Jainkuaren amar agindu, edo Mandamentubak
I: Zeintzuk dira Kristinaubaren egin, edo obligazinoerik enzunenak?
E: Pekatubari iges egitia, ta birtuteko bideari jarraitubaz gauza guztiak artez, ta ondo egitia.
I: Zer egin biar da pekatubari iges egiteko?
E: Begien aurrian euki Jainkuaren agindu, edo Mandamentubak.
I: Nork itxi euskutzan orreek?
E: Jainkuak berak Moisesen bitartez Judatarrei Mendi gañeti bialdu eutsezanian, ta gero Jesu Kristok berak ontzat emon zituban, ta agindu eban erakutsi ta gorde zitezala.
I: Zer aurkietan da agindu orreetan?
E: Gure eginbide, edo obligazinoerik biarrenak Jainkuaganuntzko, lagunaguntzko, ta geganuntzko.
I: Gorde daigeguz Jainkuaren agindu guztiak?
E: Bai, ta erraz bere laguntasun, edo graziaz: Zerren ezteusku aginduten egin ezin daikegunik; ta bere agindubak eztira ain astunak, zein da jaso ezin leitezan. Alanbere eskatu biar deutsagu sarritan bere grazia, ta laguntasun au, ta ukatuko ez deusku geure aldeti alegiña egin ezkero.
I: Zer sari itxaraten deutsa agindu santu onek artez gordetan ditubanari?
E: Mundu onetan Jainkuaren bedeinkazinoia, ta genian Zeruko atsegintasun zoragarriak.
I: Eta zer itxaraten deutsa ardura baga austen ditubanari?
E: Baldin pekatu mortal egiñaz austen baditu, mundu onetan Jainkuaren Madarikazinoe, ta areriotasuna, ta genian inoz amairik izango eztaben suleza, edo infernuba, penitenzia egiten ezpadau.
I: Zer atera biar dogu gauza oneek enzunda?
E: Gomutau sarri, batiatu ginianian esan jakuna. Begira, baldin gura badozu betiko bizitzan sartu, gorde kontuz agindu, edo Mandamentu Santubak.
2. Ez ausi bat bere: bada baten utsegin daruanak, dirianetan utsegiten dau moduren baten, dirausku Apostolu batek.
|