www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bostgarren ikasbidia

 

Zelan egiña izan zan Gizona

 

        I: Nork egin, ta ekarri gaitu Mundura?

        E: Jangoikuak.

        I: Zetarako egin, ta ekarri genduzan?

        E: Bera ezagutu, maitetu, ta serbietako, ta bere agindubak gorderik, betiko bizitzara igoteko.

        I: Zeintzuk zirian, Jainkuak lenengo egin zituban gizona, ta Andria?

        E: Adan, eta Eba, gure lenengo Guraso, ta Asabak.

        I: Zegaitik emoten deutsezu Gurasuen izena?

        E: Zerren eurak gandik etorri, ta etorriko dirian gizon, ta emakume guztiak.

        I: Zetatik egi eban Jainkuak lenengo Guraso Adanen gorputza?

        E: Bustin lur zati batetik.

        I: Eta aren Arimia?

        E: Arimia ezeberezetik; geuriak orain legez, ta beriala batu eutsan Adanen gorputzari.

        I: Zegaz egi eban lenengo Andra Ebaren gorputza?

        E: Adan lo eguan artian onen saiatsetik (sic) atera eban azur bategaz: Barriz Arimia ezeberezetik Adanena legez.

        I: Zetan dago gure Arimiaren edertasun, ta onerarik andiena?

        E: Dago Jainkuaren imajiña, edo irudira egiña izatian.

        I: Zetan agiri dau Jainkuaren irudi, edo anzera egiña dala?

        E: Zerren dan Espiritu uts, ta garbi illkortasun bagakua, ta bera

        ezagutu, ta maituteko (sic) geiak daukazana.

        I: Zeintzuk dira gei orrek?

        E: Iru: Gomutalmena, edo Memoria, Adimentuba, ta Borondatia.

        I: Zetako emon iakun Gomutalmen edo memoriau?

        E: Jainkuaz, ta bere mesedekaz gomuta gindezan.

        I: Zetarako Adimentuba?

        E: Bera ezagutu, ta sarri goguan erabilli gengian.

        I: Zetarako Borondatia, edo guralmena?

        E: Onik andiena, ta ederrena legez biotz guztiaz maitetuteko bera, ta lagunak geure burubak legez.

        I: Eta zer doe emo eutsan gizonari egi ebanian?

        E: Errazoe, ta naibide, edo libertadia, onegaz jasoteko, egin zituban beste gauza guztiez gainian.

        I: Zelan adierazoko da esan au?

        E: Ara zein erraz. Biarrian diardugunian, diardugu alperrik ez egotiarren, edo geure bizitzia ateretiarren: Sermoietara guazanian, guaz gauza onak ikasi, ta ondutiarren; iges egiten bada pekatutik, da Jainkuari atsegin emon gura deutsagulako, ta onelan beste gauza asko.

        I: Zer da naibide edo libertadia?

        E: Da geurez daukagun indarra, egiten ditugun gauzak egiteko, edo ez egiteko, geuri otuten iakun legez.

        I: Azaldau egizu argiruago.

        E: Berba egin daruagunian, egon geindez isillik: Jarrita gagozanian, egon geindez zutiñik; ta onelan geure aukeraz egin daruaguz gauza asko, batez bere arimakuetan.

        I: Zer atara biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Jainkuari emon eskerrak: Zerren emon deuskun Arima bat, bera ezagutu, maitatu, ta gozetako gei dana.

        2. Erabilli txito sarri goguan, biotz guztiaz amau, ta ez atsakabarik emon pekatu egiñaz.

        3. Gomutau, ez gariala lur puska bat baño, ta ez egin jaramonik munduko agur, abegi zoro, ta ondasun geugaz batera lurmendu, ta amaituko dirianei.

 

aurrekoa hurrengoa