www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

UME-JOKUAK

 

        Ludiko umiak jolastuten dira. Umetasuna jolasen arua ixaten dan ezkero, ume gustijak euren egun-sentiko egunak jolas-artian igaro daroez. Eurentzako jostallubak baño eztagoz.

        Neskatiltxu bat bada, eskubetan andrakittea artuta mattero urrumakatzen dau. Emakume zar baten antzera bere zeregiñak betetuten dauz. Mutikuak ostera, batzutan gudarijak dirala, beste batzutan zaldi-ganian duazala, zarren ametsetan dabiltz.

        Eta gauza jakingarrija: ludi gustiko umian abestijak eta jolasak bardin antxekuak dira. Aldakuntza andirik eztauke. Doistarrak darabillezan abestijak, Italiako umiak erabilliko dabez.

        Azkoren ikereak barre-daragisku: Ene, abestitxu au Francen entzun dot! Eta Euzkadin alako abestijak umien abuetan entzuten dauzalako, ikeratuta dago. Ez orren besterik! Ipuñakaz jazoten dana, abesti ta jolasakaz jazo oi-da.

        Indian eta Europan ipuñak alkarren kidekuak dira. Erri batetik bestera duaz. Ume-jokuakaz bardin jazoten da.

        Zetan aldakuntza idoro geinke, ba? Lan auxe egin nairik gabiltz. Euzko-umien jolasak eta gaztelar umianak bardiñak ixango dira, baña batzuk euzkeraz ta bestiak erderaz edo gazteleraz jolastu dadixan, gura dogu.

        Ume jolasetan geyenean abestijak eta izki txukunak ixaten dira. Doistarrak euren elian eta pantzetarrak beste orren beste. Orain arte ardura andirik eztautsegu ixan umien jolasai, baña orainguan konturatu gara euzkerea jasoteko biderik onenetariko bat auxe dogula.

        Gauza atsegingarrija ixango litzake, ume gustijak euren jolasatan euzkerazko izkijak abestuko balebez.

        Bilbao edo Donostian zelayetan dabiltzan umiak euzkerazko jolasak erabilliko balebez, zelako aurrerakadea egingo leuken geure eliak.

        Euzko-Ikastola-Batza konturatu yaku. Urduri lan egin nairik asi dira ta laster euzko-umiak amaikatxu jolas eder eukiko dabez. Baserrijetan baztertuten diran abestijak, ume-jokuak barriztau dagiguzan, oraingo jantziz jantzi daiguzan. Nok soka-jokua eztau ikusi? Neskatxuak jolas orretan dabiltzan bittartian ara curen euzkeltzaletasuna zelan agertu dagikien.

        «Jolastu gattezen soka-jokuan, soka-jokuan, soka-jokuan, aurtxo euzkotarrai dagokijon eran, dagokijon eran euzko-utsean. Bikuak ugari egiñaz alai gabiltzan, alai gabiltzan, alai gabiltzan, euzkera entzunaz beti jolas gustittan, jolas gustittan une danean». Olantxe abestijak darrai.

        Sarri «Ambo ato, matarile-rile» entzun dogu. Erderazkua. Zegattik euzkeraz olakoxe abestitxu bat umiai egin ez? «Monja zurijena» deritxon izkitxu zoragarrija Lekuona jaunak egin dautse.

        Elerti-zaletasuna, gogo-maitasuna olantxe erakutsi geunskijoke ta euzkeraganako mattasun berua.

        Edozein tokittan euzko-jolas bat aurkittu daruanak, bidaldu begisku. Ezerez dan gauzatxu bategaz, oidalako lana dagikegu. Geure arlo onetan gauza txikirik eztago.

        Euzko-Ikastoletan dabiltzan umiak, Bilbaoko txaidetan abestuten dabez euren jolasak. Elertilari bati entzun neutson: Antzerkijak egitteko zelako gauza txukunak diran. Eta ikeratuta legetxe notiñak geratuten dira ume arein abestijak entzunaz.

        Orra uste ezkeban bidetik geure euzkerea goralduteko asmua. Laterri askotako ikastoletan umiai jolasak erakusteko eginbiarrak irakasliak euki darua. Ordu erdi ta ordu bateko lana, jolasak erakustiari emon biar dautse. Ezta alperriko lana. Umiak pozik ikastolara juaten dira ta euren elian, jolastu ta dantzatuten ikasten dabe.

        Garrantzi andiko lan oni biar yakona emongo dautsogu. Gai onetzaz Franceko irakasleme batek esan dauzanak ementxe argittalduko doguz. Geuk esaten dogunari batzuk jaramonik eztautse egitten, erbestekuaren esanai erantzungo dautse-edo.

32-II-11

 

aurrekoa hurrengoa