Zazpigarren ikasbidia
Zelakua eguan Munduba Jesu Kristoren etorreran, eta zelan erosi genduzan
I: Zelakua eguan munduba Jesu Kristo geure Jauna etorri zanian?
E: Gizonik geienak adoretan zituben idolotzar, edo Jangoiko guzurti batzuk.
I: Eta zeintzuk ezauben Jangoiko egiazkua?
E: Bakarrik Judegubak, ta Jentilen arteko banaka batzuk.
I: Zelan atera genduzan Jangoikuak pekatubaren katigera edo lakiotik?
E: Bialdubaz lurrera Jesu Kristo bere Seme Maite bakarra, illteko kurutze gogor baten, ta bere eriotziaz guri bizitzia emoteko.
I: Zer izen emoten jako, Jesu Kristo gure Jaunak bere eriotziaz irabazi euskun grazia oni?
E: Gere Redenzinoeko, edo Erospeneko grazia.
I: Zer grazia da ori?
E: Pekatu, ta infernukuen menpe, ta eskuartetik ateraten gaitubana, ta Zerurako eskubidia emoten deuskuna.
I: Zelan jarten zirian gizonak salbazinoeko bidian, Jesu Kristo ill baño lenago?
E: Jesu Kristo illgo zanaren laguntasun, edo merezimentu etorkizunekuakaz: ta alan egia da, etziriala orduban bere salbetan redentore maite onen grazia baga.
I: Noz agertu zan Mundura Jesu Kristo?
E: Munduba egin zanetik lau milla urteren buruban geienak dinuenaz gaurko egunian.
I. Nor da Jesu Kristo?
E: Da Jangoiko biziaren Seme bakarra, gugaiti gizon egin da Kurutze baten ill zana.
I: Eta beti izan zan gizon Jainkuaren Seme au?
E: Etzan beti gizon izan; baña bai beti Jangoiko.
I: Eta gizonaren izatia artubaz, galdu ete eban Jangoiko izatia?
E: Ez, zerren aldabatera da Jangoiko, ta gizon egiazkua.
I: Aita, edo Espiritu Santuba egin zirian gizon?
E: Ez: bakarrik Semia egin zan.
I: Zer esan gura dau gizon egitiak?
E: Esan gura dau, guk ditugun legezko gorputz, ta arima bat artutia.
I: Zer izen emoten iako Misterio oni?
E: Enkarnazinoekua, edo Aragizartzekua.
I: Zeinbat izate, edo naturaleza daukaz Jangoikuaren Seme gizon eginak, edo Jesu Kristok?
E: Bi: bata Jangoikuarena, ta bestia gizonarena.
I: Zeinbat Persona?
E: Bat bakarrik, ta bera Jangoikozkua.
I: Zeinbat adimentu, ta borondate?
E: Bi: bata Jainkua danez, ta bestia gizona danez.
I: Zeinbat memoria, edo gomutalmen?
E: Bat baño ez: Zerren Jainkua dan aldetik ezin euki leike gomutazinoe, edo memoriarik, igaruak, ta etorkizunak bere aurrian daukazalako.
I: Zegaiti umildau, edo beratu zan gizon egiteraño?
E: Lenengo, gizona zanez igaroteko nekaldi, azota ta eriotzia.
2. Bigarren, Jangoikua zanez emoteko bere eriotza ta Pasinoiari prezio, edo baliotasun neurri bagia.
I: Eta nun egin zan Gizon?
E: Andra Maria Birjiniaren errai garbietan Espiritu Santubaren mirariz, ta bitartez.
I: Zetati egi eban Espiritu Santubak bere gorputza?
E: Erromako Katezismuak dinuanez Ama Birjiniaren odol garbiaz. Ex purissimo Virginis Matris sanguine.
I: Zetati bere Arimia?
E: Ezeberezeti guria legez.
I: Eta zelan gero egin zan Gizon?
E: Baturik Trinidadeko bigarren Personia, edo Jangoikuaren Semia gorputz, ta Arima esan ditugunakaz.
I: Eztau beraz Gizona danez Aitarik?
E: Eztau Ama baño: Zerren guztia izan zan mirariz Gizonak zer ikusi ez eukala.
I: Zegaiti bada emoten iako San Joseperi Aitaren izena?
E: Etxako emoten, zalako Aita benetakua, ezpada zerren zan Ama Birjiniaren Senar egiazkua, garbitasuna gordetako, itunduta begozan bere; eta zerren Aita batek legez azi, ta jaoteban iñardutebela alkarregaz arotziako langintzan.
I: Beraz Ama Birjina beti geratu zan Donzella, ta garbi?
E: Bai, eta zan ortu isilleko, ta ondo zarratu bat, nun ezin sartu zeitian Gizonik: eta zelan igaroten dan Eguzkiaren rañua, edo argitasuna bidrio batetik, oni kalterik egin baga, alan urteban Jesu Kristo Eguzki benetakuak bere Ama maitiaren Sabel garbitik.
I: Beraz Birjina Santa au da egiazko Jesusen Ama?
E: Bai, ta izen au emon deutsa beti Eleisa Santiak.
I: Zein egunetan egin zan Gizon?
E: Martiaren ogeta bostgarrenian.
I: Zein egunetan jaio zan?
E: Gabonez, edo Abendubaren ogeta bostgarrenian.
I: Ze egunetan egi eutsen odolezko epaia, orduan usadio zan legez?
E: Jaio zanetik zortzigarren egunian, zeini dei egiten iakon Jesusen izena.
I: Zer esan gura dau izen beneragarri onek?
E: Esan gura dau Salbagillia.
I: Eta zegaitik geituten iako Kristoren izena?
E: Adierazoteko izan zala konsagrauba Espiritu Santubaren doe, ta graziakaz; eta zala Sazerdote guztien Buruba, Errege guztien Errege, ta Profeta, edo Igarlarik andiena.
I: Zein egunetan eskini eutsezan iru Erregiak euren ondasunak, autortu, ta ezagututeko euren Jangoikotzat?
E: Erregena esaten dan egunian
I: Zeinbat urtian bizi izan zan lurrian?
E: Ogeta amairu urte igarotxu.
I: Zer bizitza erua eban?
E: Premiaz, ta nekez betia, ta askoren gorrotuan.
I: Zer egiteban gazte denporan?
E: Egon bere gurasuen aginpian, ta jan bere izerdiaz edo San Josepegaz biar eginda irabazteban ogia.
I: Zer egi eban bere bizitzako azkeneko urteetan?
E: Urten erririk erri, ta basterrik (sic) bazter, bere erakutsi, ta mirariakaz erakarteko bide garbi, ta zuzenetara okerturik, edo galdurik ebiltzan Pekatariak.
I: Zelan ill zan?
E: Kurutze baten ganian, ta lapur biren erdian gaiskin andiren bat izan balitz legez.
I: Zer adietan dozu esaten danian Jesus gure Jauna ill zala?
E: Adietan dot bere gorputz, ta arimiak alkarregandik aldegi ebela.
I: Zer egin zan gure Jesusen gorputzaz ill zanian?
E: Jose, ta Nikodemus bere eskolari, edo Diszipulubak eratsirik arreta andiaz Kurutzeti, sartu eben obizulo, edo arripe garbi, ta barri baten.
I: Jesu Kristo illda beti geratu zan bere Jangoikotasuna, gorputz, ta arimiaz?
E: Bai: zerren gorputza geratu bazan bere Arima baga, ez bata, ta ez bestia geratu zirian Jainkotasun baga.
I: Zegaiti autu eban eriotza ain gogorra, ta lotsagarria?
E: Guri amodio geiago erakustiarren, ta geretzat irabasteko laguntasun, edo grazia ugariaguak.
I: Ze pekatu mueta gaiti ill zan?
E: Orain artian Munduban egin dirian, egiten, ta egingo dirian guztiak gaiti; eta egiaz esaten da, pekatu mortal bakotxagaz barristetan dogula Jesu Kristoren eriotzia.
I: Zegaiti ori?
E: Zerren geurez danez ifinten dogun bere Pasinoeko geia, edo motiboa.
I: Beti egon zan lurpian gure Jaunaren gorputza?
E: Ez: andik irugarren egunian biztu zan illen arterik geiago ez illteko.
I: Eta zer egunez biztu zan?
E: Pazkua goisian.
I: Zer adietan dozu esanaz biztu zala Jesus?
E: Adietan dot, barriro biurtu ziriala alkargana bere gorputz, ta arimia, edo artu ebala bizitza barri beti iraungo eutsana.
I: Zer egi eban biztu zan onduan?
E: Munduban egon zan ezkutaurik berrogei egunian, noisian bein agertuten iakeela Apostolubai, zer egin erakusteko, Fedian sendotuteko, ta bere Eleisa barriari zimentu zoliak ezarteko.
I: Zer egi eban berrogei egunak igarota?
E: Igo eban Zerubetara, beragaz eruazala Abranen Seno, edo Lezan bere etorrera, ta igoeriaren zain egon zirian Arima Santubak.
I: Beraz etzan munduba egin zanetik, ta orduataraño Zeruban iñor sartu?
E: Ez; zerren Adanen pekatubak eukazan Zeruko atiak itxita, eta bakarrik edegi eukezan Jesu Kristok bere eriotziaz.
I: Eta guztiak juan zirian infernura?
E: Ez ori bere. Bazirian Errege, ta gizon Santu asko; ta onek egozan itxaraten Kristoren etorreriari, beragaz batera Zeruban sartuteko.
I: Eta zer egunez igo eban Zerura?
E: Aszensinoe eguna deritxonian.
I: Nun dago orain Jesu Kristo?
E: Jangoikua danez leku, zoko, baster, ta arkuntza guztietan: baña gizona danez Zeruban, ta Altarako Sakramentu Santuan.
I: Zer atera biar dogu irakurte onetati?
E: Erakutsi Jesu Kristori geure oneretsi, edo amodio zinzua.
2. Erabilli beti alegiñaz geure gogo, ta biotzian bere bizitzako ibillera, ta nekiak.
3. Izan bere irudikuak gogorazinoe, esan, ta egitetan; bada bestela eztago Zerura igoterik.
|