www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amaseigarren Ikasbidia

 

Eskandalubaren gainian

 

        I: Zer da eskandaluba?

        E: Da esatia, edo egitia, ta askotan utsegitia zerbait, nundik artu daikian norbaitek pekaturako bidia.

        I: Zeinbat erara, edo mudatara (sic) emoten da eskandaluba?

        E: Lautara.

        I: Jainkua ofendiubaz norbaiten aurrian, ta ari beste ainbeste egiteko zorian, edo peligruban ifiniaz.

        2. Lagunari pekatu egiten erakutsiaz, ume bati berba loiak esaten jakozala, igarririk ikasi daikezala.

        3. Ostuteko, guzurrezko juramenturen bat egiteko edo Neskatillaren bat tentetako konseju emonaz.

        4. Jainkuak (sic) ofendietako, dan legez dala, bidia agertubaz.

        I: Zeinbat modutakua da eskandaluba?

        E: Bitakua: batari deritxu (sic) emona ta bestiari artuba.

        I: Zer da eskandalu emona?

        E: Da esatia, edo egitia zerbait lagunari pekaturako bidia emonaz.

        I: Zer da eskandalu artuba?

        E: Da egin dan pekatuba bera norbaiten esan, edo egitetik arturiko laguntasunetik.

        I: Zeinbat modudakua (sic) da ostera eskandalu mueta au?

        E: Irutakua, batari deritxo Umeena, bigarrenari argalena, ta irugarrenari Fariseuena.

        I: Zer da eskandalu Umeena?

        E: Da jakinezetik datorrena: alan norbait bariekuban okelia jaten ikustia, izango litzate eskandaluba eztakienentzat zer motibo daukan atarako.

        I: Zer da eskandalu argalena?

        E: Da norbaiten argaltasunetik datorrena. Onetara datoz eskandalurik geienak: zerren geurez garian deungarako makurtubak. Onegaitik egiten dabe eskandaluzko pekatuba:

        Lenengo berba zantar, ta zikinak esan daruezanak. Ikuera txar, ta oratute loiren bat andrakumeren bati egiten deutsenak. Euren Etxetan artazuriketa, ospetsu, ta bigira infernukuak isten, edo permitietan ditubenak. Jainkuak berak daki zeinbat lotsagabakeria, ta pekatu datozan onelako batzar madarikatubetatik.

        I: Zegaitik egiten dabe eskandaluzko pekatuba etxeko Jaun edo Guraso euren etxetan onelako jentiari leku emoten deutsenak?

        E: Zerren igarten deutse, zeinbat pekatu jaioten diran alako ospe, ta barralletatik.

        I: Zer egin biar dabe bada salbau gura badabe?

        E: Urrindu euren Etxetatik onelako batzar, ta ibilmodubak. Zuritu artuak euren etxekuen artian puskaka gabetan. Espateta denporan, ez dei egin lagun gitxiri, ta onei baño, ta beste edozeñi atiaz arpegian emon. Euren Seme-Alaba, edo otseginai ez itxi juaten alako lekubetara, ta zaintu, nundik nora dabiltzan. Atan egiten dabe Etxaun honrau batek baño geiagok, ta obeto juake euren arima ta ondasunetan.

        I: Zein da pekatu andiagua, gizonen bat illtia, edo andrakumeren bat pekaturen baten jausi eragitia?

        E: Bigarren au: zerren kentzen deutzan geiago balio daben bizitzia, zein da arimako grazia.

        I: Bada zelan dauke gizonak lenengua pekatu ain anditzat, ta bigarrena ez ainbeste?

        E: Bildurrago diralako Mundukuen kastigu, ta Justiziaren, Jainkuarenaren baño.

        I: Zeinbat pekatu egiten ditube, pekaturako askori bidia emoten deutsenak, nola dan berba zikiñen bat esaten dabenak amarren aurrian?

        E: Gizon jakintsu askoren iritxian amar pekatu mortal gitxienez: baña beste askoren ustia da, egiten dabela amar pekatu mortal besteko pekatu eskerga bat. Eskopeta tiro bat jaurtikita illgo balitu batek amar gizon, begira zer gaistakeria egingo leukian? Egite deunga, ta berba loi bat izan oi da, arima askori jaurtigiten jaken tirotzar ondagarria. Batak biar bada euko dau borondatezko gogorazinoe txar bat, bestiak artuko dau, zantarkeriak enzunda atsegin txarren bat, ta guztiai emoten jake pekaturako bidia.

        I: Egin leite beste Mandamentubetan eskandaluzko pekatuba?

        E: Bai: zerren askotan emoten dan deungarako bidia. Eta alan emoten dabe eskandaluba. Guraso euren Umien aurrian Jaiegunian biar egin, edo eragiten dabenak. Zerbait ostuteko konseju emon daruenak. Murmurazinoian, ta gaiski esanian diardubenak: zerren enzulak artzen daben eurak bere beste ainbeste esan edo egiteko bidia, ta geia.

        I: Zegaitik da ain pekatu andia eskandaluba, edo inori pekaturako bidia emotia?

        E: Zerren dan Diabrubaren lana, ta zeregina.

        I: Zer egiten dabe tentadore onek?

        E: Diabrubak berak baño geiago.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren galdu daruezan euren berba, kiñu, ta zantarkeriakaz, Diabrubak galdu ezin dituban arimak.

        I: Zer izen emon biar jako tentadore gaistuari?

        E: Infernuko Prokuradoriarena: zerren egiten daben Diabrubaren bando, arima askok beragaz darabillen auzian.

        I: Zeñen kontra jarkiten da eskandalosua?

        E: Jesu Kristoren kontra modu onetan: Jesu Kristo etorri zan lurraren gañera, galdu zana billatu, ta salbetara. Eta tentadore traidore bat jaio, ta bizi dala dirudi, galtzeko salbauko zana. Jesu Kristok egi eban alegiña, Pekatariak salbetako; ta askok egiten dau alegina, arima onak kondenetako. Jesu Kristo etorri zan, Adanen pekatubaz itxirik eguan Zeruko Atia edegitera, ta asko etorri dira Mundura Jesu Kristok edegiriko atiak isteko.

        I: Zer esan biar jake onelako arimen galtzallei?

        E: Kondenau gura badabe, kondenau ditezala bakarrik, itxi dagiuela bakian, Jesu Kristok bere odolaren kostura irabazi zituban arimai.

        I: Zer itxaraten deutse Jesu Kristoren arerio onei?

        E: Infernuko su gogor, sari Diabru euren Ugazabak emongo deutsena; Jesu Kristok Predikadore arimak irabazten dabiltzazanai, Zeruban gozamentu zoragarriak legez.

        I: Zer atera biar da Ikasbide onetatik?

        E: Ez iñori emon jarraigarri, edo ejenplu deungarik.

        2. Egin alegina, bestiak Jainkuaren bidera erakarteko geure berba, ta egite onakaz.

        3. Beti euki buruban Jesu Kristok dinuana. Ai gizon gaiso iñori pekaturako bidia emoten deutsazuna! Obeto egongo jatzun jaio ezpazina.

        4. Ez itxi karidadezko, ta bestelako egite onak, batez bere premiazkuak, inoren esames edo murmurazinoiagaiti: zerren egiten daben pekatu euren gurariz, edo iñok biderik emon baga.

 

aurrekoa hurrengoa