www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARAUDIJETZAZ

 

        Españarrak zelako gogua dauken, atzoko azalpenean ikusijak gara. Eurekoi edonun ixan dira. Baña oker-ibili dira gixarteko arazuetzaz. Antziñako aldijak euren begijetan erabildden ixan dabez, gaurkuan bixi-barrk.

        Españarrai etxakoe abotik jausi, «Reyes Catolicos» eritxoen bakaldun bi arein aldija. Bakaldun bi areik España-batasuna egin ei-eben. Edestijak eztiño olakorik. Nabarra, laterri azkia zan Elixabete bakalemia il zan-ostian be.

        Eta eztira konturatu lutelestijak be batasun orren aurka dagilla. Españako luteleistija ezta bardiña. Europa gustijan diran goraberak, España-barruban ikusten doguz.

        Eguraldian Apirkako beruak eta zeru urdiña dira. Eta an batzen diran igalijak eta notin-arpegijak aldakuntza andijak daukoez galizitarrengandik. Oneik barriz catalandarren antzik eztaukoe.

        Castillaren antza ete-dauko Euzkadik? Alde batzutan mendijak eta oyan euritsubak, bestietan labak eta gari-alorrak. Lutelestijak edo jeograpiak aldatuten dauzan lurraldiak, gizaneurketeak sakonkiruago aldatuten dauz.

        Abenda bakotxak bere lorratza agertzen dan arpegijan, odolan eta azurretan. Eliak eztira bardiñak. Catalandarrak eurena daukoe. Eta ele orretan elerti ederra loratu da. Guimera, Verdaguer, Maragall, Carner, Costa eta Llovera, Lopez Pico eta abar, ele orren zaindarijak dira.

        Galiciara jo dagigun. Oneik be euren izkuntza daukoe. Pondal, Rosalia Castro, Cabanillas, Lamas, Carvajal eta abar ele orretan idazlari punterengo dira. Eta alde gustijetan entzuten dogu gaztelarren elia eztan izkuntza samur bat.

        Euzkadi-ziar gabiltzazanian, ele bakana aurkittuten dogu. Noz-ete sortuba? Eztakigu.

        España laterri oso bat, gustiz batuba dala diñuenai, Jaun Goikuak berak sortu ta irasi ebazan gauzak erakutsiko dautsoeguz. Españarren okerra auxe auxe ixan da.

        Gixonak batu gura-ixan dabena, Urtzik ezebala batuterik gura, eztabe oldoztu. Onetan katolikutarrak izan yakuz txarrenak. Guzurra dirudi! Irasaliak egiña eztabe ontzat artu.

        Bakaldunak ziran, España deritxoen laterri-peko aberrijen arerijo gorrijak. Areik jausi dira, iraunkorrik eztagolako Goikua-ezik. Erkala etorri zan eta bestiak txarto egin ebena, eurek zuzenduteko asmo onak agertu dabez.

        Laterri-pian diran aberrijai Goikuak emon eutsoezan eskubidiak barriro emon biar-yakoezela, erkaldarrak itzakaz ezpa-da egiñakaz diñoe. Araudijen iturburuba auxe dogu. Aberri bakotxaren muetak zapaldu-barik goratu biar dira.

        Gura dogun gustija orrein bitartez lortuko-ete? Ez, baña elbururako bide ona dogu. Gauzarik onena, ikaskintzako eskubidiak doguz. Onetzaz jardun biarko. Euzkadi gaurko egunetan aulduta dago. Urte asko igazi dira etsayak bere azpijan daukonetik.

        Eta urte orrettan indartsu ekin dautsoe arerijo orreik geure muetak erailtiari. Elia zapalduta daukogu; irakastoletan erderaz baño eztabe erakusten; ertzañak arrotzak doguz. Euzko-usain-barik, loreak zimelduten yakuz.

        Egun baten ezin geinkez osatu urte askok egin dauzan zauri oneik. Aldija biar. Itxas-sakonera juateko gauza gustijak gertaubarik dagon ixontzijaren lokijak azkatuten ba-doguz, zer jasoko yake ontzi orri? Uñak eruango dabe euren altzuan eta arkatxetan birrinduko dabe.

        Bakian itxi egijozube itxastarrai euren ontzija antolatu dagijen. Gero eztabe ekatxen bilddurrik ixango. Zaurijak osatuten diran artian zintzo ekin biar dogu, lotan egon-barik. Baña erdi-ilik dan bati ez egijozube urrunera juateko agindu.

        Araudijak kerizpe gozua egingo dausku ibilddaldi onetan. Neketuta gagoz, gudu gorrija dagigulako. Kerizpe orretan atsedendu gadixan apurtxu bat. Dabiltzanai atsegin yakoe olako atsedena.

        Bide luze onetan gauzarik onena ba-dakit zein ixango litzaken: artu zugatza sustratik eta eurekin eruatia. Eguzkijaren bilddurrik ez geunke ixango. Baña zugatza atera ezin dogun ezkero, abartxu batzun itzala eztagigun bastertu.

        Gai onetzaz Azaña jaunak abintza andijak egin dauz. Ekingo dautsogu.

32-VI-1

 

aurrekoa hurrengoa