www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amairugarren ikasbidia

 

Eleisako bost garren agindubaren gainian

 

        I: Zein da Eleisako bostgarren aginduba?

        E: Amarren-Primiziak emotia Jainkuaren Ministruai.

        I: Zeiñek emon deutse Jainkuaren Ministruai Amarren-Primizietarako eskubidia?

        E: Jangoikuak berak, zeinenak dirian lur, ta ondasun guztiak.

        I: Zetarako alan?

        E: Beste arazkeria, ta zereginak albo batera largata, jardun daien Altarako lanetan, ta beste gizonai arimako emoten, eurai gorputzekua emoten deutsen legez.

        I: Zenbatetik pagau biar dira Amarrena, ta Primiziak?

        E: Amarrenak amarretik bat, ta Primiziak berrogetik (sic) beste bat: eta alan berrogei anega gari, edo arto batu ditubanak, zor ditube bost anega, lau Amarrenari, ta bat Primiziari.

        I: Eta barruban sartu biar ete da erein zan garauba?

        E: Ez, ta salbauko ezin dira alako asmo dollorren billa dabiltzanak. Amarrenak emon biar dira Jainkuaren bildurrekuen artian emoten diran legez, ta onelakuak beti pagau daruez zinzoro batzen daben ereduban.

        I: Zer gauzatzuk amarrendu biar dira?

        E: Onetan egon biar da Errietako usadio, ta oiturara, ta ikusi zer egiten daben geienak, ta ez jarraitu baten, edo besteren egiñari.

        I: Eta emon biar ete jako Amarrenari onenetik?

        E: Ondo litzate; baña eztago orrenbesterako obligazinoerik; emon biar jako bada pillotik, esan gura dot, onetik ona, arinonetik arinona, ta deungatik deungia artu dan legez.

        I: Eta galonduan ereinda artu oi diran linuak zor dabe amarrenik?

        E: Bai: zerren diran amarrendu daruazen frutubetatik bat, ta zerren Kristinau onak alan egin daruen.

        I: Zer jazoko jake Jangoikuaz dollorkerietan ibilten dirianai, edo osoro jatorkona ez emonaz, edo deungenetik pagaubaz?

        E: Galduko jake ostu daben baño geiago, ta urritu, ta argalduko dira lurrak, frutu ugaririk emongo eztaben ereduban.

        I: Zer jazoko jake barriz artez, ta ziatz amarrenduten dabenai?

        E: Jausiko da eure Solo, abere ta giberrietara Jangoikuaren bedeinkazinoia.

        I: Eta topauko dabe absolbiu daikezan Konfesorerik biurtuten ezpadabe len geratuba, aurrera ziatz pagetako gogo benetakuaz?

        E: Ez: zerren debekauta dago onelakuen absolbizinoia, batez bere Obispau onetan; eta alan milla Buldak bere ezteutse balioko, biurtuteko, asmo agiazko bat ezpadauke, ta Konfesoriak ezteutse berba on irudikuai sinistu biar, ezpada egiñai.

        I: Zer jazo jakon Kaini gauzarik deungenak Jainkuari opetsi eutsalako, ta zer bere anaia Abeli?

        E: Bataren eskiniak ontzat artu zituban, ta Kainenai begirakune txarra egi eutsen.

        I: Zer atera biar dogu ikasbide onetatik?

        E: Ez dollorra, ta prestubeza izan Jangoikuaz, bada bestela neurri atan neurtuko gaitu geu bere.

        Ez enzuterik emon Kristinau zeken batzuben barriketai, ta ezta baidaren baten bagagoz, itandu Konfesore jakintsu bati, ta ez urten bere esanetik.

        Emongo ditugunak emon borondate onaz, ta biotz garbiaz.

 

aurrekoa hurrengoa