www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amairugarren ikasbidia

 

Purgatoriua

 

        I: Zer da Purgatoriua?

        E: Da su leza bat, nun arima on, edo grazian illten dirianak dagozan eranzuten, edo pagetan, zeruban sartu baño lenago, euren pekatuben zorrak, ta ondokiñak.

        I: Nortzuk duaz Purgatoriora?

        E: Euren pekatubetati ondo, edo osoro garbitu baga grazian illten dirianak.

        I: Zer esan gura dau pekatu guztietati osoz, edo ondo garbituba izatiak?

        E: Orrek esan gura dau pekatubari jatorkon denpora bateko pena guztitik kitu, edo libre geratutia; edo Batiuaren, edo Martiriuaren, edo egiazko penitenzia osuaren, edo induljenzien bitartez.

        I: Parkatuko ezteusku Jangoikuak pekatubei jatorkeen pena guztia, pekatu eurak parketan deuskuzan orduban?

        E: Ez; zerren parkatu arren infernuko betiko penia, gitxitan parkatu darua denporako, edo Purgatorikua; bada ezta erraz euren ereduko penitenzia osua beinguan egitia; ta orregaitino enparetan jakuz geinian zor asko konfesinoe egiazkoren baten bitartez pekatubak parkatu arren; ta erantzun biarko deutsegu, edo emen euren ereduko penitenziaz, edo gero Purgatorioko su garretan.

        I: Beraz andiak dira Purgatorioko nekagarri, edo tormentubak?

        E: Bai, eta mundu onetan asma al daikeguzan tormenturik gogorrenak baño gogorraguak.

        I: Zein da pena onen artian latzena, ta samiñena?

        E: Da an dagozan artian egotia gose txito andiaz Jainkua ikusteko, ta ikuste au luzatutia.

        I: Zelan bada daukagu pena andi, ta garratzagotzat su artian erreten egotia, Jainkua ikusi baga egon biarra baño?

        E: Zerren gorputzeko presondegi, edo karzela illun onetan gagozan legez, ezin ezagutu dogu, zein ta zelakua dan Jangoikua, ta onek gaukaz pena, ta gurari bizi baga bera ikusteko.

        I: Zeinbat urtian egon oi dira arima gaisuak Purgatorioko su portitz aetan?

        E: Guk ezin jakin geinke ziur, ta Jainkuak gorde daruaz onelako gauzaak bere Juizio miragarrien barruban. Guk dakiguna da, eztala guztientzat denpora bardina; bakotxak egon biarko dabela, bere zor guztiak ebanjeliuaren esakeria dan legez, au da, pekaturik txikinenak, osoz pagau artian.

        I: Zelan lagundu daikiuegu arima onei ainbat lasterren urten daien su aetatik igoteko Zerura?

        E: Geure penitenzia, limosna, erregu, Meza enzute, induljenzia, ta egite onak euren ordez Jangoikuari eskiniaz.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Lagundu Purgatorioko Arima gausuai erregubakaz, zerbait nekagarri artubaz, batez bere al dagienak, atera eragiñaz, edo esanaz Mezako Sakrifizio Santubak.

        2. Euki oraindino arreta geiago geure Senide, adiskide, ta biar bada geure erruz Purgatorioko subetan dagozanak gaiti.

        3. Testamentuz, eskiniz, edo besteren aginduz enkarguren bat badaukagu, Mezak ateretako, edo atera eragiteko, ez luza bideetan ibilli; ezpada gure kontra egongo dira arima aek geure atzerapen alperrak gaiti daukaguzalako zu (sic) gogor aetan.

        4. Atera sarri kontu au: baldin gure Jangoiko errukitsubak ainbeste nekatuten, edo penetan baditu bere adiskide, ta serbitzariak, ta pekatu parkatu edo arimak gaiti, zer itxaran daike bere arerio, ta pekatu andiakaz infernura dirianak?

 

aurrekoa hurrengoa