www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amargarren ikasbidia

 

Eleisa Ama Santiaren aginduben gaiñian

 

        I: Zein da Eleisa Ama Santiaren lenengo aginduba?

        E: Meza oso bat enzutia al dagienak Jaiegun, ta Domeka guztietan.

        I: Zegaitik gura dau Eleisa Ama Santiak Meza enzun daigun esan ditugun egunetan?

        E: Zerren dan Kristinautasuneko egiterik miragarriena, ta Jangoikua geien atsegindu, ta honretan dabena.

        I: Zein Meza biar da enzun eragozbiderik eztaguala?

        E: Erriko Meza nagusia.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren grazia, ta mesede geiago zabaletan dituban Jangoikuak, Kristinaubak gorputz bat eginda alkarregaz zuzenduten ditugun erregubetara, banaka egiten ditugunetara baño.

        I: Zegaitik geiago?

        E: Zerren enzun biar diran Kura Jaunen erakuste, ta Sermoiak, asteko Jaiegunak, barubak, ta beste gauza asko.

        I: Zer merezi leuke urte guztian bein edo beste baño euren Eleisara eztuazanak, ta euren Arzainaren berbarua zelakua dan ozta dakienak?

        E: Merezi leuke, Pazkuaz bere komuninoerik euren Eleisan ez emotia, ta illonduan kanpo baten lurpetutia.

        I: Zeintzuk emon biar dabe onetan ejenpluba?

        E: Etxeko Nagusi, Guraso, ta Errietako Andiki, ta Agintariak.

        I: Zeintzuk egiten dabe pekatu Meza ez enzunaz?

        E: Egiazko eragozbiderik eztaukenak.

        I: Zeintzuk dauke egiazko eragozbidia?

        E: Ezin enzun daikenak kalteren bat etorri dakien peligru baga, dala gorputzaren, honriaren, edo ondasunen aldetik.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren Eleisako agindubak ez gaituben biartu, edo obligetan kalte andiaren bian. Orregaitino eztabe pekaturik egingo Meza ez enzuna gaiso dirianak, edo osatuteko denporan dabiltzazanak, gatx egingo deutselako bildurra badauke.

        Etxia bakarrik ezin itxi leikenak norbaiten bildurrez: baña Meza bi edo geiago dagozan errietan, batzuk juan biar dabe lenengora, ta bestiak bigarrenera.

        Gaisoren bati lagundu biar deutsenak, ezpadago nork jaon bestiak Meza danzuban artian, ta nekez egongo balitz gaisua iñor baga.

        Guraso sein gaisuak daukezanak, ta bestegaz egon nai ezpalebe bere Amagaz baño; bardin adietan da ume txikin asko daukezenakaz, baldin ezin itxi baleitz bakarrik, etxiari su emon, edo beste kalteren baten bildurrez.

        Nosbait ikazkin gaiso batzuk itxi ezin dabenian bakarrik ikaztogi su emona, ta ezin aldizka Meza enzutera juan dirianak. Zar jausitu, edo adore gitxi daukenak, Eleisara juateko, batez bere eguraldi txar, edo gogorrak dagozan egunetan.

        I: Baña zelan igarriko da, egiak diran edo ez askok emoten dituben atxakiak, Meza ez enzuteko?

        E: Igarriko jako gauza bati begiratubaz: baldin amar bat errial baleukaz Meza alako egunetan enzunda, itxiko balituke beste zeregin guztiak, edo artuko balebe, Meza enzuteko biar dan beste neke, adietan emoten da, eztaguala ezin enzunik. Nik dakidana da, Meza gitxiago utsegingo liratekezala egingo balitz Eleisan bakotxarentzat amar errialeko ofrenda bat.

        I: Eta zer esan biar jake, Konfesoriak itandurik Mezarik enzun baga itxi daben, eranzun daruenai igaro jakela?

        E: Begiratu biar dau Konfesoriak, izan zan edo ez euren erruz Mezia igarotia, dala etxian astiro, edo ardura gitxigaz luzaruegi egon zirialako, dala jokuan, etxeren baten sartuta, edo bidian laguen batzukaz geratuta, igaroko jakelako susmiaz, ta bildurrez. Baña ezta pekaturik, ta konfesakizunik bere egingo, igaroten bada ustetzaka, edo erlojuba deungaro ebillelako, edo beste ezagutubagako errazoeren bategaiti.

        I: Eta zer egin biar dau goiseko Mezia utsegin dabenak?

        E: Laster esaten bada besteren bat enzun biar dau: baña bigarren Mezia enzuten geratubaitik (sic), geratu biarko baleuke, Meza enzun baga, bere zain etxian dagozanak, ez leuke pekaturik egingo, etxera juanaz, Meza enzuntzaka.

        I: Zeinbatgarren urtian enzun eragin biar jake Mezia Umiai?

        E: Zazpi urte bete, edo kunpliuta.

        I: Zeintzuk enzuten dabe Meza Santuba deungaro?

        E: Gorputzaz Eleisan egon arren arimiaz kanpuan dagozanak.

        I: Zeintzuk dira onek?

        E: Meza denporan batera, ta bestera begira sarritan egoten diranak.

        2. Lotan dagozanak zati andiren baten.

        3. Gogua etxeko zeregin, ta beste arazo batzubetan euren borondatez, ta gurariz darabillenak, edo egiten eztabenak alegina gogorazinoe alper aek kentzeko.

        4. Konfesetan dagozanak Meza artian: bada eztauka zer ikusi Konfesinoiak Meza santubaz.

        I: Eta zer esan biar da Mezarik geienian jarrita egon oi diranak gaiti, ozta belaunikatuten dirala konsagrazinoeko denporan?

        E: Esan biar da, eztabela gogoratuten zer dan Eleisia, ta gitxiago Mezako Sakrifizio Santuba. Errege baten Jauregian eztira jar lekubak ikusten, ta ezta inor azartuten Erregeren aurrian jarten. Bada zelan lotsatuten eztira premia baga, ta nagitasun utsez Meza denporan, Errege guztien Errege Altarara datorren orduban, jarri, ta biar bada etzinda egonda? Jesu Kristo gure Jauna ikusi zan aserraturik, egia da. Baña ez beste gauzagaitik, ezpada Jangoikuaren Eleisan, (ta ez guztiz Eleis barruban) ikusi zitubalako uso, ta beste egazti batzuk saltzen. Zer egingo eban, dino San Agustinek, topau balitu ordiak, ta luxuriosuak? Zer ikusi izan balitu Eleis barruban barriketan alkarren onduan jarrita etxe, ta bazterretako kontubak esaten?

        I: Eta ondo izango da, Meza bi edo geiago aldabatera enzutia?

        E: Obeto izango da Jaiegunian Meza bati begiratu, ta arretaz enzutia.

        I: Eta zer juzgu egin biar da, Eleispian barriketan egoten diranak gaitik arik, eta Abadiak altarara urten artian, ta azkeneko bedeinkazinoiaz batera urteten dabela, Jainkuari eskerrak emon, ta altarak ikusi, edo bisitau baga?

        E: Egin biar dan juzguba da, eztaukela kristinautasunaren azuzkirik, ta Eleisan dagozan artian bere ezin bestez dagozala. Gauza negargarria! Aste guztia darue euren biar, ta zereginetan: badator Jangoikuaren eguna, ta Meza labur bat estu estuka, ta itu ituban enzunda, ta bera debozinoe baga, uste dabe Zerurako dirala.

        I: Zelan enzungo da bada onduen Meza Santuba?

        E: Sazerdotiak Mezia asten dabenian egin geure pekatuben konfesinoia, Ni pekataria esanaz; eskatu Jangoikuari pekatu guztien parkazinoia, ta garbi dagiala geure arimia biar dan legez, bere aurrian egoteko. Gogoratu konsagrazinoera artian Jesu Kristoren Pasinoia, kontu eginaz zagozala kalbarioko Mendian. Konsagrauta gero begiratu, zein etorri dan Altarara; zetako etorri dan, ta eskatu berari gura dozun guztia. Sazerdotia komulgetan danian, erkutsi Jesus Maitiari, zer gogo andia daukazun bera zeure barruban artzeko; ta komulgau goguaz, ta arimiaz gorputzez ezin dozunian. Meza onduan emon Aita eternuari esker andiak bere Seme Maitia gure amodioz, ta pekatuben ordez, sakrifikau, edo opa egitia gura izan dabelako.

        I: Eta besterik ezin dabenak ondo egingo dau Errosariua, edo beste erregu onen batzuk esatia?

        E: Meza enzungo dau orrenbestegaz: baña obiago da biotzeko eskari, ta gogorazinoe santubetan denpora eder a igarotia.

        I: Nortzuk enzuten dabe Meza osua?

        E: Asieratik amairaño danzubenak; alanbere ezta pekatu mortal izango ebanjeliuaren asieratik azkeneraño, edo Meziaren asieratik Sazerdotiak bietara komulgau arteraño enzutia.

        I: Eta zer egin biar dau Meza erdian eldu danak beste Mezarik ezpadago?

        E: Enzun enparauba.

        I: Zein da prestaerarik biarrena ondo, ta probetxuz Meza enzuteko?

        E: Arimako garbitasuna, edo grazia.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren siñu egitia legez dan azaletik Jangoikua alabetan egotia, biotz barruban deshonretan dogun artian.

        I: Zer diño Espiritu Santubak pekatubetatik urten nai ezta, Meza Santubak atera eragin, ta enzuten ditubenak gaitik?

        E: Eztitubala bedeinkatuko alako Sakrifizio, ta eskiniak; zerren pekatubak erreginetan daben alakuen biotzetan. Eta egia esateko, zer naigabe zorrotza artuko eztau Jesus maitiak altaran daguan artian, ikusirik etorri dala gure pekatubak kentzera, ta gu gagozala, barriak egiteko asmo galdubetan? Aurre guztiak Aingeruz beterik, eta gu bildur baga, ta arima Diabruz betiakaz jarriko gatxakoz bere begi aurrian?

        I: Zer atera biar da ikasbide onetatik?

        E: Enzun Meza Santuba al badaigu egunoro; prestau atako, komulgetako bagengoz legez. Ezin Mezarik enzun badogu eragozbide egiazkoren bategaitik, enzun etxetik arima, ta goguaz, edo egin beste gauza Santuren bat, nola dan Kalbariuak ikusi, edo Errosariua esan.

 

aurrekoa hurrengoa