan Munduban! Premian daguan gaiso batek esketan deutsa beste bati zortzi dukatekoren bat, edo bi, edo geiago, ta susmaurik, duarik emongo ezteutsala, eskini oi deutsaz, urtian iru edo lau eskudo euneko, ta oni esan daruake dirubaren irabazia.

        I: Bada Jauna, zergaitik emongo deutsat duarik? Zer zor deutsa nire dirubak bestiari? Ez nintzan ni bere ondoren ibilli; berak eskini bere egi eustan urtekua.

        E: Atxakia onek eztira igaroko Jainkuaren aurrian, zeiñek dirauskun bere Seme Jesu Kristoren aoz: Prestau eizuz diru, edo gauzaren batzuk duarik, edo ezer irabazteko uste baga. Mutuum date nihil inde sperantes.

        I: Zegaitik egin biar da mesede au?

        E: Zerren guztiok ganan alkarren anaiak, ta geuk bere naiko gendukian prestau daiguben duarik, premia atan aurkituko bagiña.

        I: Eta zer egin biar dabe tratu orregaz urte askotan irabaziak egin ditubenak?

        E: Biurtu dirianak kondenau nai ezpadabe, ta onetan ezin librau geinkez Aita Santubak bere; baña ezta pekatu zensuan dirubak infintia, ta jausiak urtian bian, edo iruban dagozanak artzeia.

        I: Zeinbat artu emon, edo tratu oker egiten ditube ganaubakaz batek baño geiago?

        E: Asko, baña bi dira enzunenak.

        I: Zelan egin daruez?

        E: Lenengua da onetara. Ifinten ditu batek beste bategan giberri, edo beste abereren batzuk. Pagau eragiten deutsa artu ditubanari urtian buruko errial bat giberrietan, ta geiago abere nagusietan: baña leta, edo kondizinoe onegaz. Baldin edo edo galdu, edo gitxituten badira, dirianak artu dituban gaisuaren lepora, edo esan daruen legez, beti «oña sendo», edo seguru ifini ditubanarentzat.

        I: Zegaiti egin biar eztau tratuan ifinten ditubanak?

        E: Zerren ezer galduteko arrisku baga, ta peligru guztiak lagunari ezarrita, irabazten daben gauza jakiña, ta joketan daben segurura.

        2. Zerren gauzaren bat galduten bada, galdu biar daben Jaubiarentzat. Res domino suo perit. Eta emen emon ditubana geratuten (sic) giberri, edo abere guztien Jaube. Eta igaroten baleu jaubetasuna artu ditubanaganuntz, ezin artuko leuke aen irabazirik. Onetara joten dau bigarren artu emon, edo tratubak. Gizon dirudun batek emoten deutsaz nekezale itu ituban, edo ozta bizi dan bati buztarridiren batzuk urte bete, edo geiagorako. Egiten dabe baliuaren azterri, edo examinia, ta daigun, igoten dabela larogei dukatera. Ara orain zer kargak ezarten deutsazan nekezale gaisuari.

        3. Lenengua: buztarridi, edo oña nekezale artu ditubaneren aldera, ta onen erru baga ill, galdu edo baliuan jausten badira, osotuteko obligazinoiaz. Bigarrena, urtiaren genian, edo amaian pagau dagiozala Buztarridiak emon ditubanari, zortzi, edo amar dukat, edo dana dala. Eztira artu emon onek zuzenak, ta garbiak, ezpada nekezale askoren ondagarriak. ta oneen izerdi nekatubak diardar (sic) egingo dau Jainkuaren aurrian. Zerbait irabazten badau eurakaz urtiaren genian, da bere izerdi gogorraren kostura. Biderako zaldiren bat artzen dabenak egunero saria emon ezkero, eztauka zaldiaren biurrerarik zer egin, bere errubaga edo galduten bada. Zegaiti bada zorko dau Nekezale gaisuak idia, edo Bei ill edo galdu dana, bere erruz ezpada? Asmo asko daukaz zekentasunak, diru gurariak, ta biotz dollor batek. Egiten bere dabe pekatu, ta ez txikina errenteru gaisuei etxe errenta geiegi ezarten deutsenak. Eztabe asko Aberatsek kontu ateraten, zelan errenterubak pagau biar dituben amarren-Primiziak, bidegintzak, edo errepartimentubak. Ezta ondo geratuten au, enparetan ezpajako errenta, ta beste kargai eranzunda, gari puskaren bat, ta garbiro arto guztia. Ondo dakienak iritxi onetan dagoz. Baña errentak jasuaz juan geiago eskintzen dabeen atxakiaz, da nekezale tristiaren odola txupau, edo zurrutetia.

        I: Zer egin biar dau Mandamentu au ausi dabenak?

        E: Biurtu ostuba, edo kaltegiña, dala bera bere izatian badago, dala aren ereduba edo baliua.

        I: Zegaiti ori?

        E: Zerren San Agustinek dinuanaz: Ezta parkatuko pekatuba, biurtuten ezpada ostuba.

        I: Ezta asko salbetako bakotxak bere pekatubak artez osoz, ta damubaz konfesetia?

        E: Eztago damurik, ta konfesinoerik, ezpadago biurrera, edo errestituzinoerik. Eta onetan ezin librau geinkez Aita Santu Erromakuak bere. Eztabe barriz balio askoren goguak, ta biurtuteko propositubak, zerren geienez guzurrezkuak dirian. Biurtu aldedilla, laster biurtu biar da, ta ez gogo utsetan ibilli.

        I: Zer zuzenbide, edo erregla emon leite onetan?

        E: Ara emen. Baldin laster biurtubaz zuri etorri leikezun kaltia bada askoz andiagua, biurtu biar deutsazunari zerbait itxarotiaz baño, orduban ezta pekatu izango biurreria, edo restituzinoia luzatutia zure kalte peligru egiazkuak dirauban artian, baña bestela biurtu biar da luza bide baga; eta au bardin adietan da zorren gañian.

        I: Zer egin biar dau gauza onetan, salbau gura dabenak?

        E: Billatu Konfesore jakitun bat, esan oni zinzoro jazoten jakona, ta egin itxu itxuban aginduten deutsana.

        I: Oneek egiak badira, zelan danzuguz lapurretak, kalte egiñak, ta naste asko, eta biurrera, edo restituzinoe gitxi?

        E: Zerren eztirian batzuk damubaz, ta egiaz konfesetan, ta gura leuskiuezan iruntzi eragin konfesore gaisuei euren mausa, ta guzurrak, esanaz: Jauna eztaukat, zegaz, ta nundik biurtu; bere aldetik badeust berak bere ainbeste, etorriko da Abustuba edo arto batzeia ta orduban zerbait egingo dot. Eranzun oneekaz itxutu daruez Konfesore asko, baña ez biotzetako barri dakian Jangoikua.

        I: Zer egin biar dabe onetan Konfesoriak?

        E: San Franzisko Xabier ta San Karlosek dirautsena: ez igaro absolbizinoia emotera, biurtu, edo restituidu artian al dagiala, ta aztertu ondo al dagian edo ez, ta ez sinistu lenengo esanetara. Asmo onegaz edegi jaruakez askori begiak, ta ekarten dira eskura. Bestela beti ibilliko dira berba onetan, baña ezer egin baga.

        I: Zer egin biar dau guztia ezin biurtu dabenak?

        E: Gitxika bada bere biurtubaz, ta pagaubaz juan; ta orretarako ez etxian, ta ez iñola gastu alperrik egin, ezpada aurreratu alegiñaz, bakotxari beria biurteko.

        I: Zer jazo jaruake onetan ardurarik artuten ezbenai? (sic)

        E: Diabrubak zelan eztakiela ostu daruake askoz geiago; Jainkuak artu darua eskuba bialtzen deutsezala gatxak euren buru, ta aberenetara: artu daruez gari, edo arto gitxiago; eztabe inoz bururik jasoten; beti bizi oi dira zorpeturik, ta ezta ezer aurreratuten ostubaz.

        I: Zeintzuk geiago egin biar dabe ostubaren biurreria?

        E: Ondoringo, edo Erederubak, ill zirianak egin ezpeeben; bada ezin itxi euskiuezan ondasun iñorenak, edo zorrakaz katigaturik eukezanak, ezpada zorrai eranzuteko obligazinoiaz. O zeinbat guraso triste doiazan infernura, Umiak aberastuteko gurariaz euren obligazinoiai ez eranzutiarren, edo biurrerak egiteko enkargubak egingo eztitubenai itxitiarren! ta nork aterako ditu andik?

        I: Eta Mezatan atera baleitez ostubak, edo kalteginak?

        E: Ez, jakin ezkero nori ostu, edo kaltegin jakon; ta onetarako eztago Buldarik. Baña ezpadaki nor dan, itundu Konfesore bategaz, ta egin aginduten jakona.

        I: Zeinbat osto (sic) edo kaltegin biar da pekatu mortalerako?

        E: Ezta erraz epai guztiko bat emoten. Biartsu, edo pobretxu bati kentzen bajako errial baten duina, edo asko ebana, egun bat ondo igaroteko, izango da pekatu mortala. Nekezale errenteru ez eldu bai eldu bizi dirianai errial birañokua; ta bestelako etxagun ondo jarriai errial biko baterañokua ostu edo kaltegitia, da gauza astuna ta pekatu mortala. Baña gitxika gitxika eldu ezkero esan dogun terzio, edo eredura, ezango da pekatu mortala, ta bakotxian pekatu mortal bat beukan gogua gauza astunera elduteko.

        I: Zer esan biar jake Mandamentu onetan utsegin daruenai?

        E: San Agustinek dirautsena: Baldin juizioko egunian madarikatubak izango dira billosak janzi etzitubenak, gose, ta egarri zirianei jaten, ta edaten emoten ez eutsenak, zer itxaraten dabe janziak billostu, ta zer jan eukenak, gose bidian ifini zitubenak? Zer lapurrak?

 

aurrekoa hurrengoa