www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bostgarren ikasbidia

 

Jainkuaren bostgarren aginduba

 

        I: Zer aginduten deusku Jangoikuak bostgarren Mandamentuban?

        E: Ez iñor illtia, ta iñori ez eriotzarik, ta beste gatxik opa izatia.

        I: Zeinbat bizitza modu dazauguz?

        E: Iru: gorputzekua, arimakua ta mundukua.

        I: Zer adietan dozu arimako bizitziaz?

        E: Adietan dot Jainkuaren grazia, zein baga geratuten da arimia illda legez.

        I: Zelan ikutu geinkio arimiari bizitza onetan?

        E: Norbaiti emonaz pekaturako bidia, dala berbaz, dala ejenplu deungiaz, ta oni deituten jako eskandaluba.

        I: Zer adietan dozu Munduko bizitziaz?

        E: Adietan dot norbaitegaiti Mundukuak dauken iritxi ona, zeñi emoten jakon onriaren izena.

        I: Zeinbat modutara egiten jako kalte, ta bidebaga lagunari onran, edo mundukuen bizitzan?

        E: Bitara: edo egin eztaben gauza deungaren bat ezarriaz, edo bestiai esanaz ezkutuban eguan (sic) utsegiteren bat.

        I: Zeinbat modutara ikututen jako lagunari gorputzeko bizitzan?

        E: Irutara: berbaz, au da, injuria edo lotsabagakeriaren batzuk ezanaz (sic), Egiñez, edo obraz, au da, banatubaz, eskuba luzatubaz, illaz, edo illeraginaz. Gogoz: au da, bera iguindubaz, gorroto eukiaz, edo gatxen bat opa izanaz.

        I: Zer aginduten jaku onez gañeti?

        E: Amau daiguzala geure gatxgilla, edo areriuak.

        I: Zegaitik ori?

        E: Zerren Jesu Kristok berak aginduten deuskun, dirialako Jainkuaren anzera, edo irudira eginak.

        2. Zerren geu bere amau, ta billatu ginduzan gauza onik ez geunkan denporan.

        I: Zetan igarriko jako, gorroto deutsagula arerio, edo injuriau gaitubanari?

        E: Berbia, edo agurra uketan badeutsagu, juaten ezpagara len legez bere etxera geure bengari moduba erakustiarren; poztuten bagara bere kontra zerbait esaten danian; ezarten badeutzaguz (sic) biraotzar, ta madarikazinoiak. Baña naigabe, edo sentimentuba artzeia injuriau gaitubenian, ezta ori gorrotua. Alanbere egin biar da alegiña naigabe oneek itoteko.

        I: Zeinbat gauza galdu daruaz injuriaren bat pazienziaz ez igarotiarren kerella emoten dabenak?

        E: Gitxienez iru: Arimia, osasuna, ta dirubak. Arimia: zerren auzi, ta kerella modu oneek izan oi dirian bengaiz, ta gorrotoz emonak, eurak sinistu gura ez arren. Emendik zeinbat gaiski esaka Juezen, Abogau ta Eskribauben kontra. Diruba galdu darualako biar denporia bere jua etorrietan, ta atera daruelako Justiziako Ministruak euren ibillien paguba. Osasuna; zerren izan oi dirian buruko min, naigabe, edo pesadunbre asko.

        I: Zer egin biar dau injuria andiren bat artu dabenak?

        E: Gomutau, berak andiaguak egin izango deutsazala Jangoikuari. Juan gero erriko Kura, edo konfesore jakintsun bategana, ta egin berak esango deutsana.

        I: Eztira konsejari obiak izango Eskribaubak?

        E: Ez zuretzat: zerren oneek geiago begiratu daruake euren irabazi, ta probetxubari zure ondasun gorputzeko, ta arimakuari baño; ta nozbait bakia biar dala, esan badarue, izan oi da eurena eginda, edo geiago zer atera eztakusenian. Zu itxiko zaitube mutildurik, ta eurak geratuko dira jainzirik, ta apaindurik.

        I: Zer erabilli biar dogu goguan inoz gorrotorik ez izateko?

        E: Ezteuskuzala geure pekatubak Jainkuak parkatuko guk geure gaiskin, ta areriuai parketan ezpadeutseguz.

        2. Guztiok gariala alkarren Anaiak, ta Jesu Kristoren odolaz erosiak; ta bardin argitu daruazala eguzkiak Jainkuaren aginduz onak ta deungak.

        I: Zeintzuk egin darue pekatu agindu onen kontra?

        E: Euren burubai eriotzia, edo beste gatxen bat opa deutsenak.

        I: Eta beti da pekatu bakotxak bere burubari eriotzia opa izatia?

        E: Batzubetan bai, ta beste batzubetan ez. Izango da pekatu ernegazinoez, ta nekeren bat igaro gura ezta esaten danian berbaz, edo gogoz. Arren bada Jainkuak eruango al nau Mundu onetati: nire duin leku badago bada gure Eleisan. Oneek izan oi dira atso ernegau, edo pazienzia bagakuen plegariak. Baña ezta pekatu izango, baldin eriotzia gura badogu Mundu onetako pekatu bidetatik aldegitiarren, Jainkua ikusteko gosiaz. Eta alan da erregu txito ona, esatia: Jauna, gurago dot ill naguan lekuban, zu ofendietako izango banaz. Edo Dabidegaz. O zeinbat luzatuten jatan erbeste onetan bizi izan biarra! Noz agertuko naz zure aurrian?

        I: Eta pekatu da ume txikinai eriotzia gura izatia, Zerura doiazalako atxakiaz?

        E: Eztaukagu guk orretan zer sartu. Jainkuak daki zer onduen jagokan. Onetan utsegin darue guraso ume asko daukezanak. Etxako Jainkuari eskubiderik artu biar, ta itxi guztia bere eskubetan konfianza osuaz.

        I: Zeintzuk geiago egin darue pekatu gauza onetan?

        E: Geiegi jan, edo edan daurenak.

        I: Noz izango da pekatu geiegiko jana?

        E: Jaten danian, igarririk osasunian kalte egin deutsala.

        I: Zer esan biar da ase artian jan daruenak gaiti?

        E: San Pablok dinuana, au da, Sabela dala euren Jangoikua.

        I: Noz izango da pekatu edana?

        E: Edaten danian kalte egiteko duin.

        I: Zeinbat kalte egin daruaz geiegiazko edanak?

        E: Asko: errazoian, osasunian, ondasunetan, ta ariman.

        I: Zelan egin darua kalte errazoian, edo ezagueran?

        E: Edanaz adimentuba astundu, illundu ta galtzeko bestian.

        I: Zer esan biar jake edan daruenai alborunzka ibilteraño begiak lausotu, berba moteldu, ta ondo ebagi ezinda jarteraño?

        E: Esan biar jake galdu daruela gizatasunaren ezagubide, edo señalia, ta emon daruela eskandaluba etxian, ta errietan.

        I: Noz jakingo da ziur, edanaz egiten dala pekatu mortal?

        E: Edaten danian, Eleisako ondasun, edo Sakramentubak ondo artzeko duin, edo terziuan geratuten eztala.

        I: Zelan galdu darue osasuna?

        E: Zerren naztu (sic) daruazan gorputzeko umore guztiak.

        I: Zelan galdu darua onria?

        E: Zerren edale bati ezin fiau leion isilleko, edo ardurako gauzarik.

        I: Zelan galdu daruez ondasunak?

        E: Zerren ondatu daruen eda lekubetan etxerako biar leukeena, ta askotan ezarten deutsezala euren etxiai zor andiak.

        I: Zelan galdu darue arimia?

        E: Egin daruezalako pekatu mueta asko: bada esan leite, eztaguala edale batek austen eztaben Mandamenturik.

        I: Zein da kalterik andiena?

        E: Arimako itxumen, ta biotzeko gogortasuna, zeinegaz ezagutu gura eztaben ordituten diriala, inoz ondo konfesetan eztirian: Zerren esan daruezan baño gitxiago, ta eztarue pekatuzat artu errebesau eragiten ezpadeutse.

        I: Zer esango onelango gizon itxu, ta errukarriak gaiti?

        E: Abere guztiak baño aberiago diriala; bada milla akulu, ta makillakaz ez jako asto ta idi bati edan erangingo (sic) euren kaltian, edo biar bestian edan ezkero. Barriz Gizonak, azturik diriala Jainkuaren imajina, edo irudin biziak, ezainduten dira adimentuba galtzeraño.

        I: Zer egin biar da jan edanian?

        E: Aldegin ordi lekubetati, ta edango dana edan kontuz, ta lagun begiratubakaz, ta adiuntzaz juan etxera.

        2. Gumutau sarri Jainkuaren erreinuba eztala jan edana, ezpada espirituko garbitasuna.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetati?

        E: Erabilli beti goguan jaiotzatik jatorkun esamodu au: Gura izan bestientzat geuretzat gura doguna, ta ez geuretzat gura eztogunik.

        2. Egin alegina baketu, ta amodio santuban fininteko, gorrutuan, ikusi ezin, ta auzitan dabiltzanak.

        3. Norbaitek gatxik opa badeusku, eranzun geuk mesediakaz, ta ez gatxaz gatxari, ta kaltiaz kaltiari.

 

aurrekoa hurrengoa