www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

GARBI-GARBI

 

        Mundakan lukainkak egiten euzan emakume batek, baña txarritona usaña eukon eta iñok be ez eutsozan erosi nai ixaten. Bateko katuben aragijagaz egiten euzala, besteko txakurkumiakaz, beti eukozan etxian lukainka pillo ederrak saldu eziñik.

        Emakume orreri min andija egiten eutson, bera loya zala entzutiak.

        — Orainguan garbi-garbi egin biar dodaz ba, iñuan. Bestaldeko Iñaziri dei egin eutson eta agertu be bai bere ustia.

        — Ara ba auxe ta auxe pentsau dot bai? eta sekulako lukainka ederrak egin biar yodanaz.

        — Poztuten nona, aspaldijon eure kontra yabiltzana asko be asko itz-egiten eta oso loya azala edo-ta.

        — Badakiñat nor izan don ori zabaldu yona... baña atarpetan badona eskubetan etzana otzik ixango. Lotsagalduko emakume peste ok! Senarrak be laga yona ganorabako bat dona ta!

        — Olakorik iñoren kontra ez egiña esan ba. Garbi egixana eure lukaintza orreik eta batzuk bidaldu egijozana areri.

        Il eban txarrija ba geure Klote emakume onek. Polito odola batu eban balde garbijan eta auzokuak ikeratu ziren edurra lakoxe zapija erabillako sorbaldan.

        Bestaldeko andratxubak alkarreri iñotsen:

        — Ikus dona orren garbikuzija? Orainguan lukainka garbijak egingo yozana...

        — Ikeratu non bere ardurea ikustian. Jaungoikorako be ez ninduban ziñistuko orren garbija zalakorik!

        Olakoxe erakutsi ederra emon eban ezkero kanpuan, pozik sartu zan ba Klote bere etxian. An be milla arduraz ibilli zan urria baxen garbi gustija eukola. Txikertu euzan gijarrak, balde zabal batera jaurti ta lukainkak egiteko eran jarri zan. Etxeko aretorik ederrenean sartu zan.

        Baña lanean astekotan, gomutara etorri yakon, garbijen egiteko era, soñutsik ixango zala. Tira ba auxe da benetan gauzak ondo egiteko moduba, esan eban eta soñutsik jarri zan.

        Pozik ebillan lukainkak egiten, baña onetan zarata andijak, otsak entzun euzan txaidian, kalian. Emakumak gustija jakin gura dautzube ta arin balkoira urten zan. Atiak zabaldu euzaneko, konturatu zan soñutsik eguala. Arin baño ariñago atzerantz egin eban.

        Atzerantz egitian barriz ez eban gomutan euki balde zabala, eta bertan jausi zan gijerra ganian jezarrita geratu zala. Artu eban golpia igazi yakon eta jaso zan, baña lepua eta atziak gijerraz beterik eukozan.

        Asi zan eskubakaz kentzen eta baldera jaurtiten euzala iñuan:

        — Garbi egin biar dodazala lukainkak esan dot eta garbi urten biar dabe. Aldi gitxi barru saltzen juan zan zeira ta margo oneko lukainkak irudijen. Nonok erosiko eutsozan-edo...

32-II-3

 

aurrekoa hurrengoa