www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amabigarren ikasbidia

 

Eleisa Santa ko laugarren agindubaren gañian

 

        I: Zein da Eleisako laugarren aginduba?

        E: Egin daigula baru berak aginetan (sic) deuskuzan egunetan.

        I: Zer egun dira orrek?

        E: Garizumia, urteko lau aldi, edo kuarta: tenporak, ta Jai bispera (sic) batzuk.

        I: Zetako ifini eban Eleisiak garizumako baruba?

        E: Gomutau gindezen Jesu Kristo gure Jaunak Basamorto (sic) baten egi eban berrogei eguneko baru gogorraz, ta era onetan prestau gaitezan Pazkuako Konfesinoe, ta Komuninoera.

        I: Zetako ifini zituban lau denporako barubak?

        E: Eraldi guztiak konsagrau gengizan penitenzia ta negarrari, eta eskatuteko Jangoikuari Eleisako Jaole, ta Ministro onak.

        I: Zetako baru eragiten deusku Jaiegun batzubetako aurre, edo bisperetan?

        E: Ezagutu gengian, penitenzia dala prestaerarik onena, egun santubak honretako, ta gomuta gindezen, ez ebela Santubak billatu Zerurako biderik, gorputzeko nekaldi, edo penitenziaren bitartez baño.

        I: Zeintzuk egin biar dabe baru denpora onetan pekatu mortalaren azpian?

        E: Ogeta bat urte igaro dituben guztiak eragozbide egiazkorik ezpadauke.

        I: Zeintzuk dira eragozbide egiazkuak?

        E: Dira ezin egiña, premia, ta karidadia.

        I: Zeintzuk sartzen dira ezin eginian?

        E: Gaiso diranak, osatuten dabiltzanak gatx astunen bat igarota; baña eztau bakotxak onetan bere burueraz ibilli biar, ezpada itandu Mediku gorputzeko, ta nozbait arimakuari, ta egin itxu itxuban onek esaten deutsena. Baña eztau edozein gatxek barutik libretan, ezpada baru egiñak kalte ekarri leikionak.

        2. Baru egiteko duin jateko batera eztaukenak, ta guztiz oni batzen bajako gorputzzeko argaltasunen bat.

        3. Iñude, ta Seindun dagozanak: zerren begiratu biar deutsen senen onari. Baña ezin okela gauzarik jan leike, seña gaiso dabelako Medikubak agintzen ezpadeutse, edo seindun egonda gurari biziren batek artzen ezpaditu.

        I: Zeintzuk librau leitez barutik premiaren aldetik?

        E: Edozein langille, baru eginda, gorputza geiegi nekatuten dabena, edo zeinen lana edo biarra ezin alkartu leitian barubaz. Orregaitino eztauke baru egiteko obligazinoerik Olagizon, ta Errementariak, Arotzak, Atxurlariak, Argiñak, ta bide luze, ta premiazkuak egin biar ditubenak, Lisiba andia jo biar dabenak.

        I: Eta zer esan biar da Etxe jateko ona daguan batzubetako ogia egiten dabenak gaitik?

        E: Esan biar da, ikusi dodanaz Jainkuaren bildur diran otseginetan, egin daikela baru, batez bere txokolate puskaren bat emoten badeutse, edo txokolaterik eztaukenak, onza bat ogi gorputza eregau, edo palagetako artuta, egin daikenak: Zerren eguberdi artian igaro ezkero arratsalderuntz euki eztaruen neke andiko biarrik.

        I: Eta zer esango da Eunlak gaiti?

        E: Ezta erraz epai bardinik emoten. Itandu deutset lan onetan jarduten daben Jangoikozko Neskatilla batzubei ta euren eranzutetatik atera dodana da, begiratu biar jakola bakotxaren sendotasun, ta indarrai, dauken jan modubari, ta erraz geienak egin daikela baru bat edo bi baño eztakarren egunetan; eta Garizuman edolabere egun askotan, guztietan ezin badabe bere. Alan bakotxak itandu zinzoro bere Konfesoriari, gauza guztiak argiro agertubaz.

        I: Eta barurik egin daige nozbait Baserritar, ta Atxurlariak?

        E: Bai: eguraldi txarrak diran denpora batzubetan, dagoz egun askotan Andrakumiak gorubari dautsela, ta Gizonak gorputzeko neke baga; eta alan janari ona badauke, ta iru, edo lau egun badagoz, biar gogorrik egin baga, ta osasunak lagunduten badeutse, egin leike baru, Baserritar askoren artian dakustan legez.

        Egin biar dabe baru Dendari, ta Jostunak; zerren onen biarrak eztau asko nekatu, ta adikatuten gorputza.

        I: Eta baru egin biar dabe irurogei urte igaro ditubenak?

        E: Ni ez nintzate azartuko barutik libretan zarrak, ikusiko ezpaneu aginte gitxi daukela. Topetan dira indar, ta adore andiko zarrak, ta dakuskuna da, gazte askok baño errazago egin daruela baru, gura dabenian. Oni begiratu biar jako, ta ez abesbeluban esan, Zar guztiak dagozala barutik libre, senduak izan arren, ta jaki ugaria badauke bere.

        I: Zelan egin biar da baru?

        E: Jatordu bat baño ez eginaz, ta gabaz kolazinoe arin bat, Kristinau onak egin daruen jakiakaz, ta ereduban. Eta alan ezta sardina, ta arrain gauzarik, ezta gaztae, ta eznerik bere, artu biar kolazinoetan.

        I: Zetan utsegin dabe askok?

        E: Uste izanaz goisetik eguberdi arteraño, ta eguberditik arratseraño ezer artzen ezpada, jan daikela gabaz nai beste salda, arto, ta aza.

        I: Zelan egiten zan baru antxinako denporetan?

        E: Orduban ez eben egiten jatordubat baño, ta bera arratsaldian: etzan ezagututen kolazinoerik; ta gaurko egunian turku, ta Jentilen arteko barubak dira gurien aldian gogorrak, ta Jainkuaren juiziuan salatu ta lotsatuko gaitubenak.

        I: Eta okelia jateko baimena, edo lizenzia dauken guztiak ete dagoz libre barubetatik?

        E: Ez, beste eragozbide, edo gatxen bat ezpadauke.

        I: Zeinbat garren urtian debeketan jaku aragi gauzak jatia?

        E: Zazpi urte igarota beriala, ta ezin edade onetara eldu ezkero jan leike inok gaztae, ezne gauza, ta arrautzarik Garizuman, Buldia

        ezpadauka, ta onetan utsegin darue Guraso askok.

        I: Zer egin biar dau Bijilia egunetan okela jateko lizenzia daukanak?

        E: Ez nastu okelia arrain gauziaz; baña eztau pekaturik egingo, baru ezpada, ta osasunian kalterik egin daikion bildur ezpalitz, eguberdian okela gauzak, ta gabaz arrainezkuak jan arren: zerren bakarrik daguan debakatuta jatordu bateko nastia.

        I: Zer ordutan egin biar da baru eguneko jana?

        E: Ez eguberdia baño lenago; eta belubago egin gura dabenak, bere eskuban dauka.

        I: Ondo da Eguberdian kolazinoia, ta gabaz afaria egitia?

        E: Eztau orrelako aldantzarik egin biar errazoe onen bat eztaukanak.

        I: Zeinbat ondasun dakaz barubak?

        E: Asko; lenengo illdu, ta gitxituten ditu aragiaren bizitasun, ta gurariak; bigarren, jasoten dau arimia goruntz, errazago igon daian Jainkuaren aurrera Orazinoiaren bitartez; irugarren iges eragiten deutse Diabrubei, zeintzuk bildurduten diran barubaren izenaz; laugarren, erakarten ditu Jainkuaren bedeinkazinoiak, ta emoten jako geure pekatuben ordetasun, edo satisfazinoia.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Gorde artez Eleisako barubak, ta egin osterunzian nozbait borondatez egun batzubetan. Lagundu arimako baruba gorputzekuari.

        I: Zer da arimako baruba?

        E: Ez jatia, Jainkuak debekauriko fruturik: au da Jaunaren agindubak osoro gordetia.

 

aurrekoa hurrengoa