www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak eta beste 1932
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1932, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak eta beste 1932, Esteban Urkiaga Lauaxeta (Agurtzane Mallonaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

IDAZLIENTZAT

 

        Euzko-idazlien arte, eztabaida asko sortu-erazi dauz liburu batek. Euzkera barrija, egiten dabiltzazala, idazle batzuk. Egija ete? Gai onek garrantzija dauko, batez be gaurkoan idazten dabenentzat.

        Gustijak bide-onetik ibilli gura geunke, baña bide ori, txarra edo ona dan, ezin jakin ba. Gustijak ago bat eztaukogu.

        Bere kezka agertu darua, «Larreko» idazlari-maxubak. Beste batek idatziko baleuz, aren lerruak, ardurarik ez. Baña «Larreko»ren itzak auzartu biar. Euzkera ulertu ezin? Nondik gaitz ori? Erdera-antza idazten ete dogulako? Euzkel-idazle zarren jarraille ez gabiltz, entzuten dogu. Yente xea nausi euzkerea ikasteko. Baña yente xeak zelan erabilliko leukez, gai barrijak? Oraingua aurrez-aurre daukogu, ez atzokua. Zarren jarraikitzale, ixan gura gustijok.

        Arein, antziñako arein bularretan ugatza edanak gaituzu, baña ondo azijak bai ete? Gaurko idazlien idazkera dala ta, eztabaida barik, zer-edo-zer jakin gura dogu. Euzkel-idazle onenen saillan diranak, mintza bediz, «Larreko» jaunak diñuan elegaz.

        Niretzako bere arrikada batzuk ixan dira, euzkera barrija egiten ari nazalako. Zarrik ez barririk eztago niretzako, gustija euzkera baizik ez. Idazkera, eztozu euzkerarenera, bakotzaren idea-ispillu baño.

        Gomutan dot, Españako literatura, txirua zan aldijetan, zer jazo zan. Granada eta Fray Luis de Leon idazten asi ziranetan, erdera motza zan, landu-eza. Lateraz jakin bai, idazle oneik, eta bide-barrijetatik ari ziran. Beste batzuk ots-atzetik. Ikera, arritu baitziran aren auzarkuntzagaz. Erderaz ez, latera dozube idazkera ori.

        Egunean erdera ez ete, arein idazkera? Bai eta klasiko dozuz. Erderaren ugatzik gozoena, arein liburubetan. Aldakuntza auxe ixan dala. Erriko erdera erabilten dabe beste errijetako idazlarijak? Ezdot uste yente xearen izketa darabillela. Nova sint betera, zarra barri bediz. Zarrai jarraitu, baña barrijak ixan bediz gogoyak. Azala daroe bardiña, mamiña ez.

        Bildur gara, orain «Larreko»ren itzak entzuki. Itzal daukijo idazle orreri ta belarri-zur gagoz. Gaizki baguazi, atzera eginen dogu. Asmo bat artuba naz. Agertuko? Olerkijetan sekulan geyago egin ez. Euzkerea galduteko ixan ezkero, oraingoen lanok, egin ez, eta kitu.

        Aiko-maiko, eztabaida asko ixanen dira, onetzaz. Goiko mallan dagozan idazliak ots-egin biar. Ni ari naz, atia zabaldu dot eta etorri bediz gauza barririk daukoenak.

32-I-17

 

aurrekoa hurrengoa