www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amaikagarren ikasbidia

 

Infernuba

 

        I: Zer da infernuba?

        E: Da nekaldi, edo tormentuzko su-leza bat, nun pekatu mortalian illten dirianak dagozan Jangoikua ikusi baga, ta Diabrubakaz batera erreten betiraune, edo eternide (sic) guztian.

        I: Nortzuk juan oi dira infernura?

        E: Pekatu mortalian eriotziak artuten ditubanak, pekatu mortal baten baño ezpalitz bere.

        I: Zetan diardube infernuban?

        E: Dagoz ernegazinoez, ta damu gorrian igaroten neke, edo pena mueta asko, inoz amaitu ta arintuteko uste baga.

        I: Zer nekagarri, edo pena igaro daruez?

        E: Pena modu bi: arimakua, ta gorputzekua.

        I: Zer izango da arimako penia?

        E: Da Jangoikua ezin ikusiaz euko (sic) daben naigabe ta damuba. Oni dei egiten jako kaltezko penia, zein dan andiena, ta latzena.

        I: Nolakua da bigarren penia?

        E: Da zori deungako aek euren sentidu guztietan igaroko ditube zan nekaldi, edo tormentubak, ta dirianen artian enzunena, beti beti erre, kiskildu, tximindu, ta gardostuten egon biarra.

        Oni deituten jako sentiduko nekaera, edo tormentuba.

        I: Zelan nekatubak izango dira begiak?

        E: Diabru, ta gorputz zorigaistokuen ikuste ikaragarriaz.

        I: Zelan belarriak?

        E: Ango zizpuru, garrasi, illeta, ulu, arrantza, inziria, ta musika tristeen enzunaz.

        I: Zer kantauko dabe?

        E: Izen madarikazinoe, ta biraotzar eskergak Jainkuaren, ta Santuben kontra.

        I: Zer neke modu emongo iakee ao, ta minari?

        E: Jaki ats, ta edari garratz, edo samintasunez betiak emongo deutseena.

        I: Zer ardao mueta emongo, jakela, dino Espiritu Santubak?

        E: Dragoe, edo Piztia ikaragarrien biaztunaz eginikua.

        I: Zer pena enparetan da surrentzat?

        E: Gorputz zantar zorideungako aek botako dabeen atsaz eukiko dabeena.

        I: Gaistuen gorputzak orain erretan dira infernuban arimakaz batera?

        E: Ez; bakarrik erretan dira arimak, ta gorputz guztiak geratuten dira munduban deseginik, ta Juizioko egunian batuko dira euren animakaz (sic), jasteko alkarregaz infernura.

        I: Zelan erre leitez arimak subaz, Espiritu utsak badira?

        E: Ori jazoten da, Jangoikuak subari emon daruakon indar, edo birtuteaz, zeñentzat eztaguan gauza gatxik, ta egin ezin leikianik.

        I: Zegaitik erreko dira gero deungen gorputzak euren Arimakaz batera?

        E: Zerren mundu onetan bere izan zirian alkarren lagun euren gurari, ta atsegin txarretan.

        I: Zer da inoz illgo eztan konzienziako arra, edo sitsa?

        E: Da infernukuak euko dabeen kezka, ta arantza gogorra, gomutaubaz, zelan sarri dei egi eutsan Jangoikuak zelan errazto salbau zeitian bere auzoko, senide edo lagunen batzuk legez; zeinbat bider asi zan, bizitza barri bat artuten; ta zelan zerurako zan iraun baleu edo adikatu ezpalitz Jainkuaren bideetan.

        I: Zeinbat denporan egon biarko dabe infernuban ara doiazan zorigaistokuak?

        E: Betiraune, edo eternide guztian; esan gura dau Jangoikua Jangoikua dan artian. Eta alan milla millinoe urte igarota bere, eztauke len baño uste geiago andik urteteko.

        I: Eta edolabere etxakez pena gogor aek gitxitu, edo arinduko?

        E: Ez; eta alan ezta aentzat izango eztitasunik, gozamenturik, ez aringarririk, ez bakerik, ta ez lagun onik.

        I: Zetan iñardungo dabe bada?

        E: Betiko atralaka, ospe, lera gogor, gorroto, ikusi naiez, birao, ta ernegazinoian, txakur amurratubak legez, alkarri esesten deutsela batak bestiaren erruba baleuka baisen axerakuntza (sic) andiaz.

        I: Zelan egongo dira zorigaistoko aen gorputzak subaz guztiz urtu, tximindu, edo desegin baga?

        E: Zerren Jangoikuak berariaz iraun eragingo deutsen inoz amaitu eztakiuezan pena gogor oneek.

        I: Zelan izanik gure Jangoikua ain ona, ta errukitsuba. dago pozaren osta begira, zein irme erretan dirian bere Seme Jesu Kristoren odolaz erosiriko arimak, edo zegaitik betiko tormentu oneek pekatu mortal bat baño egin eztabenari?

        E: Zerren pekatu mortalaren deungatasuna, edo malizia dan neurribagia; eta San Agustinek dinuanaz milla infernu bere eztira asko biar dan ereduban bera kastigetako.

        I: Zer atera biar dogu irakurte onetatik?

        E: Eskerrak emon Jangoikuari, zerren gaukazan salbazinoeko bidian, beste asko pekatu mortal gitxiago gaiti infernuko su, ta garretan daukazan artian.

        2. Edozein tentazinoetan gomutau, laburra dala pekatubaren atsegiña, ta betikua oni jatorkon tormentuba, ta damutu biarra.

        3.Artu gorroto andi bat pekatubari: bada ainbesteraño aser erazoten deutsa errukitasunez beteriko Jangoiko oni.

 

aurrekoa hurrengoa