www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beste Ikasbide bat

 

        I: Zelan eldu biar da Mai Santura?

        E: Eldu biar da begiak beraturik modestia andiaz, ta komulgau biar dan lekuban belauniko jarririk.

        I: Nun jarri biar da belauniko?

        E: Baldin bada balustrarik aren kontra, eta ez baldin bada lurrian, edo Altarako oinetako olaren azpiko aldian, eta ez altarako oñ gainian.

        I: Zelan euki biar da komuninoeko zapia?

        E: Euki biar da alako era, edo modutan, nun baldin ostia santuba Abadiaren eskubetatik jausiko balitz, jausi deitian zapi gaiñera soñoko, edo lurrera jausten itxi baga.

        I: Komulgau onduan zapiaz ezpanak igorzitia ondo dirudi?

        E: Eztirudi ondo, ta alan egin biar ezta.

        I: Zer erabilli biar da goguan Confiteor; edo ni Pekataria esaten dan denporan, eta Sazerdotiak ostia santuba eskuban daukala erregubak esan daruazanian?

        E: Orduban barristau biar dira bere biotzian amodiozko, humiltasuneko, ta damuzko egikai, edo akto biziak.

        I: Zelan euki biar da buruba komulgetan?

        E: Euki biar da geldi, ta zuzen, aurreratu, ta atzeratu baga. Ezta begiratu biar batera, ta bestera, ezta begiak ezarri ta itxatsi bere Sazerdoteari; eta bai bakarrik Ostia Santubari.

        I: Zelan euki biar da aua?

        E: Ez geiegi, ta ez gitxiegi idigirik.

        I: Ostia Santuba artu danian, zer egin biar da beragaz?

        E: Euki biar da puska bat min gainian, ta bigundu, edo desegiten asten danian iruntsi biar da, ardura, ta errespeto andiaz, auan guztiz urtu artian itxi baga.

        I: Eta forma bi alkarri itxatsirik emoten badeutsaz Sazerdotiak, zer egin biar da?

        E: Ezer adietan emon baga iruntsi biak.

        I: Baldin Ostia Santuba itxasten bada ao sabaian, zer egin biarko litzate?

        E: Biarko litzate emero kendu miñaz, ta iruntsi; baiña ez inolabere eskubaz ikutu.

        I: Zer egin biar da Jesu Kristo geure Jauna artu dogun onduan?

        E: Alik onduen erakustera emon, daukagun pozkaria, ta gozamentuba, Jaun ain andia geure barruban eukiaz, eta egon edolanbere ordu lauren bat, Jainkuari eskerrak emoten.

        I: Ondo dirudi komulgauta laster Eleisatik urtetia?

        E: Ori da Judasek egi ebana, ta onelakuak adietan emoten dabe Fediaren arrasturik eztaukela. Etorriko balitxakegu geure etxera Persona Andiki, edo adiskideren bat, ondo dirudiana izango litzate, agur bat eginda beste baga istia, ta beste arazkerietan inardutia? Ause egiten dabe bada komulgau onduan euren Jesusegaz astirotxu egon baga, Eleisatik laster urten daruenak.

        I: Zelan emon biar jakoz eskerrak?

        E: Lau gauza eginaz: lenengua adorau humiltasun andiaz Jesu Kristo; orretarako batu biar gatxakez Aingeru, ta Santubak Jaun oni egin daruekezan adorazinoiei, ta diranak opa egin geuriakaz batera.

        2. Bigarrena esker andiak emon: zerren etorri gura izan daben gugana, bere graziaz betetara, izanik gu geurez ain gauza gitxiak, ta errukarriak.

        3. Eskatu beraganako amodio sutsu, ta bero bat, ta biar ditugun grazia guztiak.

        4. Erregutu biar deutsagu Eleisako premia guztientzat, geure senide, adiskide, arerio, agintari, ta ongilla gaiti.

        I: Erakutsi zelan.

        E: Neure salbagille maitia: adoretan zaitut ezeberezetik egin nenduzalako; batzen natxake Aingeru ta Santubak Zeruban emoten deutsubezan adorazinoe humillei, ta opa deutsadaz Aita Zerukuari zuk Sakramentu Santu onetan deutsazuzan guztiak. Emoten deutsudaz esker andiak zure eskubetatik artu ditudan meseden ordez, edo eranzuterako; batez bere emoten zatatxazalako ni legezko gizatxar eskergaistoko bati. Zuk dazauzu, nik baño obeto neure arimako premia; arren emo eidazu indarra enzuterik emon eztaiuedan mundu galdubaren deiai. Ken egizu nire biotzeko gogortasuna; ta bere ordez isio nagizu zeure amodio Santuban. Lagun egiozu zeure Esposa maite Eleisa Santiari bere biar ordubetan. Desegizuz bere kontra jarkiten diran persegimentu, itxas andi, edo olasta aserratubak. Errukitu zaite Fede bagakuen itxutasunaz; argitu eizuz, ezagutu zagiezan ondo. Ez aztu, Jauna, Pekatariakaz; emon egiezu grazia sendo bat urten dagien pekatu bidetatik; ondo eizuz neure adiskide, arerio, ongille ta agintariak, guztiok igaro daigun enparetan jakun bizitzia zeure amodio, ta jarraimentuban. Opa natxatzu, Jauna nasan guztiau, ni al daidan guztia, ta ditudan gauza guztiak: egizu onduen deritxazuna; ta itxi egidazu, nik zeu opa zagidazan zeure Aita betiko Jainkuari, gizon guztien pekatuben parkazinoia jaretsi, edo alkanzau dagizun.

        I: Asko da Jainkuari eskerrak emoten ordu lauren bat egotia?

        E: Ez; biar da oraindino gainerako egun guztia igaro alik onduen.

        I: Zer egin biar da orretako?

        E: Baldin Sermoerik bada, enzun; egun artian gomutau zein euki genduban goisatan geure biotzeko etxian; liburubak irakurri, gaisuak ikusi, ta beste gauza onak egiten jardun

        I: Eta lanian eguna igaro biar dabenak, zer egin leike?

        E: Bere biarren artian gomutau biotz barruban, Jainkua aurrian daukala, ta egun atan artu dituban mesediak; opa egin bere lana esker orde, eta arratsalderuntz al badau, bakartu puska baten bere Jainkuaz gozatu, ta atsereteko.

 

aurrekoa hurrengoa