www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristaubaren ikasbidea
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristaubaren icasbidea edo doctrina cristiania, [Juan Antonio Moguel ta Urquiza] (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bigarren ikasbidia

 

Jainkuaren bigarren aginduba

 

        I: Esaizu bigarren agindu, edo Mandamentuba.

        E: Ez juramentu alperrik egitia bere izen Santuba deungaro erabilliaz.

        I: Zer eragozten jaku agindu onetan?

        E: Eragozten jaku, lenengo, juramentu alperra edo biar eztana. 2. Blasfemia. 3. Biraua. 4. Maldizinioia, edo ernegu berbak nori bait ezartia.

        I: Zer da Juramentuba?

        E: Da Jainkua testigantzara ekartia, gauzaren bat siniserazoteko.

        I: Zeinbat era, edo modutara ekarri leite Jainkua testigutzat?

        E: Bitara; bata artez, edo argiro, bestia albotik, edo ziarretara.

        I: Zelan ekarten da artez testigantzara Jainkuaren izena?

        E: Aitatuten danian Jainkuaren, edo Jesu Kristoren izena: nola da esatia, Jainkuagaiti , [berak daki ondo, au edo bestia, onela, edo alan dala], Jesu Kristo izango da testigu, kurutze onegaiti Jainkuak salbau ez nagiala, ta beste onelango esakera batzuk.

        I: Zelan ekarten da testigutzat ziarretara?

        E: Jainkuaren eskubetako egite, edo Kriatura nagusiak gaiti juramentu egiten danian, nola dirian Zerubak, lurra, eguzkia, arimia, ta beste batzuk, zeintzubetan agertuten dan Jainkuaren perfekzinoe, edo edergarriren bat.

        I: Zeintzuk egiten dabe juramentu utsian, edo alperrik?

        E: Guzurraren ganian egin daruenak.

        2. Egia izan arren premia baga, edo ezeri ez dagokala egin daruenak.

        3. Biar eztan legez, gauza deungia egiteko berbiaz egiten dabenak.

        I: Zer pekatu izango da guzurraren gañeko juramentuba?

        E: Da pekatu mortala txito ikaragarria. Eta pekatu txikinagua da, kaliza, ta Patenak Eleisan ostutia, gizonen bat illtia, ta Andrakume ezkondubaz pekatu egitia, juramentu guzurrezko bat baño.

        I: Zegaiti ori?

        E: Zerren guzurtaurik itxi gura leuke onelako juramentugilliak

        Jangoiko egia bera dana: eta zerren balietan dan bere izen santubaz, zeñ enzunda ikaratuten dirian Diabrubak, eztan gauzaren bat sineserazoteko.

        I: Eta zer egin darue Justiziaren aurrian guzurrezko juramentuba egiten dabeenak?

        E: Gitxienez pekatu mortal andi bi, bata justiziaren, ta bestia Relijinoiaren kontra.

        I: Eta zer egin biarko dau iñori kalterik etorri bajako, geienian etorten dirian legez?

        E: Ezin salbauko da, pagetan ezpaditu nori nai etorri jakozan kalte, edo bidebagiak, dala honran, dala ondasunetan, Eskribau, ta Juszitiak eruan dituben dirubetan. Errazto billatuko dau onelango juramentugilliak konfesore jakintsu bat, esan dagion zer egin.

        I: Eta Jauna, zer egingo neban, esan darue, adiskide batek orretarako berba egin beustan, ta bestela presondegi, edo karzelan sartuta galduko beeben?

        E: Eztabe akiakula, edo atxakia orrek ezer balioko Jainkuaren aurrian: bada lenago da, bere izen santuba deungaro ez erabiltia, zure adiskide ori erre, ta urkatutia baño.

        I: Eta zer pekatu izango da guzur txikarren gañeko juramentuba?

        E: Beti da pekatu mortal andia, ta askoren ustian andiagua, gauza astun baten gañian egiten danian baño, egiten jakolako Jainkuari bidebaga, edo injuria andiagua.

        I: Ondo da juramentu egitia egiaren gañian, biar orduban, ta biar dan legez?

        E: Ondo da, ta onetara juramentu egiten dabeenak egin darue

        Jainkuaren gurako gauza bat, zeñen izena onretan dan.

        I: Eta zer pekatu izango da egiaren ganian; baña premia andi baga juramentu egitia?

        E: Da pekatu arina, edo beniala, nola dirian jokuan, ta ezeberezkerietan gauzaren bat siniserazoteko egiten danian. Baña ezta pekatu beniala bena izango, baldin gauza astunen baten zeure errurik eza erakustiarren esaten badozu. Eztagidala emendik aldegin, edo Zerurik Jangoikuak emon, orrelakorik egin baneban, edo jazo bazan.Baña kontu: beti egiaren gañian dala.

        I: Zeintzuk utsegin darue, biar dan legez juramentu ez egiñaz?

        E: Biar eztan gauzaren bat egiteko zemaiaz egiten dabeenak. Nola dan esatia: Jainkuak salbau ez nagiala, illik geratu nadilla, buruba austen ezpadeutsat, bengetan ezpanatxako. Esamodu oneek beti dira eurenez pekatu mortalak. Eta egiten badira juramentu oneek, eskini, edo zematu dan gauza deungia egiteko goguaz, dira gitxienez pekatu mortal bi: eta badira gogo baga, da guzurrezko pekatu andia.

        I: Zer egin biar dau onelako juramentugilliak?

        E: Lenengo Jainkuari parka eskatu, ta gero ez egin juramentubaz eskini eban gauza deungia.

        I: Gauza onen bat juramentubaz eskini dabenak, zer egin biar dau?

        E: Egin artez, ta ainbat lasterren agindu, edo eskini daben gauzia.

        I: Zer da Blasfemia?

        E: Da Jainkuaren, Santuben, edo geure Kristinautasuneko gauzaren baten kontra esaten dan berba astunen bat; eta da asmau daitian baño pekatu ikaragarriagua. Jainkuari eskerrak, gure euskal errietan buruauste gitxi emoten jake konfesoriai onelango pekatubaz.

        I: Zer da Maldizinoe, edo zernai deungia?

        E: Da bere burubari, edo besteren bati berbaz eskini, edo opa izatia gauza txarren bat: nola dirian esakera oneek: Diabrubak eruan naiela: arren bada eztanda egingo al dok; bizirik etorriko ez alaz; lupu gaistok jango alau; purgatan artuko aldituk niri galdueragin deutstazanak; besuak igartuko al jakoz nire matasa, edo tresnaren batzuk eruan deustazanari; neuri opa deustana jazoko al jako; eriotza onik izango ez al dau; seingintza gaistok joko al dau; ta onelango beste plegaria Zeru-lurrak ikaratuten ditubenak.

        I: Zer merezi dabe onelako gaiski esala eskandalagarriak?

        E: Ondotik mina atera, ta belenatza batera botatia; ta ez istia Komuninoeko Mai santura urreratuten, euren mingain madarikatubetan lotsari andiaz jarri eztedin Jesu Kristoren gorputz bedeinkatuba.

        I: Zer pekatu da maldizinoiak ezartia, abere, edo giberriai?

        E: Pekatu arina, edo beniala Ugazabaren gorrotoz, ta gaiski etorri dakion goguaz esaten ezpadira. Alanbere egin biar da alegiña usadio, edo oitura txar ori kenduteko; zerren aua plegaria orretara oitu ezkero, igaro leite erraz geure proximo, edo lagunari ezartera.

        I: Zer esango jake arako guraso gogor euren umiai ezarten deutsezanei?

        E: Esan biar jake gois, edo berandu itxatsiko jakezala erregu deunga orrelanguak; emon daruela eskandaluba etxian, ta auzuetan ta ezin absolbiuko ditubala Konfesoriak egin gura ezpadabe alegina, ekandu, edo kostunbre ori kentzeko; edo berba onak emonda, bete, edo kunplietan ezpadabe. Espiritu Santubaren esanak dira, Ama baten maldizinoiak galdu daruazala etxeko zimentubak; esan gura dau, ekarten deutsela eriotzia euren Seme-Alaba guztiai; ta eztala faltako negarra, ta naigabia onelakuen etxeetan. San Agustinek dino, bere egunetan Ama batek ezarri eutsela maldizinoe bat bost edo sei semeri; ta zirianak artu zitubala gorputz guztiko dardara, edo ikara andi batek, ta urtebela mundurik mundu limosna eske, beste gurasuak bildurtu zitezan.

        I: Zer eranzun darue onelako maldizinoe ezarlak?

        E: Ez eukela intenzinoe txarrik; beriala garbatu jakela, ta eginalak egin arren ezin kendu dabela oitura, edo kostunbre deungia.

        I: Eta balioko dabe Jesu Kristoren aurrian asesinoe, edo atxakia oneek?

        E: Ez; bada isillik daguan legez euren intenzinoia, beti emon darue eskandaluba enzuten dagozanentzat; ondo da, deunga egiñaz garbatutia; baña egiña, egiña da. Barriz eztago ezin eginik benetan gura dabenarentzat, ta jazoera, edo ejenplu barregarri onegaz begiak edegiko dituzu.

        Eldu zan bein Konfesore baten oñetara Errege gizon, edo Soldau kapitan bat, ta konfesau eutsan beste pekatuben artian, eukala maldizinoiak ezarteko oitura, edo usadio txarra. Itandu eutsan Konfesoriak, zeinbat denpora da, oitura ori daukazula? Asko Jauna; antxinako usadio zarra dot. Ainbat deungaro esa eutsan. Zauri zaartubak neke (sic) osatu oi dira. Eta zer penitenzia egin dozu? Egin ditut, Jauna, eranzu eutsan, agindu deustezan errezubak. Eta besterik ez? Ez Jauna. Errezubak onak dira; baña eztira asko, arimako gatx (sic) guztiak osatuteko. Zu, neure Semia, denpora orretan guztian bizi izan zara obasun, edo emienda baga, deungaro konfesetan ziniala, ta kondenazinoeko peligru andietan. Eztago zu salbetako beste biderik, ezpada egiazko penitenzia, Konfesinoe jeneral on baten bitartez.

        Orduban beregana biurturik Soldauba, esaten deutsa, Agindu begi, gura dabena; baña kontu, ez azurrak austeko azota, zilizio, baru, ta gauza gogorrik; zerren soldauba banaz bere ez nago arma, edo erremienta orretara egiña. Agindu begi beste edozein gauza, ta emoten deutsat Soldau prestu baten berbia. Asi jakon Konfesoria burutik onetara begiratuten, ta ikusi eban, zelan ekarren bere sonekua urrezko botoe ederrez beteta. Eta barruban irri barretxubak eginda asi zan esaten. Itxok bada: nik kenduko deubak maldizinoiak ezarteko gogua. Ara bada. Zu salbetako, ez geiago madizinoerik bota. Ondo dago Jauna. Eta botaten badozu, azurrik auste bagako penitenzia eruango dozu. Ori gura dot bada nik bere, zirautsan soldaubak. Geiago egiten badozu, maldizinoe bakotxagaiti penitenzia izango da, lenen topetan dozun pobriari, emon beriala soñian dakartzuzan botoetati bat.

        Au enzun, ta Soldau ori zurtuta geratu zan. Agur nire botoiak esateban barre egiñaz. Zer agindu deust Jauna? Au ikusia dago. Agur botoiak: etxat garau bat enparauko. Mutil ona gertuko naz, gizon artian urteteko.

        Alanbere, Jauna, berbia berba, ta aginduba agindu. Alperrik geratu (sic) naz botoe baga, kunpliuko dot penitenzia. Bere konfesinoia amaituta, etxera joiala kale estubateti, topau eban Pobre trinkin, edo erren bat, ta zelan errenga laster bidetik, edo enbarazuti kentzen etxakon, ernegazinoe, ta aserriaz besotik oratuta esan eutsan, ken akit emendik milla Demonio, ta añenakaz. Aotik atara orduko, gomutau, ta kontura zan; ta asi zan esaten: Ez neutsan nik igarri zer jazoko jatan? Agur nire botoe galantak. Badakit etxera baño lenago bapere baga geratuko nasala. Botoe barriak erostia, kostako jat, ta eurak bere eztira seguru egongo. Atera zituban artazi batzuk, ta min emoten beutsan bere, botoia ebagirik luzatu eutsan Pobreari. Bere bidian joiala asi zan esaten asaiera edo prinzipio onak daukaguz. Agur nire botoiak. Baña zelan minduten zan galdu biarraz, aserra leku guztietan ezpanak estututen zituban, ta ez eban galdu botoe geiago. Orra ejenplu onetan zelan dakuskun, eztiriala igaroko Jainkuaren aurrian Jokolari, edale, desonestu, a maldizinoegilliak emon daruezan atxakiak. Borondate ona ta obatu gura sendua balego, egingo geunke geure aldeti alegina; au egin ezkero, prest dago Jainkuaren grazia, ta kenduko kendukez sustraiti oitura, edo kostunbre zar, ta gaistuenak.

        I: Zeri esaten jako Biraua?

        E: Izen deungaren bat aitatutiari, edo ezarriaz, edo dei egiñaz, nolan dirian Diabruba, Demoniua, Añena ta Barrabasa.

        I: Zer pekatu da aserriaz izen orrei dei egitia, edo aitatutia?

        E: Ezta berez pekatu mortala. Baña esatia sarri guraso batek bere umiari, ator ona Demonio gaisto ori, Barrabasen Seme ori, Añen alakori, izango da noz bait eskandaluzko pekatu mortala. Zerren umiai emoten jake ejenplu asko ikaratu daruazanak, ta txito deungia; ta alkarren artian esan darue, gure Aitak, edo Amak bai egiten gitubala (sic) biraotzarrak, ta auzuetarañokuak egon oi dira gaiski esaka.

        I: Zer esan biar jake onelango biraogilliai?

        E: Oitu ditezala Jesusen, ta Mariaren izen gozuak debozinoiaz euren miñian erabilten: eztala negarra, ta miseria faltako euren etxetan, pozik etorriko jakela Diabruba dein (sic) egin ezkero, ta eztala euren biotzetatik urrin egongo: bada Espiritu Santubak dinuanaz, minetik, edo aotik urten darua biotz barruban daguanak.

        I: Zer esango jake maldizinoe erneguzkuak ezarten ditubenai: zerren zerbait ostu deutsen, edo abereren batek egin dituban kaltiak gaiti euren soluetan sartuta?

        E: Esan biar jake, eztabela kaltia kendu, edo desegingo birao, ta maldizinoiak ezarriaz.

        2. Geratuko dala gorputz, ta arimako kalte biakaz.

        3. Egingo dabela alegina Diabrubak ostera zerbait ostu dagiuen, edo esiak idigiko ditubala ostera abere, edo giberriak sartu dakiozan: zerren igarten deutsa, oneek diriala, arimia galduteko bidiak.

        I: Zer egin biar da bada?

        E: Zerura begiak jaso, eskini Jangoikuari izan dozun kalte, ta naigabia, ta esan, egin dedilla gauza guztietan bere borondate santuba.

        I: Zer esango jake dinuenai gatx baga ezarri ebela maldizinoia?

        E: Askotan guzurra dinuela: bada gero garbatuarren beinik bein esan daruez aserriaz; ta bildur izateko da, biotza eztala garbia egoten.

        I: Zelan kenduko dogu usadio, edo ekandu deunga au?

        E: Gomutaubaz, guztiok gariala Jainkuaren anzera, edo irudira egiñak, ta Jainkuaren irudirik onenari ezarten jakola madarikazinoia gizakumeren bati ezarten jakonian.

        2. Goisian jagita laster eskatu Jainkuari laguntasuna, alango berba txarrik esan eztaigun, ta lurra miñaz garbitu, osterako gomuta gaitezan.

        I: Zer da Botua, Eskinia, edo esan daruen legez Promesa?

        E: Da Jainkuari egiten jakon Eskini bat, obligetan gariala, egitera berari atsegin emongo deutsan gauzaren bat.

        I: Ondo da Promes oneek egitia?

        E: Berez ondo da; baña eztira arinegi, edo begiratu baga egin biar.

        I: Zer esan biar da askoren Erromerietako Promesak gaiti?

        E: Geienez balio eztabela: zerren artu daruezan euren kunplimenturako piesta egunak, ta euren egoera, ta juan etorrietan egiteko milla gaistakeria Promes atxakiaz.

        I: Zer agindu biar jake gauza onetan geienai?

        E: Eztagiela inoz eskini, edo promesik egin, Konfesoriaz itundu baga, batez bere gauza astunetan, nola dan boto kastidadekua esaten jakona.

 

aurrekoa hurrengoa