www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ama zazpigarren Ikasbidia

 

Birtuten gainian

 

        I: Zer da Kristinautasuneko birtutia?

        E: Da onegiteko indar, ta erraztasuna, zeñen bitartez Jainkuaren grazia lagun dala, gabiltzan bide zuzen, ta garbietan.

        I: Zeinbat birtute mueta dira?

        E: Bi, moralak, ta teologalak, edo Jainkuaganunzkuak.

        I: Zegaitik emoten deutsezu moralen izena?

        E: Zerren diran gure egite guztien erregla, edo zuzenbidiak.

        I: Zegaitik izentetan dituzu teologalak?

        E: Zerren zuzendu, ta ukututen deutsen artez Jainkuari berari: eta alan Fedia ukututen jako Jainkuari, Egia andienari legez; Esperanzia, edo itxarapena, geure azken, ta zoriontasun benetakuari legez; eta Karidadia, edo onesgunea, izate eder, ta gure amodiua geien merezi dabenari legez.

        I: Zer da Fedia, edo Sinesmena?

        E: Da birtute bat, zeinen bitartez sinisetan ditugun sendoro, Jainkuak bere Eleisiari agertu deutsazan gauza guztiak.

        I: Fedia baga salbau leite iñor?

        E: Ez, ta da egikizun on guztien sustraia, ta asieria.

        I: Zeinbat Fede mueta dira?

        E: Bi, bizia, ta illa.

        I: Zer da Fede bizia?

        E: Da karidadez lagunduba, zeñek emoten deutsan bizitzia: onelakua da grazian dagozanen Fedia.

        I: Zer da Fede illa?

        E: Da karidadiak lagunduten ezteutsana, onelakua da Pekatarien Fedia.

        I: Zer balio dau Fede illak?

        E: Zerurako berez ezer ez, baña bai pekatutik urtenda grazian jarteko.

        I: Zeinbat aldetara egiten da pekatu Fediaren kontra?

        E: Lautara. Fediak irakasten dituban gauzak sinistu naiezaz. Diranak ukatubaz: ezaguera osuaz eztabaidaren baten, edo dudan geratubaz. Eta ardurari (sic) ez ifiniaz, ikasteko geure Kristinautasuneko egia, ta gauza biarrak.

        I: Zer da Esperantzia, edo Itxarapena?

        E: Da birtute Jangoikozko, edo geurezgainetiko bat, zeinen bitartez itxaraten dogun Mundu onetan Jaunaren grazia, ta bestian Zeruba Jesu Kristoren irabazimentubak lagun ditugula.

        I: Zeñen gainian ezarri biar dogu geure Itxarapen au?

        E: Jainkuaren agindu, edo eskinien, eta Jesu Kristoren merezimentuben gainian.

        I: Zelan egin ditu bere agindu, ta eskiniak?

        E: Bere esnak egiten baditugu, ta bestela ez.

        I: Zelan egiten da pekatu Esperanza, edo Itxarapen onen kontra?

        E: Geure salbazinoiaren ustia galdubaz.

        2. Jainkua ona, ta errukitsuba dala ikusirik, geiegi beragan fiaubaz, edo jarriaz, ta astiro beragana biurtu baga egonaz.

        3. Geure indar, edo aleginetan larregi itxatsiaz, sartzen gariala pekatu bidetan, ondo urteteko ustiaz.

        I: Zer da karidadia, edo Onesguna?

        E: Da birtute bat, zeinen bitartez maite dogun Jangoikua bere ontasunagaiti, ta gauza guztien gainian, ta geure lagunak geure burubak legez, ta Jainkuari begiratubaz.

        I: Zelan maite izan biar dogu Jangoikua?

        E: Geure biotz, arima, indar, ta alegin guztiakaz.

        I: Badago Jainkua maite izateko premia, edo obligazinoerik?

        E: Bai, ta gure kristinautasuneko biarrena, ta andiena.

        I: Zelan galdu leite karidadia?

        E: Edozein pekatu mortalegaz.

        I: Zoritxar andia da karidadia galtzeia?

        E: Bai, ta asmau al daitian andiena, ta kaltegarriena.

        I: Zer da laguna geure burubak legez maite izatia?

        E: Da opa izatia geuretzat opa, edo gura dogun guztia.

        I: Zetara garuaz karidadiak lagunak ganuntz premian, edo euren biarordu ta eukiezetan?

        E: Geuri enparetan jakuna eurai emotea, ta ezta alperreko gastu, ta geiegirik egin biar: zerren erri guztieten idoroten dira biartsubak, edo Pobriak.

        I: Parkatu biar deutsegu geure areriorik amurratubenei?

        E: Bai, ta orretako itxi euskun Jesu Kristok berariazko agindubat.

        I: Zer dira karidadeko, edo errukitasuneko egite, edo jardunak?

        E: Dira egite batzuk, zeintzukaz lagunduten ditugun Urko, edo Projimuak euren arimako, ta gorputzeko biar, edo premietan.

        I: Badaukagu obligazinoerik egiteko sarri Fedeko, Esperanzako, ta karidadeko aktuak?

        E: Bai, ta egin biar ditugu sarritxu.

        I: Zelan egingo ditu errazen bestera eztakianak?

        E: Esanaz egunoro, ta arreta andiaz, edo astiro Kredua, ta Neure Kristo Jauna, edo Aitaguria.

        I: Zeinbat berba amodiogeiko daukaz Aita guriak?

        E: Iru, ta dira onek. Lenengua Aita guria; Bigarrena Santifikau bedi zure izena. Eta irugarrena egin bedi zure borondatia, nolan Zeruban, alan lurrian.

        I: Zein da iru birtute onen artian andiena?

        E: Karidadia, edo amodiua: zerren au daukanak, guztiak daukaz, ta askotan jazoten da Fedia ta Esperanzia eukitia karidade baga.

 

aurrekoa hurrengoa