www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Laugarren ikasbidia

 

Zelan Angerubak egin zituban Jangoikuak,
ta zelan batzuk galdu zirian

 

        I: Nork egin zituban Angerubak?

        E: Jangoikuak, Mundubagaz batera.

        I: Zer dira Angerubak?

        E: Dira Espiritu uts, edo gorputz itxura bagako batzuk, Jainkuak (sic) bere agindubak egiteko atera zitubanak.

        I: Zer egoera, edo estaduban egin zituban?

        E: Graziazko, edo santutasunean.

        I: Aingeru guztiak irauben beti estadu onetan?

        E: Ez guztiak: batzuk menpetu, edo humildau iakozan Jangoikuari, ta beste asko galdu zirian euren andiuste, arrotasun, edo soberbiagaiti.

        I: Zer izen emoten iake grazian irauebenai?

        E: Aingeru onak; edo bakarrik Aingerubak.

        I: Eta zelan izentetan dira graziako egoeratik jausi zirianak?

        E: Aingeru deungak, edo sarriago, diabrubak, Añenak, ta Demoniuak.

        I: Zer jazo iaken Aingeru zori deungako onei pekatu egin onduan?

        E: Urristau, ta bota zituban Jangoikuak infernuko suleza, edo ondarretara.

        I: Zer egin darue infernuban?

        E: Dagoz nekaldi, edo tormentu ikaragarriak eurak igaroten, ta beste askori igaro eragiten.

        I: Zetan deardube geiago?

        E: Gizonak pekaturako zirikatu, ta galdu guraz.

        I: Zelan urratu, edo desegingo ditugu arerio onek ifinten deuskubezan lakio, edo katigugarriak?

        E: Iratzarturik, ta orazinoian egonaz, Jesu Kristok bere esan, ta egiñakaz darakuskun legez.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren orazinoe, edo eskabidiaren bitartez erasten dogun Jangoikuaren laguntasuna tentazinoiak goituteko, ta iratzarririk egonaz gordetan gara sartzeiaz gu galduteko asmetan dituban ondabidetan.

        I: Zer atera biar dogu irakurte onetati?

        E.

        I: Pekatubaren bildur andi bat, gomutaubaz, zelan galdu zirian Aingeru pekatu egiebeñak (sic).

        2. Tentazinoe orduban jaso laster biotza Jangoikuari, ta ezkatu (sic) atera gaizala galbide, edo peligru atati.

        3. Arreta andiaz iges egin bide, etxe, ibillera, ta lagun deungetati.

        I: Gorputzik badabe Aingerubak?

        E: Ez. Zerren dirian espiritu uts, eta garbiak.

        I: Nundik dator bada guri erakustia gorputz irudian?

        E: Zerren sarri agertu izan dirian gorputzen itxuriaz.

        I: Eta zegaitik pintau, edo, edo (sic) irudierazo daruez eguakaz?

        E: Guri adierazotiarren, zein laster, ta gogoz egin daruezan Jainkuaren agindubak.

        I: Aingeru deungak galdu zirianetik, zer egin darue, ta nun dagoz Aingeru onak?

        E: Dagoz zeruban, Jainkuaren arpegia ikusten betiko zoriontasunian; onez gañetik bera bedeinketan, ta bere agindubak egiteko prest, eta zain.

        I: Eta badake gure ardurarik?

        E: Bai, Jainkuak emon deutse gugaz ardura eukiteko zeregiña.

        I: Zelan ori?

        E: Zerren Jainkuak emon deutskun (sic) bakotxari Aingeru bat gugaz arduria daukana.

        I: Zer izen emoten iako Aingeru orri?

        E: Aingeru Jaola, Begirale edo Guardakua.

        I: Zertan lagunetan deusku Aingeru Jaola onek?

        E: Jainkuari gugaitik esketan deutsa: gure onegiñak berari opa daruakoz: sendotuten gaitu, Diabruba goituteko: galbide, edo arriskubetan laguntzat jarten iaku (sic).

        I: Zeintzuk dira gure eginbidiak eurak ganutz?

        E: Da lotsa andi bat eurai erakustia: zerren beti gagozan euren aurrian; ta ez egitia deungaro iritxiko deutsen gauzarik.

 

aurrekoa hurrengoa