www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASMO EDERRA

 

        Izparringijak irakurten ba doguz, emen atzalduko dautzudan izparra jakingo dozu. Beste ludiko izparra bere, ezta, ludiko onetakua baño. Sosialisten artian jazo yatzuna.

        — Eta gixon orrein artian jazoten diran gauzak, ardurarik emon biar dauskube-ete? Bakian laga egijozube orrei, bai?, eta zabiltz zintzo-zintzo geure aberri-barruban jazoten diranak atzalduten.

        — Noizpein bestaldekuaren gauzak bere, jakin gura ixaten dira. Ganera garrantzi tiztiltxuba eukiko dau esango dautzudanak. Geure itzaldijetan eta idazkijetan arrotzen aurka, ta euzkotarren alde gabiltzazalako, asarratuten zarienak, ikusiko dozube geure esakunen zegattija.

        — Abintza andijakaz zatorz. Mendijen erditzia lakua ixango ete-yaku zeure izpar ori

        — Irakurri nagixu azkenerarte, bai?, eta gero nai dozuna esango dozu. Madriden batzar nagosija egin dagije sosialistek. Ija-ija anei gixon dira batzar orretan. Eztabaida andijak euki dabezela, zetan esan biar bere-ez. Prietok, Saborit jaunari, onek Largo Caballerori, ta gustijak alkarri esatekuak esan dautsoez.

        Lotsabakotik gorakuak, itzak ixan dira. Baña euren artian ixan diran ezkero iñor eztabe espetxeratu. Geuk esan ba genduzan sosialisten aurka olako berbak, espetxe baten sartubak gengokez.

        — Eta orreik alkarri esan dautsezanak, buruko miñak emoten dautzube?

        — Ez, barre-egin dot. Larunbatean jazo zanatzaz, zerbait idatziko dautzut. Izparringi bat argittalduten dabe alderdi orretakuak. «El Socialista» deritxo.

        Izparringi ori Irakurri baño nayago neuke lo-egin gura eztaun umetxu bati siaskan eragittia. Logureak joten daustaz begijak orren izkijak ikustian.

        — Txinddirik ezpadauke izparringi obia ateratako, zer egin, ba. Izparringi txarra daukela, atzaldutera zatorz?

        — Ez! Eztakixu zenbat bidar Euzkadin, emen geure aberrijon sosialistek esaten daben gauzatxu bat? «Es libre la sindicacion» edo euzkeraz: bakotxak nai daun bazkunetan edo alderdijetan bazkidetutia gauza azkia dala. Norberak gura dauna egin dagikela bazkidetutiatzaz.

        — Eta orretan errasoya dauke. Bakotxa azke itxi biar yako.

        — Bai ezta? Baña azkatasun ori abertzalien izparringijetan dagozan sosolistuak jaurti gura doguzanian eta, ixaten da. Geure alderdikuak eztiralako sosolisto bat at jaurtiteko asmorik daukagunian, asten yatzuz didarka: «Es libre la sindicacion». Eta emen diran papau-argijak bayetz erantzuten dautsoe. Ezkara sosolisto orrein aurka ezertxu bere egitten, ausartuko.

        — Eta orregaz zer diñostazu,ba?

        — Zer diñotzudan? Madriden sosialisten batzar nagosijan, an ziran bederatzireun gixonak auxe esan dabela: «El Socialista» izparringijan zelan alderdiketu-barik dago gixon edo idazle bat? Ori ezin jasan ei-dagike euren alderdijak, «El Socialista» izparringiko idazliak euren alderdikuak ixan biar dabelako.

        — Egija diñozu?

        — Ez guzurra diñot! Irakurri egixuz euren izparringijak eta ezkertarrenak, bai? eta antxe jakingo dozu, diñodan gustija, egi utsa dala.

        — Lotsarik eztauke orreik. Emen diñuenaren aurka, an egin daroe.

        — Emeko leluak ziñistu dagijen. Emen gagoz abertzaliak, geure landoletan geure alderdikuak eztiran batzuk alikatuteñ. Oneik jaurti gura doguzanian, eup-egitten dauskube sosolistuak.

        Eta eurek «El Socialista»n eztabe iñortxu bere euki nai. Alderdikuak ixan biar.

        — Begijak zabaldu-eragin daustazuz.

        — Sarri zabaldu-eragitten dautzudaz, baña eztozu ikusi gura. Gaurko au eztozu alperrik galduko. Aterako dogu geure itzaldijetan. Atzalduko dautzudaz beste gauzatxu batzuk bere, sosolistuak eztiralako konturatuten, euren esanak batuten doguzala.

32-X-11

 

aurrekoa hurrengoa