Irugarren Ikasbidia
Mundubarren Asaieria
I: Nozkua da Munduba?
E: Orantxe sei milla urte gitxi gora bera egiña.
I: Nork egi eban bada?
E: Jangoikuak.
I: Zetatik egi eban?
E: Ezeberezetik.
I: Zelan egin leite gauza bat ezeberezetik?
E: Jainkuak gura izanaz beste baga, zeinentzat eztaguan gauza gatxik, ta errazto ezin daikianik.
I: Zela egi eban Jangoikuak Munduba?
E: Bere esan barruko bategaz; onetara: Egin bitez Zerubak, ta lurra; egin bedi argia; emon begiz lurrak bedarrak, ta arbolak, ta beinguan egiten zirian, ta urteteben.
I: Zer eguan, Jainkuak Munduba egin baño lenago?
E: Ezer ez, Jainkua baño.
I: Nun eguan Jangoikua Munduba egin baño lenago?
E: Beregan.
I: Eta beeban mundubaren biarrik zorioneko izateko?
E: Ez; zerren Jangoikua berez da guztia daukana, ta eztau inoren premiarik, edo biarrik
I: Zegaitik, edo zetarako bada egi eban Munduba?
E: Gure onerako, ta guk amau, ta adorau gengian.
I: Nork zuzendu, ta jaoten dau Munduba?
E: Jangoikuak bere Probidenziaz, ta bere indar edo poderio txito andiaz.
I: Eta biurtu leike Munduba lengo ezebezera?
E: Bai, ta erraz, gura baleu.
I: Zetako egin zituban Izarrak, Aberiak, Egaztiak, Arrainak, ta lur gainian dakuskuzan piztia mueta guztiak?
E: Gizona egi eban legez bere esanak egin, ta agunpian egoteko, alan gauza onek guztiok egin zituban gizonaren onerako.
I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?
E: Jainkuaren ezaguera, ta amorio andi bat, emoten deutsaguzala esker asko: Zerren erakutsi deuskun ainbeste ontasun, eginik gure onerako gauza ain miragarriak.
|